Euskal Idazle Klasikoak eta Kultur Berpizkundea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,98 KB
Bernard Etxepare
Bizitza
- Apaiza zen Saint-Michel-le-Vieux (Eiheralarre) herrikoa.
- Kartzelan egon zen.
- Teorien arabera, Donibane Garazin jaio zen (bere euskalkiagatik).
Obrak
- Linguae Vasconum Primitiae (Euskal Hizkuntzaren Hastapenak) (1545ean argitaratua Bordelen).
Ezaugarriak
- XVI. mendeko nafar-lapurteran idatzia.
Gaiak eta egitura
- 16 poema ditu:
- 12 amodiozko/erotiko.
- 2 euskararen aldeko.
- 1 autobiografikoa.
- 1 erlijiosoa.
- Trento aurrekoa da; ondoren zentsura egiten zuten, horregatik ale bakarra dago.
Estiloa
- Estilo herrikoia.
- Ahozko tradizioan bezala, denek ulertzeko moduan idazten du.
- Planteamendu sinpleak, metafora errazak.
Arnaut Oihenarte
Bizitza
- Maulen jaioa, familia aberats batean.
- Abokatua zen, administrazio fiskaleko karguak zituen.
- Emazte noblea izan zuen.
Obrak
- Notitia utriusque Vasconiae (Euskal Herriaren Historia latinez) (1638).
- Hego eta Iparraldeko historia egin zuen, dokumentuetan oinarritua, ez mitoetan.
- L'Art poétique basque (Euskal Poesiari buruzko saioa).
- Atsotitzak eta Neurtitzak (1657).
- Ohitura zen atsotitzak bildumetan gordetzea.
- Neurtitzak poesia ziren.
Ezaugarriak
- Nafar-lapurtera eta zuberera nahasten ditu.
Gaia
- Amodioa; bere musa bere emaztea da.
Estiloa eta Teknika
- Poesia kultua, poeta kultua baita.
- Pertsona ikasientzat idatzia.
- Metafora zailak, hiztegi konplikatua, idazteko modu zaila.
Jean Baptiste Elizanburu
Bizitza
- Saran jaio eta hil zen (1821-1891). Ez zen Saran asko bizi izan.
- Apaiza izan nahi zuen, baina ez zen izan. Kultua zen, seminarioan urte asko igarotakoa.
- 21 urterekin Frantziako armadan sartu zen: kapitain izan zen.
- Bake epailea zen Saran, jubilatu arte.
Obrak
- Ez zuen libururik argitaratu, bere poemak bildu dira:
- "Solferinoko itsua" (1864, Lore Jokoak irabazi zituen).
- "Ikusten duzu goizean" (Nire etxea) (1861).
- "Urrundik ikusten dut" (Agur nire herriari).
- "Beste biharamuna".
Ezaugarriak
- Nafar-lapurteran idatzia.
Gai tipikoak
- Herri mina, gerraren ondorioak (heriotza, etab.).
Estiloa
- Bertsogile trebea zen, baina poesia herrikoia egiten zuen, ahozko tradizioak agintzen zuen bezala.
- Errima konplikatu eta landuak egiten zituen.
Bilintx
Bizitza
- Donostiarra, arotza eta Antzoki Zaharreko atezaina.
- Zoritxarrekoa: txikitan istripu bategatik itsu geratu zen.
- Ezkonduta zegoen, hiru seme-alabekin.
- Hanka bat moztu zioten eta sei hilabete sukarrarekin egon ondoren, bonba bat sartu zitzaion logelan (urtarrilak 20).
Obrak
- "Behin batian Loiolan" (Ja-jai!).
- "Izazu nitaz kupira" (Loriak udan).
- "Juana Bixenta Olabe".
- "Pozez eta Bildurrak".
- "Zaldi baten bizitza".
- "Domingo Kanpario".
- "Sartzea soldadu".
Ezaugarriak
- Donostiarrez idatziak; ez zen euskalki aberatsa.
Gaiak
- Amodioa, umorea eta beste asko.
Teknika
- Gehienak zortziko, hamarreko... ahapaldi txikiak, baina Antzoki Zaharrean ibiltzeak asko aberastu zuen.
- Metrika aberatsa eta zaila, neurri zehatzak.
- Beste bertsolariek baino baliabide gehiago erabiltzen zituen, poesia idatzia egiten zuen, landua.
Iparragirre
Ezaugarriak
- Erdialdeko euskalkian idatzia.
Gaiak
- Foruzaletasuna eta bere biografia (batzuetan lotuta doaz).
- Euskal Herriaren aldekoa zen.
- Bertso asko egin zituen konpromisoz.
Teknika eta Estiloa
- Ez da bertsolaria, ezin da bertsolaritzatik epaitu.
- Musika eta letra berak egiten zituen.
- Ez ditu bertsolaritzaren arauak jarraitzen; ahapaldiak nahi dituen eran moldatzen ditu, leloak ere sartzen ditu.
- Ahozko tradiziozkoak.
- Neurriak eta errimak ez zituen kezkatzen.
XIX. Mendeko Euskal Kultur Berpizkundea
Testuingurua
- XIX. mendearen erditik aurrera, euskal kulturaren inguruko jaiak (dantza, herri kirolak, bertso/poesia sariketak) bultzatu ziren.
- Iparraldeko eta Hegoaldeko poetak (lanbide eta klase sozial ezberdinetakoak) biltzeko eta poesia indartzeko helburuarekin.
Sustatzaile nagusia: Antoine d'Abbadie
- Irlanda, 1810 - Paris, 1897.
- Hendaian jauregia zuen, behatoki astronomikoarekin.
- Ekitaldiak bultzatu zituen, garrantzitsuenak Lore Jokoak:
- Lehenengoa 1853an Urruñan, eta urte batzuk geroago Saran.
- Irabazleei dirua eta makila ematen zitzaien.
- Idazle askoren topaleku izan zen, eta bertsogintza zabaldu zen.
- Sarituak: Elizanburu eta Etxahun.
Hegoaldeko suspertzea
- 1876an foruak kendu ondoren, euskal kultura suspertu zen.
- Iruñean: Asociación Euskara de Navarra (Campión, Iturralde eta abar).
- Gasteizen: Revista de las Provincias Euskaras (Becerro de Bengoa, Baraibar).
- Bilbon: 1886an Euskaltzaindiaren lehen proiektua (Trueba).
- Garrantzitsuena Donostian: aldizkariak, antzerkiak, lore jokoak.
- Jose Manterola euskal berpizkundearen eragile bat izan zen:
- Euskal-Erria aldizkaria (gaiak: literatura, historia, hizkuntza. Helburuak: kultura landu eta indartu).
- Cocinero Vasco (euskalki guztietako poesia bilduma, Hegoaldeko lehena, itzulpen, kritika, azalpen eta datuekin).
- Donostiako Lore Jokoak (Hegoaldeko indartsuenak).
- Jose Manterola euskal berpizkundearen eragile bat izan zen: