Euskal Industrializazioa: Burdinaren Aroa eta Garapena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Euskal Industrializazioaren Ezaugarri Orokorrak
Euskal ekonomiak garapen prozesu bizia izan zuen.
Industrializazioaren Arrazoi Nagusiak
- Teknika kapitalistetan ohitutako burgesia merkataria eta enpresaria.
- Burdingintza tradizionalean, ontzigintzan eta itsas nabigazioan trebatutako eskulana.
- Kokapen estrategikoa: Atlantiko aldean, Europa eta penintsularen arteko igarobidean.
- Esportaziorako merkataritza azkarra garatuta zegoen.
- Burdin meatzak ugariak ziren, esportaziora zuzenduak.
- Geroko garapenak beharko zuen kapitala metatu ahal izan zen horri esker.
Lehen Urratsak: Karlistaldiak eta Industrializazioa
Bizkaian
- Lehen siderurgiak.
- Meatzeen ustiakuntzaren bizkortzea.
- Untziolen garapena.
- Banco de Bilbaoren sorrera.
- Lehen trenbidea.
Gipuzkoan
- Paperolak eta ehungintza.
Burdinaren Merkataritza eta Bere Eragina
Meatzaritza
- Bessemer bihurgailua Europan: Fosforo gabeko burdin mearen beharra areagotu zen.
- Haitz zabaleko meategiak: Prezio merkeagoa eta eskulan errazagoa eskaintzen zuten.
- Garraio arazorik ez: Itsasadarraren hurbileko kokapena funtsezkoa zen.
- Etekin handi eta azkarrek Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistak euskal meategietan inbertsioak egitera bultzatu zituzten.
- 1860an mea konpainiak sortu ziren.
Untzigintza
- Mearen esportazioak merkataritza-untzigintza bultzatu zuen.
- Adibidez, Euskalduna untziolak 1900ean Espainiako produkzioaren %53a hartzen zuen.
- Mea Ingalaterrara esportatzen zen, eta itzulerako bidaian ikatza ekartzen zen handik, Bilboko siderurgiaren erregai beharrak hornitzeko.
- Itsas enpresa eta meatzeen esplotazioen jabeak kapitalistak ziren.
Bizkaiko Industria Siderurgikoa
Bilboko itsasadarrean bildu ziren siderurgia sendoaren garapenerako oinarriak:
- Meak
- Kapitalak
- Belgikatik eta Ingalaterratik ekarritako teknologia
- Merkatuak (penintsula)
Enpresa nagusiak:
- La Vizcaya (1882)
- Altos Hornos de Bilbao (1882)
Industria mota honek bultzatuta, industria berriak sortu ziren, besteak beste:
- Ontzigintza
- Transformazioa
- Metalgintza
- Elektrika
Industria Gipuzkoan: Aniztasuna eta Hedapena
Kapitala
Kapitalen jatorria desberdina zen:
- Kanpokoa (bizkaitarra batez ere)
- Gipuzkoarra (bertako merkatariak)
Kokapena
Industria Gipuzkoako herrialdeetan zehar zabaldu zen, Bizkaian ia dena Bilbo aldean bilduta zegoen bitartean.
- 1915ean, Gipuzkoako 90 herritik 35ek industria zuten.
- Nolabaiteko kontzentrazioa nabaritzen zen Deba eta Oria bailaretan, Azkoitian, Beasainen eta Donostian.
Tipologia
Mota askotako industriak ezarri ziren Gipuzkoan (Bizkaian ia dena burdingintza zen bitartean):
- Papera
- Armagintza
- Siderurgia
- Ehungintza
Papergintza
- 1842tik aurrera garatu zen eta Espainiako merkatuko lehen hornitzaile izan zen Gipuzkoa.
Ehungintza
Espezializazioa:
- Azkoitian: espartinak
- Tolosan: txapelak
Siderometalurgia
- Armen fabrikazioa: Elgoibarren, Eibarren.