Euskal Industrializazioaren Gakoak: Bizkaia, Gipuzkoa, Trenbideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Bizkaiko Industrializazioa: Hasierak eta Protekzionismoa

Bessemer bihurgailua alde batera utzita, Martin eta Siemens labeak sortu zituzten; edozein burdin mota altzairuan bihurtzen zuten eta horrek altzairuaren aroan sartu zuen Bizkaia. Zenbait kapital ontzigintzaren sektorean inbertitu zen. Orduan, Euskalduna Ontziola eta Naviera Sota y Aznar enpresak sortu ziren. Gainera, euskal banka sendotu eta Bilboko Burtsa sortu zen. Bankaren etekinarekin, industria hidroelektrikoan inbertitu zen, une ekonomiko oso ona baitzen. Dena den, siderurgiako enpresariak konturatu ziren oso zaila zela kanpo merkatuarekin lehiatzea. Horri aurre egiteko, protekzionismoa zeritzon politika ezarri zuten; Kataluniako ehungintzek eta Gaztelako zereal-industriek osatzen zuten. Horregatik, gobernuak 1891ko muga-zerga protekzionista ezarri zuen. Horrek zerga handiak ezarri zizkien produktu siderurgikoei, baina merkataritza-itunen bidez beherapenak egiteko aukera ematen zuen.

Bizkaiko Hazkundea (1900-1923) eta Lehen Mundu Gerra

1900-1923 bitartean, muga-zergaren babesarekin, Bizkaiak meatzaritza, siderurgia, ontzigintza eta banka sendotu zituen, eta sektore berriak sortu ziren: elektrikoa, kimikoa eta petrolioarena. Protekzionismoari esker, sektore horiek etekina izaten hasi ziren, hazkundea azkartu zen eta industria-kontzentrazioa sendotu zen. Une erabakigarria Lehen Mundu Gerraren garaian iritsi zen. Prezioak asko garestitu ziren eta etekinak handitu ziren. Horregatik, kapital handia zela eta, enpresa berrietan inbertitu zen. Gerraren amaierak une kritikoa eragin zuenez, oso politika protekzionistan oinarritu zen.

Gipuzkoako Industrializazioa

Gipuzkoan, XX. mendeko lehen hamarkadetan gertatu zen gorakada industrializatzailea. Gainera, eskulangintzako tradizioari esker, eskulan espezializatua izan zuen. Enpresariek paper-fabriken eta ehungintzakoen aldeko apustua egin zuten, eta fabrika horiek modernizatzearen ondorioz, Gipuzkoa Espainiako paper-ekoizle nagusia bihurtu zen, La Papelera Española enpresaren bidez. Mendearen amaieran, gorakada handia jaso zuten ehungintzak eta metalurgiak. Enpresen goraldi horri esker, Banco Gipuzkoanoa sortu zen.

Euskal Trenbide Sarea

Euskal trenbide sarea, industrializazioa sendotzen ari zen neurrian, 1879 eta 1890. urteen artean eraiki zen. Ezaugarriak hauek ziren:

  • Bide estuko trenbide-sare erradiala zen.
  • Bilbo zuen erdigune.
  • Itsasadarraren bi aldeetako herriak lotzen zituen.

1890etik aurrera, trenbideak Bizkaitik kanpora hedatzen hasi ziren eta Europara zabaldu ziren. Bi sare nabarmendu ditzakegu: Bilbo-Donostia-Frantzia eta Bilbo-Santander-Burgos-León. Horrela, Europako bide estuko trenbide-sare osoenetako bat eratu zen.

Entradas relacionadas: