Euskal Kontzertu Ekonomikoa: Ezaugarriak eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Zer da Kontzertu Ekonomikoa?

Kontzertu Ekonomikoa Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko ituna da. Itun horrek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak, zerga gaiei eta finantza arloari dagokionez: lurralde historikoei beren arau propioak ezartzeko eta zergak kudeatzeko eskumena aitortzen die.

Zerga sistema batek finantzatzen du gizartearen ongizatea, eta Kontzertu Ekonomikoak helburu horiek lortzen laguntzen du (gizarte kohesioa eta hazkunde ekonomikoa). Kontzertu Ekonomikoak baliabide ugari uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen esku.

Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarriak

  • Itundutako eredua: Bi erakunde desberdinek zergen eta harreman ekonomikoen arloan jarraitu beharreko arau jakin batzuk adosten dituzte.
  • Autonomia: Euskal Autonomia Erkidegoari eta lurralde historikoei beren arau propioak ezartzeko eta kudeatzeko autonomia aitortzen die.
  • Kupoa: Kupoa kalkulatzeko metodologia berria zehazten du; hori baita Espainiako Gobernuaren eskumenekoak diren gastu orokorrak ordaintzeko eta Autonomia Erkidegoen arteko solidaritatea bermatzeko behar den diru-ekarpena.
  • Alde bakarreko arriskua: Alde bakarreko arriskuaren printzipioa gauzatzen du.
  • Solidaritatea: Espainiako gainerako autonomia-erkidegoekiko solidaritate-printzipioa zehazten du.

Erregimen motak: Forala eta Komuna

Oinarrizko aldea dagoen arren, bi mota daude: foru-erregimenekoak eta erregimen komunekoak. Lehenengoetan sartzen dira Euskal Herrikoa eta Nafarroakoa, itun edo hitzarmen ekonomikoaren sistemaren bidez arautzen baitira; erregimen komuneko erkidegoen finantza-harremanak, berriz, Finantzaketarako Lege Organikoak (LOFCA) arautzen ditu.

Erregimen komuneko sisteman, zergen zati handi bat Espainiako Gobernuak kudeatzen du, eta hark transferitu behar die autonomia-erkidegoei behar duten diru-kopurua. Hitzarmen Ekonomikoaren sistemaren arabera, Aldundietako foru-ogasun sailei dagokie, ia guztiz, beren lurraldeetan zergak ezartzeko eta biltzeko eskumena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskumen oso zabalak ditu zergen arloan; Kontzertu Ekonomikoaren arabera, beren zerga-sistema propioa ezarri, mantendu eta arautu dezakete dagokien lurraldearen barruan. Euskal erakundeek beren arauak ezar ditzakete zuzeneko zergak guztiz kudeatzeko, baina eskumen oso mugatua dute zeharkako zergetan.

Entradas relacionadas: