Euskal Idazle eta Kultur Gizonak: Karmele Jaio, Koldo Mitxelena, Gabriel Aresti eta Jose Antonio Artze

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,84 KB

Karmele Jaio

Karmele Jaio (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a) euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da.

EHUn Informazio Zientzietan ikasi zuen, eta Euskaldunon Egunkarian edo Garan lan egin du. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idazten ditu, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, esaterako.

Zenbait komunikazio bulegotako buru izan da. Egun, Emakunderen komunikazio arduraduna da. Lehen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an.

Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, eta hainbat sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.

2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma / 2009an Musika airean eleberria / Poesia 2015ean Orain hilak ditugu.

2020an euskarazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Aitaren etxea nobelagatik.

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelena (1915-1987) Errenterian jaio zen eta kultura handiko gizona izan zen: polifazetikoa, hizkuntzalaria, hiztegigilea eta euskara batuaren bultzatzaile nagusienetako bat. Salamancan, Sorbonan eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan zen.

Gaztetan gerra zibilean boluntario aritu zen frankisten kontra. Preso hartu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Zigorra espetxe-zigor bihurtu zen, ia sei urte. Kartzelan hasi zen hizkuntzalaritzara zaletzen; ingelesa eta alemana ikasi zituen.

Espetxea betiko utzita, unibertsitate-ikasketetan murgildu zen, baina gerra-ostean lan egonkorra lortzea oso zaila zen galtzaileen bandoko preso batentzat. Juan Ajuriagerra politikariak lana eskaini zion, baina Mitxelenak bezala pentsatzen ez zutenek ere lagundu zioten lana aurkitzen, adibidez, Manuel Agud-ek, edo Antonio Tovar falangista ohiak.

1951n lizentziatu zen Filologia klasikoan eta 1952an euskaltzain oso izendatu zuten. Garaitsu hartan Egan aldizkarian hasi zen lanean: orduko euskal idazle askok idazten zuten bertan. Mitxelenaren gidaritzapean euskara hutsean argitaratzen hasi ziren, 1954an. Doktoretza 1959an lortu zuen. Tovarrek eta beste irakasle batzuek Manuel de Larramendi katedra sortu zuten Salamancako Unibertsitatean eta Mitxelenak bertan irakats zezan sustatu zuten. 1960an Historia de la Literatura Vasca argitaratu zuen.

1968an Euskaltzaindiak euskara baturako oinarri-txostena egiteko eskatu zion. Ez zen erraza izan. Ahozko eta idatzizko ondarea bateratzeko ahaleginak handiak izan ziren Arantzazuko Biltzarrean. Mitxelenaren lan-lerroa hobetsi zen.

1984an, Mitxelenaren zuzendaritzapean, behin-betiko abiada eman zitzaion Orotariko Euskal Hiztegiari. Baina, 1987an, lehen liburukia argitaratu aurretik hil zen Mitxelena.

Gabriel Aresti

Bilbon jaio zen 1933an. Merkataritzako peritu-ikasketak egin eta gero, kontularitza-lanetan jardun zuen. Ikasi zuen euskara garbizaleak ez zion balio herriarekin jarduteko, gerora konturatu zen bezala, eta herri-hizkera ikasi beharraz jabetu zen.

21 urterekin hasi zen idazten Euzko Gogoan ezagutu zituen Blas de Otero eta Gabriel Celaya.

Juan San Martin, Karlos Santamaria eta Gregorio Monreal-ekin ere harremanak izan zituen. Baita Jon Miranderekin ere. Eragin hauen guztien erdian bere ekarpena izan zen erakustea euskara gai zela goi-mailako literatura egiteko; izan ere, ordu arte baserriari eta gizarte zaharrari loturiko irudia erakusten zuen euskal literaturak.

Jarrera kritikoa

Marxista zurruna zen, baina ez zuen onartzen alderdi komunistaren jarrera euskal arazoaren aurrean.

Euskara literaturarako hizkuntza gisa nobletu zuen. Poesia landu zuen gehien. Sari ugari jaso zuen: Orixe saria, Lizardi saria. Bere lehen lan garrantzitsua Maldan behera izan zen, Euskera aldizkarian 1960an argitaratua: gizakiaren bilakaera eta poesiarena bilbatu zituen bertan. Entzute gehiago izan zuen Harri eta herri-k (1963). Honek hiriko gizonaren ikuspuntutik azalduriko sentimenduak, eta protestako gai sozialak biltzen ditu. Bide beretik etorri ziren Euskal harria (1967) eta Harrizko herri hau (1970).

Haren lanak aldi berean euskaldun eta aurrerazale izan zitekeela aldarrikatu zuen eta euskaraz idazteari balioa eman zion.

Musikarien eta artista plastikoen inspiratzaile

Garaiko kantari gazteek haren poemak kantatu zituzten San Simon eta San Juda, Egun da Santimamina. Oteiza eta Ibarrola ezagutu zituen eta haien lanetan eragin. Txillidak Gure aitaren etxea lana egin zuen geroago.

Antzerkigile, eleberrigile eta artikulugile

Antzerkia ere idatzi zuen Berak idatzitakoen artean Justizia txistulari, eta Eta gure heriotzeko orduan daude.

Eleberri bakarra idatzi zuen eta bera helburu didaktikoz: Mundu-munduan.

Artikulu asko idatzi zituen euskal aldizkarietan: Zeruko Argia

Jose Antonio Artze

1939ko apirilaren 6an Usurbilen (Gipuzkoa) jaiotako idazle eta musikaria da. 1966an euskal kantagintzaren baitan “Ez Dok Amairu” taldearen sortzaile eta ideologoetako bat izan zen, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondorekin batera.

Usurbildarra izan da Mikel Laboaren kantutegiko abesti batzuei (Txoria txori, Ama hil zaigu, Zaude lasai eta Geure bazterrak) hitza eman diena. “Baga, biga, higa”. 1978an “Hitzez eta hotsez” estreinatu zuen, bere lehen ikuskizun poetikoa; gero, “Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona” , “Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat”, “Isturitzetik Tolosan barru”, “Laino guztien azpitik”, “Eta sasi guzien gainetik” etorri ziren, beste batzuen artean..

Horien artean dago, esate baterako, “Harria” izenekoa, Iñaki eta Inazio Perurena harri-jasotzaileekin batera egina.

Hurrengo liburuarekin (“Bide bazterrean...”) Artzek ustekabean harrapatu zuen irakurle oro, izan ere, ez zen hitzik hautematen, zenbaki ñimiñoak baizik. Zenbakiek iradokitzen duten bideari jarraituz, idazlea bera da hitzak idazten dituena.

“Ortzia lorez...” lanean Artzek "iniziazio-bidaia" eskaintzen dio irakurleari. Liburu horretan, espiritualtasun kristaua da batzuetan garrantzia hartzen duena, beste batzuetan ekialdeko erlijioak, bai eta Zen erlijioa ere.

Bukatzeko, “Oihana auhenka” lanean Natura da gai nagusia eta, batez ere, zuhaitzak eta txoriak. Artzek gizakiaren eta Naturaren bat-egite espirituala proposatzen du.

Entradas relacionadas: