Euskal Idazleen Olerki Antologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi". Huntaz eta hartaz. (Saiakera). Euskal herria helburu. (Autobiografia). Batuaren blakabidean eragin handia izango zuen liburua argitaratu zuen. Hizkera bizi, moderno eta ausartaz garai hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu 10 saiakera laburretan. Hizkuntzalaritzatik kanpo gizarte gaiak ditu gogokoen: Politika eta soziolinguistika.
Santi Onaindiak. Mila euskal Olerti eder. (Olerki antologia) Zenbait akats egotzi zioten bain egin zen garaian egina izateko lan erraldoia izan zela aitortu behar da. Kritika guztiak ez zituen aldekoak izan baina zenbaitengan esperantza piztu zuen liburu honek. Olerti (Poesia aldizkaria). 1960ko hamarkadan plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei. Helduek osatzen zuten gehiengoa, noski, baina baziren 1920-1936 bitartean sortutakoak ere eta gerra inguruan jaiotakorik ere ez zen falta.
Jon Mirande. Ene Jainko-eidol zaharra. Lur! Poemak 1950-1966. (Olerkiak) Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, Parisen jaio eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Zenbait poemari darion erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat.
Juan Mari Lekuona Muga beroak. (Olerki liburua) Aldizkarietan goiz samar argitaratu arren ez zuen 1973ra arte liburuik kanporatu. Poema bilduma honek ondno bereizitako 3 zati ditu: 1. "Zazpi poema" gaztaroko poemen hautaketa, Lizardi eta Orixeren itzalpean mamitua. 2. "Mindura gaur" 1966 aldera sortua eta multikopian azaldua, gizarearen bidegabekeriak eskatzen dion erantzun garratza. 3. "Hondarrean idatzia" 1972an bere poesiari ematen dion norabide berria gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatzen delarik. Ilargiaren eskolan. Hemen ere bi parte desberdin ageri zaizkigu: 1. "Oihu ilunak espiralean" Materia bereganatzeko beste ekinaldi bat. 2. "Liburuen karroxa" urte haietan azaldutako liburu batzuei buruzkokritika bitxia bertsotan. Mimodramak eta ikonoak. Poesia hermetikoa, hotzsamarra da, baina edertasun arraroa duena.
Gabriel Aresti. Goiz samar hasi zen aldizkarietan parte hartzen poesia eta antzerki sailean bereziki. Euskaldunberria, hiritarra, sekularra, seminariotik pasatu gabea, gizon irakurria garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurretiik segitzen zituen. Ez zen isilik egotekoa, polemikak harrotze maite zuen eta horregatik ez zitzaion areriorik falta.
Maldan behera. (Olerki liburua) Batuaren hizkera berrian taxutua. arnas handiko poema sinbolista da. Liburu gisa agertu ez zelako arrakastarik ez zuen izan. Harri eta herri. Euskal harria. Harrizko herri hau. (") Izugarrizko arrakastaizan zuen liburu honek. Estilo zuzenagoa zerebilen, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena. Ildo beretik jarraitu zuen hurrengo obretan ere zentsurarekinarazo larriak eduki zituen arren.
Bitoriano Gandiaga. Elorri (Olerki liburua) Lurrarekin daukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu duen Arantzazuk sortarazten dio bere lehen poema liburua. Hiru gizon bakarka. (”) Frankismoaren hondarrean nekez erditu eta publikaturiko lana. Uda batez Madrilen. (”) Bertan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaltzen dira. Denbora galdu alde. (”) Lehenengoan barneko estalki guztiak erantzi etaera biluzian erakusten dizkigu bere oinaze eta sufrikarioak. Gabon dut anuntzio. (”) Bigarrenean, aldiz, Eguberrien bestelako ikuspegia ematen saiatzen da gabon-kanta modernoen bidez.
Luis (Koldo) Mitxelena: Mitxelenaren idazlan hautatuak. Zenbait hitzaldi. Euskal idzlan guztiak. (Saiakera). Bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Patxi Altunak batu zizkion "Mitxelenaren idazlan hautatuak". Juan Antonio Letamendiak argitaratu zizkion. Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua dute kopuruaren aldetik eta baita kalitatearen aldetik ere. Hainbat aldizkaritan sakabanaturik zegoen Mitxelenaren lana bere heriotzaren ondoren argitaratu zuen. Denetarik aurki daiteke: Artikuluak, hizkuntza eta literaturari buruzko idazlanan... Idazmolde eredugarri baina zailean dotoreziarekin batera zorroztasuna eta ironia maiz erabiltzen ditu.