Euskal Kultura eta Meteorologia: Artze, Poesia eta Klima Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,83 KB
Joxean Artze: Poesia, Txalaparta eta Ez Dok Amairu
Gero, Ingalaterrara joan zen. Harakin bezala lan egin ondoren (1966), Ez Dok Amairu taldearen sortzailea izan zen, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin batera.
Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen (1969). Ez Dok Amairuko kideekin Baga, Biga, Higa ikuskizuna prestatu zuen.
1974an Ez Dok Amairu banatu zen. Taldeko kide batzuekin Ikimilikiliki saioa prestatu zuen.
Mikel Laboaren hainbat abestiren letrak idatzi zituen, besteak beste:
- Txoriak txori
- Gure bazterrak
- Ama hil zaigu
- Zaude lasai
Abangoardiako Poeta eta Poesia Bisuala
Abangoardiako poeta da, eta poesia bisuala landu du. Bere lanaren ezaugarri nagusiak:
- Poemak objektu plastikotzat proposatu dizkio irakurleari.
- Kaligramak eta hitzezko eskulturak landu zituen, liburuan adierazpen artistiko gisa izendatuz.
- Hotsa nabarmentzea helburu duten poema andana plazaratu ditu (alde fonetikoak indarra du). Horregatik, hitz jokoak eta aliterazioak ugari bilatu zituen.
- Poesia berria, egiaren bilakaera poesian, sakonean, kontrastearen alboan.
- Poesia, gizakiaren duintasunarekiko kezka.
Obra Nagusiak
- (1969) Isturitzetik Tolosara barru
Gaiak:
- Une sentikorretatik ironia zorrotzera.
- Lirismo sotiletik azalpen lotsagabeenera.
- (1973) Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik
- (1979) Bide bazterrean hi eta ni kantari
Irakurleak sormen prozesuan parte hartu behar du. Zenbaki sistema bitxi batekin poemak irakurleari idatzaraziz.
- (1987) Ortzia lorez, lurra izarrez
- Ikuspegi erlijiosoa nagusitzen da.
- (2013) Bizitzaren atea dugu heriotza
- Heriotzaren ataria dugu bizitza.
Klima eta Eguraldiaren Oinarrizko Kontzeptuak
- Klima
- Leku bateko atmosferaren batez besteko egoera. (Leku horretan, urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eragiten du.)
- Eguraldia
- Lur azaleko leku zehatz bateko eta une bateko (egun bateko) atmosferaren batez besteko egoera.
- Eguraldi Mota
- Altuerako eta lurrazaleko zirkulazio atmosferikoen eraginez, urte osoan egoera atmosferikoen segida.
- Iberiar Mota Nagusia
- Neguan: eguraldi antizikloniko hotz eta lehorra.
- Udan: eguraldi antizikloniko lehor eta beroa.
- Udaberrian eta Udazkenean: eguraldi aldakorra.
- Ekintza Gunea
- Goi eta behe presioko inguruak dira.
- Presio Atmosferikoa
- Aireak lurrazaleko unitate batean duen pisua da, milibartan (mb) neurtua.
- Goi Presioa eta Antizikloia
- Goi presioen gunea da (adibidez, 1016 mb baino gehiago) eta inguruan presio txikiagoko beste zona batzuk izaten ditu. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuaren noranzkoan, eguraldi egonkorra sortuz.
- Behe Presioa, Depresioa eta Borraska
- Behe presioen ingurua da (adibidez, 1013 mb baino gutxiago) eta inguruan presio handiko beste zona batzuk izaten ditu. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuaren kontrako noranzkoan, eguraldi ezegonkorra sortuz (euritsua).
- Aire-Masa
- Tenperatura, hezetasun eta presioaren ezaugarri jakinak dituen aire-atalak. Propietate horiek sorlekuetan hartu. Esaterako, latitudearen ondorioz, aire-masa hotz artikoak edo polarrak eta aire-masa bero tropikalak iritsi daitezke.