Euskal Idazleen Obrak eta Iritziak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Iztueta

Obrak: Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historiak idatzi zituen 2 liburuki. Euskal dantzen deskribapena egin zuen, foruen defentsa sutsua aldarrikatuz.

Iritzi kritikoa

Errima eta erritmoari garrantzia handia ematen zion. Errima ustekabean sortzen zen, erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen zuten neurrian. Erritmoari dagokionez, bertsoak kantatzeko doinu berriak erabili zituen, molde erregularreko monotonia hautsiz, bertso laburrak tartekatuz eta doinuak aldatuz.

Etxahun

Olerkari eta bertsolari gisa nabarmendu zen. Bizitzako gorabeherak, larriak eta garratzak, olerkari ezagun egin zuten.

Obrak

Olerki autobiografikoak: indar eta sentimenduz beteak, adibidez, Urxapal bat. Olerki satirikoak: Maria Solt eta Kastero. Zirkunstantziazko olerkiak: norbaiten omenez edo ezkontzaz idatzitakoak. Eskola gutxikoa izan arren, burutsua eta irudimenez jantzia zen.

Iparraguirre

Bizitza

Urretxun jaio zen. 1839an, Lehen Karlistaldia amaitzean, ez zuen onartu Bergarako besarkadak eskaini baina bete ez zuen promesa, eta atzerrira alde egin zuen. 1852an Euskal Herrira itzuli zen eta Gernikako arbola abestu zuen. Artzain eta tabernari aritu zen Uruguain. Seme-alabekin 1877an Euskal Herrira etorri zen bakarrik eta 1881ean hil zen.

Obrak

Aberkoiak: Euskal Herria gai dutenak. Autobiografikoak ere bai. Ideiak: Jainkoa, Euskara eta lege zaharra. Amodiozkoak: bihotzeko mina, Maitena ikusi, Ume eder bat. Umorezkoak: Glu (X3). Dedikatuak: Ameriketatik Urretxuko semeai. Kritikoak: EH eta Amerika, Euskal Herria bezalakorik ez dagoela adieraziz. Kontatzailea: Aloñamendi, Oñatiko jaiak ongi pasa.

Iritzi kritikoa

Formari begiratuz, hiru puntuko handiak egin zituen Ezkongaietan, ondoren 8ko txikian nabarmendu zen. Neurri eta errima baldarrak zituen. Ez da bertso-jartzaile teknikoa, ez du puntu abertserako joerarik, ez kontrasterik, ez ironiarik. Musikari eta abeslari hobea zen. Herriko jendearen sentimenduak elkartzen zituen. Gernikako arbola (arrazoi politikoak). Euskal Herriko egoerak eta herriarekiko konpromisoak markatu zuten.

Bilintx

Obrak

Maitasuna du gai nagusia. Askotan idealizatzen du. Idealizatze horrek errealitatea oztopatzen du, maitea bere samintasunaren iturri bihurtzen baita. Satirikoak: bertsoen zorroztasuna, umorea eta gupidarik eza ere nabarmena.

Iritzi kritikoa

Ordu asko lan: hiztegi, konparazio... adibide aberatsak. Erritmoaren musikaltasunean eta bertsoaren trinkotasunean Bilintxekin dute zorra. Bertsolarien formula ondo ezagutzen zuen, esaera zaharrez, ateraldiz... beteta daude. Teknika, molde txikian eta nagusian, 8+10. Erritmoa zehatza; silaba ondo neurtuta eta etenak bere lekuan. Hizkuntza kaskartzat jotzen zuen. Bere aldetik lan handia egin zuen euskara aberasten.

Lore Jokoak (1851-1879)

Anton Abadia

Zuberotar mezenas handiaren eraginez, XIX. mendean Euskal ohiturak eta kultura bultzatzeko antolatu ziren jaialdietan, pilotariek, bertsolariek, dantzariak... olerkariek ere izan zuten bere lanak aurkezteko aukera. Lore Jokoak antolatu zituen. Erromantizismoak eragin handia izan zuen.

Joan Batista Elizanburu

Piarres Adame kontaketa idatzi zuen.

Iritzi kritikoa

Zaindua, landua eta Elizambururen lana. Frantziako literatura ondo ezagutzen zuen bere lanetan islatu. Amodioa, etxea, Euskal Herria, natura, bizimodua gaiak.

Felipe Arrese Beitia

Obrak

Elizondo Lore Jokoak antolatu zituen. Lehen saria Ama Euskeriaren azken agurrak sailarekin.

Iritzi kritikoa

Oso goraipatua hain sentituak ziren. Lana foruen galerak dakarkion minak eta gonezinak markatua. Euskal Herria, ama-euskara, euskal ohiturak eta lege zaharra gaiak. Konbentzitzeko joera zuen. Poesia erraza, aberatsa, gozoa.

Entradas relacionadas: