Euskal Idazle Klasikoak: Etxepare, Oihenart, Lazarraga eta Arrese Beitia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Bernart Etxepare (1493-?)

Euskarazko lehen liburu inprimatua

Linguae Vasconum Primitae, Bordelen argitaratu zen 1545. urtean, eta euskarazko lehen liburu inprimatua da. Etxepare bi garairen artean bizi izan zen, urte istilutsuetan. Mende hasierako lehen herenean kristautasuna bi zatitan banatzen hasi zen:

  • Erromako Eliza Katolikoa
  • Protestantismoa izenaz ezagutuko zena sortu zen.

Honi erantzuteko, Eliza Katolikoak Trentoko Kontzilioa antolatu zuen, Etxepareren liburua argitaratu zen urte berean. Trenton **Kontraerreforma** izenekoa abiarazi zen, Protestantismoari aurre egiteko.

Etxepareren liburuan, erlijiozko kantuak, amodiozkoak, libertatea goratzen dutenak eta euskara goraipatzekoak ageri dira. Euskarazko lehen liburu inprimatuaren egilea da.

Ez dakigu noiz edo non jaio zen, ezta noiz hil ere. Dakigun guztia olerkiei esker dakigu. Bernart apaiza izan zen. Garazi herrian bizi izan zen eta bertan kartzela ezagutu zuen, seguruenik auzi politikoengatik.

Dakigun guztia Joxean Oiz idazleak Beñat Dardo nobelan ondu zuen.

Arnaut Oihenart (1592-1667)

Poesia kultua eta lan teorikoa

L’art poétique basque lan teorikoan, poesia kultua eta garaikidea sortzea proposatu zuen. Zubereraz landu zuen. Horrek ulertzen zaila den poeta izatearen ospea ematen dio.

Berak asmatu zuen **neurtitz** hitza, olerki errimatu eta neurtua dela adierazteko. Amodioaren lana landu zuen. Oihenartenak dira amodiozko euskal olerki ederrenetako batzuk: neurri zehatzak, errimaren erabileraren aldetik aberatsak, eta sentimenduen adierazpen zoragarriak dira.

Oihenart (Maule, 1592 - Donapaleu, 1667) Euskal literaturan leku berezia duen idazlea da. Abokatua eta politikaria izan zen, oso gizon ikasia; literatura sortu eta historia idatzi zuen.

Oihenart izan zen lehena Euskal Herriaren historia bere osotasunean kontatzen, latinez idatzitako Notitia Utriusque Vasconiae izeneko liburuan. Zuberoako eta Nafarroa Behereko politikagintzan esku hartu zuen.

Joan Perez Lazarraga (1548-1605)

Arabako euskara eta noblezia

Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zuten Madrilen. Aurkikuntzak ordura arte genekiena irauli zuen: Arabako euskaran idatzita zegoen, egilea ez zen elizgizona, eta noblea zen.

Orain dela gutxi arte, euskara gizarteko jende xehe, pobre eta ezjakinaren kontua zela pentsatu izan dugu. Baina Lazarraga noblea zen, ez zen elizgizona; XVI. mendeko elite sozialak ere euskaldunak baitziren, euskaldun arrunt eta naturalak. Lazarragaren eskuizkribuak, beraz, kolokan jarri du Errenazimentuan euskara elizaren babespean soilik garatu zela zioen topikoa.

Arabako Larrean jaio zen, 1548. urte aldera. 1567an, bere koaderno eta kaieran idazteari ekin zion. Garai hartan gogoko zuten kontakizun mitologiko luze bat idazteari, hain zuzen ere.

Koaderno berean, olerkiak ere idatzi zituen, maitasunezkoak. Cervantes ezagutu ote zuen ere ikertzen ari dira adituak. Bere sendiaren genealogia handi baten egilea ere izan zen. 1605. urtean hil zen, Larrean.

Felipe Arrese Beitia (1841-1906)

Foruen galera eta euskal lantua

1879. urtean Olerki Sariketan lehen saria eman zioten Arrese Beitiari, Ama Euskerari azken agurrak izeneko olerkiagatik. Izenburuak dioen bezala, Foruen galeraren ondoren, euskararenak egin duela uste du, eta **lantua** jotzen dio hizkuntzari. Bere olerkietako gaiak foruak, fedea eta hizkuntza dira, etxekoen galerak eragindako min eta saminekin batera.

Bizkaiera oso landua zuen, eta olerkien taxuaren aldetik, berriz, bertsolaritzaren moldeetara jotzen du, munduan garai hartan zeuden mugimenduei jaramonik egin gabe.

Otxandion jaio zen, 1841. urtean, Lehen Karlistadaren ostean. Gaztetan Gasteizera joan zen marrazkigintza eta irudigintza ikastera. Gero etxera itzuli eta aitaren aroztegian jardun zuen.

Sei seme-alabaren aita izan zen; horietatik 4 oso gaztetan hil zitzaizkion. 1906. urtean hil zen, Bigarren Karlistadaren ondoren nahikotxo urte igarota.

Entradas relacionadas: