Euskal Idazleak XVII-XIX. Mendeetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,6 KB
Bernart Etxepare
Euskararen lehen liburuaren sortzailea (Sarasketakoa)
Gerrak bizitzea tokatu, horregaitik espetxea ezautu zuen (poema baten esaten du).
Atzilotzearen arrazoia bi: Gaztelako erregearen alde zegoela edo arrazoi politikoengatik.
Lehen liburua plazaratu zuena-Linguae vascorum primitiae (1545).
Liburuak etxepare lehen euskarazko idazlea zela azaltzen du.
Euskarari kanpora eta irtetzeko mundura agintzen dio.
15 poema: prosaz idatzitakoak eta doktrina klasikoak dira/gizon eta emakumeen arteko maitasuna/beraren kartzenaldia
euskararen omenetan.
Axular
Urdaizubikoa
Salamancako ikasi /Apaiztu ondoren Donibanera joan
1600ean Sarako parrokiako erretoretza eskuratu eta hil arte han egon zen.
Sermolari, idazle ona izan, horregatik hainbeste eragin
dotoretza erantsi euskarari
Esaldi luze korapilotsuak eta laburrak eta trinkoak.
Mezu ulergarria eta garbia
Hil baino urte bat lehenago-Gero 1643
kristauari erakusten dio zein arriskutsua den arimari dagozkion zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea eta beti gerotik gerora luzamendutan ibiltzea.
Bere ideiak hobeto adierazteko adibideak erabiltzen ditu: sinonimoak eta autore klasikoe aipuak.
Joanes Etxeberri Sarakoa
Medikuntza Frantzian
Saran jaio eta sendagilea izan
kultua eta oso euskaltzalea.
Irakurriak zituen aurreko idazleen lanak Axular eta Oihenart.
Euskararen inguruan lan guztiak: latina ikasteko euskarazko metodoa, euskararen apologia eta hiztegia.
Lau-urdiri gomendiozko karta 1718: Laguntasuna eskatu zien Lapurdiko Biltzarrari. Egitasmoa azaldu zuen baina ez zuen jaramonik izan. Ez zen plazaratu.
Eskuararen hatsapenak/etorkia: Euskararen gorazarre sutsua dugu. Euskaraz moldatua dago. Tubalismoa agertzen da (mitologia kontaira bat).
Euskarazko hatsapenak latin ikasteko: Kultura hizkuntza latina zen. Euskaldunak gaztelaniazko eta frantsesezko katiximetara joan behar ziren latinaz jabetzeko. Zergaitik ez ikasi euskara zuzenean? Euskaraz alfabetatzeko aukera ematen zuen.
Larramendi
XVII.mendeko gizonik ospetsuenetarikoa (Andoanindarra).
Jesusen konpainian ikasketak egin zituen.
Palen,Salam eta Valla irakaslea/Aitorle aritu zen Baionan
Hizlari iaio eta zorrotza zen.
Arlorik aipagarriena euskal herria eta gipuzkoa.
Euskara hizkuntza gairik kutuena.
Hizkuntzari dagokion lanak bakarrik gogoratzen
De la antigüedad y universalidad del bascuence en españa 1728: Euskararen apologia sutsua, hizkuntzaren aurka kanporatzen ari ziren iritzi eta erasoei aurre egiten zien. Tubalismoan sinesten zuen eta euskara babeleko hizkunzten nahasmenduan sortutako mintzairetako bat ere.
El imposible vencido, arte de la lengua bascongada 1729: Hizkuntzaren artea gramatika zen. Euskarazko gramatika lehen liburua. Mezu garrantzitsua (euskara ezin zen egokitu gramatika baten arau eta legeetara). Larramendik erakutsi nahi du ekinez garaitu egiten dela.
Diccionario trilingue del castellano, bascuence y latin 1745: Lan erraldoiena. Euskararen apologia luzea. Lehenengo gazte,eusk eta latin berbak. Hitz berriak asmatzen ditu (neologismoak) etimologiak aldatuz. Balio handiko alderdiak ere ditu.
Larramendik euskaraz ez zuen lan luzerik taxutu.
Baina euskarazko idazle handia izan zen.
Berak egin ez zuena geroko idazleak egin zuten.
J.A Mogel eta Bizenta Mogel
Interesgarriena J.Antoni Mogel-Peru abarka (baserritar eta kaletar baten arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu elkarrizketa batekin).
Liburuak kustu didaktikoa du eta hizkera dotore eta bizikoak.
Garai hartako gauza askori buruzko informazio iturri paregabea.
Bizenta Mogel (1782-1854) J.A iloba zen.
Lehendabiziko emakume garrantzitsua euskal letretan.
22 urtekin- Ipuin onak 1804 argitaratu zuen (berrogeita hamar alegia edo fabula gipuzkerara egokitutakoak).
Alegien gaia oso landua izan zen XIX.mendean.
Sarako Taldea
Iparraldean euskarazko liburuen produkzioaren erruz ugalduko dute sei-zazpi idazle eta eukaltzale, honako ezaugarru hauek dutenak:
-Gehienak elizgizonak dira: Materre/Haranburu/Etxeberri/Argaiñarats/Axular.
-Elizgizonak ez direnak: Klaberia eta Gillentena medikuak.
-Denek hartzen dute Axular buruzagitzat.
-Beltsoz eta prosaz moldatzen dituzte lanak.
-Gai gehienak erlijiosoak.
-Euskalki literario nagusia Lapurtera.
-Garrantzitsuenak Axular eta Joanes Etxeberri