Euskal Kirurgia Prozeduren Laburpena eta Sailkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

Kirurgia Prozeduren Analisia eta Sailkapena

1. Anizkoitz Traumatismoa

Testuingurua: 35 urteko gizonezko bat iritsi da larrialdietara moto istripu larri baten ondoren. Ebakuntza gelan, zirujauak hainbat ekintza burutu ditu sekuentzialki:

  • Barea: Guztiz kendu behar izan dute, lehertuta zegoelako eta ezin zelako salbatu.
  • Gibela: Odoljario handi bat aurkitu dute eta kauterizazio bidez gelditzea lortu dute.
  • Toraxa: Hodi bat jarri diote birikako likidoa eta airea kanporatzeko (drenatzea).
  • Hanka eskuina: Hautsitako femurra bere lekuan jarri dute, hezur zatiak desplazatuta zeudelako.
  • Kopeta: Zauri sakon bat josi dute, azalaren jarraitutasuna berreskuratzeko.

Emaitzak (Prozedurak):

  1. Resekzioa (T): Barea guztiz kentzea.
  2. Kontrola (3): Odoljarioa gelditzea.
  3. Drenatzea (9): Toraxeko hodia likidoa ateratzeko.
  4. Reposizioa (S): Hezurra bere lekuan jartzea.
  5. Reparazioa (Q): Zauria jostea.

2. Bihotzeko Esku-Hartzea

Pazientea kardiologiako unitatean dago. Elektrofisiologoak prozedura konplexu bat egin du:

  • Bulkada Elektrikoak: Kateter bat sartu dute bihotzaren bulkada elektrikoen bidea aztertzeko eta arritmiaren jatorria aurkitzeko.
  • Tratamendua: Lokalizatutako eremuko ehuna erre egin dute arritmia desagerrarazteko.
  • Balbula Mitrala: Gehiegi ireki ez dadin, eraztun bat jarriz estutu egin dute.
  • Taupada-markagailua: Aurreko ebakuntza bateko taupada-markagailu zaharra atera eta taupada-markagailu berri bat sartu dute larruazalpean.

Emaitzak (Prozedurak):

  1. Mapeatzea (K): Bulkada elektrikoen bidea aurkitzea.
  2. Destrukzioa (5): Ehuna erretzea/ezabatzea.
  3. Restrikzioa (V): Balbula estutzea.
  4. Retirada (P): Gailu zaharra ateratzea.
  5. Inserzioa (H): Gailu berria sartzea.

3. Digestiboko Larrialdia

Pazientea sabel-min handiarekin dator. Laparoskopia bidez miaketa egin ondoren, hainbat esku-hartze egin dira:

  • Heste Meharra: Buxatuta zegoen ehun-zuntz batzuek estutzen zutelako; medikuak zuntz horiek ebaki ditu hestea askatzeko.
  • Apendizea: Handituta zegoelako, kendu egin dute.
  • Bezikula: Harriak aurkitu dituzte, eta ultrasoinu bidez harri handi horiek zati txikitan puskatu dituzte.
  • Kolona: Polipo baten zati bat hartu dute analisia egiteko.

Emaitzak (Prozedurak):

  1. Inspekzioa (J): Bisualki miatzea.
  2. Liberazioa (N): Hestea askatzea zuntzak ebakiz.
  3. Resekzioa (T): Apendize osoa kentzea.
  4. Fragmentazioa (F): Harriak puskatzea.
  5. Ziszioa (B): Polipoaren zati bat kentzea.

4. Traumatologia eta Ortopedia

Futbolari bat belauneko lesio larri batekin sartu da ebakuntza-gelan. Prozedurak honakoak izan dira:

  • Lotailu Gurutzatua: Aurreko lotailu gurutzatua guztiz hautsita zegoenez, kendu egin dute.
  • Ordezkatzea: Lotailu sintetiko berri bat jarri dute haren funtzioa ordezkatzeko.
  • Meniskoa: Zegoen likido poltsa bat ziztatu eta hustu dute.
  • Tibia: Hezurraren ardatza zuzentzeko, hezurra zerratu behar izan dute bi zatitan banatuz.
  • Orkatila: Mugimendu arazo bat konpontzeko, orkatilako hezurrak elkarrekin batu dituzte, mugimendua blokeatuz.

Emaitzak (Prozedurak):

  1. Ziszioa (B): Lotailu zaharraren hondarrak kentzea.
  2. Sustituzioa (R): Lotailu berria jartzea.
  3. Drenatzea (9): Likidoa hustea.
  4. Dibisioa (8): Hezurra ebakitzea/banatzea.
  5. Fusioa (G): Artikulazioa batzea/inmobilizatzea.

5. Neurokirurgia

Garuneko tumore bat duen gaixoari kraniotomia egin diote. Kirurgiak honako pausoak izan ditu:

  • Tumorea: Guztiz atera dute indarra erabiliz, baina ebakidura handirik gabe, "zurrupatze" bidez.
  • Presioa: Garuneko presioa neurtzeko sentsore bat jarri dute barruan.
  • Zirkulazioa: Likido zefalorrakideoaren zirkulazioa aldatu behar izan dute, hodi baten bidez beste bide bat sortuz.
  • Dura-materra: Zegoen zulo txiki bat josi dute.
  • Nerbioa: Tumorearen ondorioz kaltetutako nerbio bat ere askatu behar izan dute presiotik.

Emaitzak (Prozedurak):

  1. Extirpaketa (C): Tumore solidoa ateratzea.
  2. Inserzioa (H): Sentsorea sartzea.
  3. Deribazioa (1): Likidoaren bidea aldatzea.
  4. Reparazioa (Q): Dura-materrea jostea.
  5. Liberazioa (N): Nerbioa askatzea.

Entradas relacionadas: