Euskal Izkuntzak: Historia, Ezaugarriak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB

Izkuntza txikia; iztun gutxi dituen izkuntza. Iztun kopuru andi batera iristen ez den izkuntza. Izkuntza andia; iztun asko dituen izkuntza. Izkuntza-transmisioa; komunitate bateko iztunek seme-alabei euren izkuntza irakastea, orren bitartez istoria bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko. Iztun-komunitatea Leen izkuntza bera duten edo izkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa. Ama-izkuntza Leen izkuntza, aurrak etxean gurasoengandik ikasitako leen izkuntza. Aurtzaroan leenbizi ikasitako izkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena. Izkuntza-normalizazioa Minorizatuta dagoen izkuntza bat egoera orretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara edatzeko prozesua. Izkuntza-funtzionala Eremu eta funtzio formal naiz informaletan erabiltzen den izkuntza. Diglosia Ukipen-egoeran dauden bi izkuntza edo izkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun egoera. Izkuntza edo aldaera oriek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira.


Elebiduna Bi izkuntza jakin eta erabiltzen dituen iztun edo giza taldea. Estatus Egitura sozial jakin batean, pertsona edo izkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa. Erabilera eremua Izkuntza erabiltzen den esparru eta une guztien multzoa. Kontuan artzen da nork, nori eta noren aurrean erabiltzen den, zeri buruz eta zein egoeratan, nola, zein asmorekin... . Izkuntza ukipena Gizarte berean izkuntza bat baino geiago itz egiten direnean, izkuntza orien artean sortzen den erlazioa. Ukipen-izkuntza Gizarte berean mintzatzen diren izkuntza ezberdinak: gaztelera, euskara, frantsesa. Izkuntza ofiziala Estatus ofiziala duen izkuntza. Ofizialtasunak izkuntza ori erabiltzeko ainbat eskubide aitortzen die erritarrei. Izkuntza ordezkapena Izkuntza batek beste izkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak irabaziz joatean gertatzen den prozesua. Izkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko izkuntza desagertu ere egin daiteke. Pidgin Izkuntza-komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten izkuntza barietate naasia, egitura sinplifikatua duena, komunikazio mugatua eskaintzen duena. Kalkoa Izkuntza batek beste izkuntza bateko itza eta esamoldea itzultzea. Mailegua Beste izkuntza batetik artutako itza edo terminoa, bere izkuntzan egokiagorik ez dagoelako. Kode-aldaketa Esakune edo berbaldi berean izkuntza bat baino geiago txandakatu itz egitea. Lagunarteko izkuntza Eguneroko arremanetan erabiltzen den izkuntz erregistroa.


Hizkuntzei buruzko hainbat kontu txostenetan: munduko hizkuntzak, handiak, txikiak, gure herrian egiten direnak, alfabeto motak, elebakarra izatea, eleanitza izatea, euskararen tamaina, euskararen erabilera gure inguruan/norberarengan, bere erabilera esparrua, normalizazioa, … Arriskuan jartzeko kausak: aurreiritziak, belaunaldi arteko transmisioa etetea, administrazioaren aldetik babesik eza, eskoletan ez erakustea/lantzea, ondoan hizkuntza indartsuak izatea, hiztun aktiboak ez izatea,… Konponbideak: transmisioa bermatzea, eskolan presentzia izatea, administrazio aldetik babesa, hiztunak aktibatzea, sare sozialetan presentzia izatea…


Izenondoetan adjektiborik ez: altua, kultua, modernoa, klasikoa… Adjektiborik gehienak izenaren ondoren datoz: arazo sindikalak, arazo ekonomikoak…I Izen zenbakaitzekin *asko GAIZKI legoke. Bero handia, denbora luzea, oso maite zaitut.Handiegi/gehiegi “–egi” gabe: *Ez zuen kezka handiegirik→Ez zuen kezka handirik/handia. *Ez naiz trebeegia→Ez naiz trebea. Desberdin/ezberdin hitzen alternatibak: hainbat / zenbait / askotariko.


Zer hizkuntza dira euskararen familia berekoak? Saiakera bat baino gehiago egin badira ere euskararen ahaideak bilatzeko, euskararen jatorria ezezaguna zaigu oraindik. Europako familia handiekin bat ez datorrela ondorioztatu daiteke hizkuntza konparazioak
egin ondoren. Ez dator beraz, Indoeuroparretik. Hizkuntza isolatua da. Teoria ezberdinak egon badira ere, ez dute arrakastarik izan. Zertan eragin zuen Euskal Herrian erromatarren hedapenak? Hizkuntzari dagokionez, erromatarrekin izandako lehenbiziko harremanen ondoren, latina indartuz joan zen heinean, euskararen hedapen geografikoa murriztuz joan zen mendeen joanean. Izan ere, euskara mundu tradizionalari estuki lotua egon da beti, kanpoko eraginetatik babestuta. Hirietan, ordea, hizkuntza
erromantzeek (latinetik eratorritakoek) beren tartea aurkitu zuten, eta zatiketa soziolinguistikoa eragin, euskara pixkanaka-pixkanaka hirietatik alboratua izan zen arte.


Noiz idatzi zen euskarazko lehen liburua? Nork idatzi zuen? Zein izan zen haren latinezko izenburua? 1545ean, Bernart Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Narrazioez gain, olerkiz osaturiko behe-nafarrerazko testuak daude. Noiz hasi zen Euskal Pizkundea? Euskal Pizkundea XIX. mendean hasi zen. Azken karlistaldiaren (1876) eta Gerra Zibilaren (1936) artean gertatu zen euskal mugimendu soziokulturala izan zen. Zein ondorio izan zuen XX. mendeko industrializazioak euskararen bilakaeran? Zergatik? Urte gutxian gutxiengo baten hizkuntza bilakatu zen; izan ere, euskaldun asko nekazaritza guneetatik hirira lekualdatu zen. Francoren diktadura garaian (1936-1976), zelako egoera bizi izan zuen euskarak hegoaldean? Frankismoa gogor jazarri zitzaion euskarari. Debekuak egon ziren, eskoletan eta baita kalean ere, gogor zigortzen zen euskaraz mintzatzen zena eta etxeetan babestu zen gure hizkuntza. 1998an, zer euskalki bereizi zituen Koldo Zuazok? 6 euskalki bereizi zituen: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafar-lapurtera, zuberotarra, ekialdeko nafarrera eta nafarrera. Euskalkiak euskararen aldaerak dira. Zer erabaki zuten Euskaltzaindiakoek 1968an, Arantzazuko bileran? EUSKARA BATUA deituriko erregistro idatzia onartu eta sustatzea erabaki zuen. Zer euskalki nagusi erabili zituzten euskara batua sortzeko? Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroakoak; zehazki, Elizondo, Beterri eta Sarakoak. 1970eko hamarkadaren amaieratik gaur egunera, zer mugimendu eta aldaketa sortu dira eskola mailan, kultura mailan, komunikabideetan eta teknologia berrietan? 1960ko hamarkadan, euskaldunek beren mintzaira berriz eskuratzeko mugimendua abiatu zuten. Hegoaldean, lehen ikastolak sortu ziren, erran nahi baitu euskara hutsean ikasteko parada ematen zuten lehen eskolak. Euskal kulturaren aldeko mugimendua hasi zen. Zein da euskararen misterioa? Euskararen misterioa ez da haren jatorria, gaur egun arte bizirik iraun izana baino.

Entradas relacionadas: