Euskal Identitatea, Literatura eta Bidaiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
1.1. Aberriarekiko Atxikimendu Erromantikoa
- XIX. mendean (Erromantizismoa) abertzaletasuna sortu zen. Euskal lurraldean eta Euskal nortasuna islatzen zen. Modu idilikoek eta afektiboek indarra hartu zuten literaturan.
- Garai hartan zenbait gertaera eta aldaketa handik (industrializazioa, hirien hazkundea, karlistaldiak, foruen galera...) sentimendu abertzalea areagotu zuten.
- Artean, bertako hizkuntzaren, ohituren eta abarren edertasuna indartu eta sorterriarekiko atxikimendua nabarmendu zen.
- Jose Maria Iparragirreren (1820-1881) bertsoek sentimendu horiek islatzen dituzte.
1.2. Espazio eta Izaera Tradizional Ideializatuen Topiko Literarioak
- Industria eta hiriko paisaiek eta bizimoduek gero eta indar handiagoa eskuratu zuten. Euskal Herriaren irudi berria eman zen, betiko paisaiei eta bizimodu tradizionalari kontrajarriz. Ondorioz, ikuspegi erromantikoa nagusitu zen:
- Locus Amoenus: Gustuko lekua. Paisaia bukolikoa, nekazaritzarekin, arrantzarekin lotua...
- Beatus Ille: Zorioneko lurra. Landa-giroko bizimoduarekiko miresmena.
- Txomin Aguirre: Kresala (1901) eta Garoa (1912). Arrantzaleen paisaiak eta ohiturak. Garaiko euskal izaera idealaren isla: gizon/emakume fededunak.
1.3. Plazerezko eta Bortxazko Bidaiak
- Bidaia hasten duen bidaiariak abiapuntu ezagunak (agian betikoak) utzi behar ditu, hau da, sorterria. Han jaio, bizi eta bere nortasuna eskuratzen du, identitatea. Bidaiak aldaketa dakar: beste lurralde batera joatea, paisaiak, hizkuntza bat, kultura eta pertsonak ezagutzea.
- Askotan turismoarekin eta plazerarekin lotzen da, baina bidaiatzeko arrazoi ezberdinak daude, ez beti borondatezkoak, bortxazkoak ere bai. Horrek nostalgia eta melankolia sor ditzake. Hala ere, bidaia turistikoak ez dira beti bortxazkoak.
- Beraz, turismoa eta bidaiak ezberdindu behar ditugu.
2.1. Euskal Baladen Iraganeko Kondairak
Euskal baladak ahozko literatura dira; beraz, oso zaila da jakitea noiz sortu ziren. Lehenengo testigantzak XVI. mendekoak dira, beraz, ordukoak edo lehenagokoak izan daitezke.
Baladak poemen egitura duten kantuak dira. Istorio bat kontatzen dute (narrazioa). Ezagunenak: Atarratzeko gazteluko kontua, Egun bereko alarguntza eta Berreteretxeren kantoria.
2.2. Emigratzearen Penak eta Pozak
Euskaldunek arrazoi desberdin askorengatik bidaiatu izan behar izan dute, Euskal Herritik Ameriketara gehienbat (artzainak Idahora joan ziren, adibidez). Leku ezagunenak Ternua eta Nevada izan ziren, arrantzatzera joateko. Bidaia horiek ez ziren plazerezkoak, baina ezta gogoz kontrakoak ere; bizirauteko eta etorkizun hobe baten bila joaten ziren.
Euskaldunak XV-XVI. mende inguruan joan ziren Ternuara baleak ehizatzera eta bakailaoa arrantzatzera. Kanpamenduak egiten zituzten baleak zatitzeko eta bakailaoa gazitzeko. Bertakoekin harremana sortu zuten. Nola komunikatzen ziren? Haietako batzuekin euskara erabiltzen zuten, pidgin bat sortuz.