Euskal Kultura eta Antzerkia: Barandiaran eta Generoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Jose Miguel Barandiaran (Ataun, 1889-1991)

Ugariak dira Barandiaranek idatzitako liburuak eta artikuluak, eta ugariagoak oraindik, Arkeologia, Antropologia eta Etnologiaren alorretan egindako lana. Laburbilduz, hauxek lirateke lan eskerga horren ekarpen nagusiak:

  • Euskal Herriko haitzulo garrantzitsuenen aurkikuntza eta indusketa arkeologikoan parte hartu zuen. Hari esker, ezagutzen ditugu toki horietan aurkitutako margoak, lanabesak, zeramikak eta animalien nahiz gizakien hezurrak.
  • Jasotako datuei esker, Behe Paleolitotik hasita Historiaurreko euskal gizakiaren ezaugarriak eta bizimodua zehaztu zituen. Horrez gain, gure oinarri kulturala osatu da jasotako datuekin.
  • Folklorea ere landu zuen. Herriz herri kondairak eta ipuinak jaso zituen, eta mitologiaren alorrean ere lan berezia egin zuen.
  • Euskal arloetan, berari zor diogu euskara Euskal Herrian bertan sortutako hizkuntza dela dioen teoria, hemengo gizakiak sortu zenetik erabili duen hizkuntza dela, alegia.

Antzerkia

Ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira. Baina ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:

  • Aktoreen ahots-doinua, keinu eta mugimenduak.
  • Aktoreen jantziak eta makillajea.
  • Antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariak.
  • Emanaldian erabiltzen diren musikak eta argi- eta soinu-efektuak.

Akotazioak

Batzuetan, antzezlanaren hasieran edota elkarrizketan (parentesi artean tartekatuta), lana antzeztuko dutenei zuzendutako oharrak jar ditzake idazleak. Ohar horiei aktoazioak deritze, eta aktoreen keinuei, pertsonaien janzkerari edo antzeztokiko dekoratuei buruzkoak izaten dira.

Antzerkiaren banaketa: Ekitaldiak eta Agerraldiak

Antzerkia ekitalditan eta agerralditan banatzen da.

  • Ekitaldia: Antzezlanaren atal nagusiena da. Antzerki klasikoak 3 edo 5 ekitaldi izan ohi ditu, eta ekitaldi bakoitzean agertokia aldatu egiten da.
  • Agerraldiak: Ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo antzeztokian sartzen den bakoitzean aldatzen da agerraldia.

Azpigenero nagusiak

Komedia
Eguneroko gauzak eta ohiturak umorez agertzen dira, ikusleei barre eragiteko.
Tragedia
Giza pasioek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira. Amaiera txarra izaten dute (heriotza, adibidez).
Drama
Ez du tragediaren edo komediaren muga esturik; alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake nahasiak. Honek eguneroko bizitza den modukoa agertu nahi du.

Herri Antzerkiak

Tradizio handia du Zuberoan. Oso entzute handia dute Euskal Herriko ekialdeko lurraldeetan herri antzezpenek: maskaradak, xaribariak, pastoralak... Atal honetan, pastoralei erreparatuko diegu.

Pastoralak

  • Erdi Aroan dute jatorria.
  • Bertsotan eginak izan ohi dira.
  • Herriko plazan antzeztu ohi dira, oholtza gainean.
  • Pertsonaia historiko baten bizitza izaten da, gehienetan, argudioaren ardatza.
  • Udan antzezten dira normalean.

Entradas relacionadas: