Euskal Idazle Klasikoak: Axular eta Larramendi

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,29 KB

Axular: Bizitza eta Obra

Bizitza

Axular, XVII. mendeko idazlea, 1556. urtean jaio zen Nafarroako Urdazubin.

Ikasketak toki desberdinetan egin zituen:

  • Iruñean
  • Lleidan
  • Salamancako Unibertsitatean

Horrela lortu zuen apaiz egitea. Teologia, giza zientziak, erretorika eta filosofiako ikasketak egin zituen. Donibane Lohizunen lau urtez predikatzaile izan zen, eta gero Sarako erretorea izan zen, 1644an hil zen arte.

Sarako apaiza zenean arazoak izan zituen, batzuen ustez onartezina baitzen bera apaiza izatea Frantzian frantsesa ez zelako. Hala ere, Bertrand De Echaus apezpikuaren babesa lortu zuen, eta horregatik Gero obra lagunari eskaini zion.

Sarako eskolako kideen artean, besteak beste, Hirigoiti eta Klaberia zeuden. Hauek jende askorekin harreman onak eta lagunarte zabala zituzten, dirudunak baitziren (XVI. mendetik XVII. mendera arte Lapurdiko aldi ekonomikoa oso oparoa izan baitzen).

Obra: "Gero"

Axularrek idatzitako obrarik garrantzitsuena Gero da, 1643an argitaratua. Lagunek proposatu zioten lan hau egitea. Sarako eskolako kideen ama hizkuntza euskara zen, eta guztirako erabiltzen zuten.

Obra honek perfekzio espirituala nola lortzen den kontatzen du; beraz, erlijioarekin lotura zuzena dauka. Haien asmoa doktrina katolikoa bultzatzea zen.

Garaiaren Ezaugarri Nagusiak

Axular lana idazten ari zenean, Frantzian Hogeita Hamar Urteko Gerra gertatzen ari zen. Gero argitaratu zen urte berean, Pirinioetako Bakea sinatu zen, gerraren amaiera adieraziz.

Frantziak bake egoera bizi izan zuen handik aurrera; beraz, jakintzarako eta azterketarako denbora gehiago izan zuen. Frantzia bere urrezko garaia bizitzen ari zen, beste herrialdeek gerrek eragindako gatazkak eta abar konpontzen saiatzen ziren bitartean.

Gerra bukatutakoan, Espainiaren aurka, bake prozesuan izandako gatazken ondorioz, Frantziak Espainiako politika arazoetan parte hartu baitzuen. Izan ere, Frantziak Kataluniaren alde jokatu zuen Kataluniako Matxinada gertatu zenean. Gainera, Westfaliako Bakearen negoziazioetan, Frantziak Alsazia eta Lorena anexionatu zituen, 'Bide Espainiarra' zeritzona itxiz, Espainiak Italian eta Flandesen zituen lurraldeak batzen zituena. Horrek guztiak Frantzia eta Espainiaren arteko gerra bultzatu zuen.

Axular nafartarra zen. Nafarroa Frantziako erregearen eskuetan zegoenez, Saran erretore bezala lan egin ahal izan zuen, hiritar frantsesa balitz bezala. Postu hartara iristeko ere, zenbait arazo izan zituen.

Beraz, Saran Frantziaren babespean egon zen, eta Espainiaren beherakadak ez zion hainbeste eragin. Izan ere, Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren Frantzian izan zen bake eta lasaitasun denboraldian inprimatu zuen bere lana.

Larramendi: Euskal Pizkundearen Aitzindaria

Bizitza

  • Aita Manuel Larramendi Andoainen jaio zen, 1690ean.
  • Salamancan ikasi eta apaiz izan zen.
  • Sermoilari bikaina zen, eta Loiolara etorri zen erretirora.
  • Jeniozkoa eta alaia zen.
  • Loiolako erretiroan arazo-konpontzaile fama hartu zuen.
  • Euskal Herriak izandako pertsona argiena izan zen, asko ikasi eta jakina, kultura zabalekoa.
  • Eztabaidalari zorrotza ere bazen, eta adarra jotzea gustuko zuen.
  • 1766an hil zen Loiolan.

Obra

Obra murritza izan zuen. Gipuzkerak berari esker hobetu zuen. Hizkera gihartsua eta hiztegi joria zituen. Euskarari buruz gaztelaniaz idazten zuen, eta esandakoa pisuzkoa zen. Hegoaldeko literatura ezin da ulertu Larramendi gabe.

Aportazio Nagusiak

  • De la antigüedad y universalidad del Bascuenze en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas: Demostracion previa al Arte, que se dara a luz de esta lengua. (1728)
    • Euskara Espainiako hizkuntza zaharrena.
    • Euskararen bidez gaztelaniazko hitz batzuk ulertu.
    • Euskara akatsik gabea.
    • Hizkuntza filosofikoa, hots ezti eta atseginekoa.
  • El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada. (1729)
    • Deklinabidea.
    • Aditza.
    • Sintaxia.
    • Azentuaren azterketa.
  • Diccionario trilingüe Castellano, Bascuence y Latin. (1745)
    • Obrarik ezagunena.
    • Bi zati eta bi tomo.
    • Euskalki guztietako hitzak.
  • Corografia o descripcion general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipuzcoa. (1756)
    • Gipuzkoaren eta gipuzkeraren gorespen obra.
    • Ohiturak, jantziak, geografia, erlijioa, dantzak eta abar erakutsi eta deskribatu zituen.

Garrantzia eta Eragina

Larramendi garrantzitsua izan zen euskararen ikuspegi berria ekarri zuelako eta euskalgintzan jarduteko proiektu zehatza eta tresna egokiak eskaini zituelako.

Norabide Nagusiak

  1. Larramendi euskararen apologista izan zen.
  2. Euskara kultur hizkuntza gisa lantzeko lanabes egokien sortzailea izan zen (gramatika, adibidez).

Eragina

  • XVIII. mendeko euskarazko liburuen hazkundea ekarri zuen.
  • Bere jarraitzaile taldeak gogor lan egin zuen, beste autore batzuek ez bezala.
  • Erabilitako hiztegia askoz zainduagoa zen.
  • Beste euskalkietan ere eragin positiboa izan zuen.
  • Orokorrean, hizkuntzarako jarrera aldatu zen.

Entradas relacionadas: