Euskal industria: bilakaera eta erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Industriaren Krisia eta Birmoldaketa

1986-2007: Hirugarren Iraultza Industriala

Berrindustrializazio urgentezko zonaldeak zehaztu ziren. Zonalde hauen ezaugarriak:

  • Hirugarren sektoreko jarduerarik eza
  • Enpresa handiak nagusitzea
  • Industria zein meatze kultura izatea
  • Kanpoarekiko menpekotasuna teknologikoa eta ekonomikoa
  • Industria-hornikuntzak zahartuak eta herrietatik gertu izatea
  • Ingurumenaren hondatze larria

Konpetentzia handia, globalizazioa dela eta, zegoen protekzionismo egoeratik liberalizazio egoerara pasatuz (EBean sarrera). Dualismo egoera bat ematen da: birmoldaketa behar duten industriak daude, teknologia berriekin (I+G+B) ari diren industria berriekin batera. Mesederako izango den egoera.

Parke teknologikoen indartzea. Hiri nagusien inguruan, ondo komunikatutako guneetan.Kanpoko enpresen inbertsioak (multinazionalak). ETEei laguntzak (enpresa txiki eta ertain batez ere). Erkidegoen gobernu eta Espainiako ministeritzatik bideratutakoak.

2007tik Gaur Egun Arte

Industria jasaten ari da, gizarte osoak bezala, krisi finantzarioa, eta horren ondorioz industria askok itxi egin dituzte ateak, langabezia gehitu, jendearen bizi maila eta kontsumoa jaitsi...

Industria Motak

Industria Astuna

  • Siderurgia
  • Metalurgia
  • Makinaria elektrikoaren industriak
  • Kimika
  • Ontzigintza

Industria Arina

  • Kimika arina
  • Ehungintza eta jantzien industria
  • Larruaren industria
  • Zapatagintza
  • Elikagaien industria
  • Altzarigintza
  • Automobil-industria

EAEko Nekazaritza Paisaia

Atlantikoko Landa-espazioa

Kokapena: Bizkaian eta Gipuzkoan.

Erliebea: gorabeheratsua.

Klima: ozeaniarra.

Nekazal egitura:

  • Populazio zaharkitua.
  • Habitat sakabanatua.
  • Nekazariak minifundioen jabeak, neurri ertaineko ustiategiak ere badaude.
  • Partzelak, hesituak eta mekanizatu batzuetan (erliebe konplexua da eta).

Nekazaritza: Gutxi, haranetan, prezipitazioak lagundu. Polilaborantza betidanik, baina gaur egun larreak erabili ganaduarentzat.

Abeltzantza: esnea eta haragia lortzeko. Esne industrien produkzioa mugatuta egoten da, hots, abeltzainek baldintzaturik daude EBeko kuotak direla eta. Abeltzantza jarduera nagusia da. Modernizatzen saiatu baldin bada ere askotan ez da lehiakorra eta denbora partzialeko abeltzaintza hedatu da. Etorkizuna ez dago batere argi eta irtenbide bakarra jatorrizko izendapena dela dirudi. EB-k kuotak ezartzen ditu. Abeltzantza estentsiboa ematen bada ere, ezin da ahaztu intentsiboa ere (hegaztiena, txerriena) hirietatik gertu ohikoa dena.

Basogintza: papera eta altzariak fabrikatzeko, erabili batez ere Pinus insignis eta eukaliptoa.

Paisaia Mediterraneoa

Kokapena: Araban.

Erliebea: laua.

Klima: trantsiziokoa eta mediterranear kontinentalizatua.

Nekazal egitura:

  • Habitat bildua herrixketan.
  • Nekazariak gehienetan neurri ertaineko eremuen jabe.
  • Partzela irekiak (openfield).

Nekazaritza: Lanak mekanizatuagoak dira. Lursailak handiagoak dira. Laborantza sistema espezializatuak ikus daitezke.

  • Sekainekoa: Zerealak eta mahastiak lehorrekoak dira.
  • Laborantza ureztatua: Ebroren inguruan aurkitzen da (barazkiak): horrela industria laboreak ere ekoizten dira.

Abeltzantza: behiak esnetarako eta txerriak era intentsiboan. Ardiak, beti bezala era estentsiboan. Trashumantzia desagertzen ari da baina oraindik dirau.

Silbikultura: egurra, kortxoa erabiltzen da, baina ez da jarduera nagusia.

EAEko Industria Motak

1995az geroztik, garapen-aldia izan da industria mailan eta EAEn gailendu diren sektoreak honako hauek dira: ekipo-ondasunak, etxetresnak, siderurgiaren deribatuak, metalurgia, makina-erreminta, metalen fundizioa...

Ondoriozta dezakegu beraz, metalari lotutako jarduerak ditugula nagusi, industria astuna beraz.

Euskal industriek gaur egun dituzten ezaugarri batzuk adieraziko ditugu industria moten barnean:

  • ETEak dira nagusi (Enpresa Txiki eta Ertainak), batez ere 250 langiletik beherakoak, eta guztira langileen herena hartzen dute.
  • Gipuzkoan, eta sektore hauei dagozkie: papera, edizioa, kimika, elikagaiak, zura, oihalgintza, etab. Azpimarratu beharra dago kooperatibismoaren indarra, 1950eko hamarkadan, Arrasate inguruan sortua, eta 1991tik MCC delako taldean bilduta, berebiziko garrantzia du.
  • Industria-kokapenari dagokionez, esan beharra dago fabrikak alde lauetan kokatzen direla, ondo komunikatuta dauden bailaretan, eta inguru jendetsua dagoen tokietan.
  • Itxurari dagokionez, morfologikoki, bi eredu bereizten dira: alde batetik, eremu edo industria gune trinko eta zabalak.
  • Metalurgia Bizkaian dago polarizaturik. Material-elektrikoaren ekoizpen gehiena Bizkaian kontzentratzen da, eta horren barruan, azpi-sektoreok bereizten dira: informatika, telekomunikazioak, osagai elektronikoak, eta batez ere, elektronika profesionala, industri prozesu automatizatuei lotuta, Estatuko ia produkzio erdia dakarrena.
  • Gipuzkoan, metalurgia eta makineria orekatuago daude, eta probintzia honetan eragin handiko azpi sektoreak daude: etxetresnena eta makina-erremintarena, garraio materialarena alegia.
  • Araban, metalurgiaz gain, kautxuaren eta garraio sektoreak nabarmentzen dira (kanpoko kapital eta enpresa handien eraginagatik (Michelin, kasu), elikagaiena ahaztu gabe.
  • EAEn sekulako hazkundea izan du energiak, eta geografikoki oso kontzentratuta dago Bilbo inguruan.
  • Amaitzeko esan daiteke Bizkaia eta Gipuzkoan industrializazio prozesua lehenago hasi zela Araban baino, baina gaur egun Araba, Gasteiz inguruan noski, industrializaturik dagoela.

Entradas relacionadas: