Euskal idazle eta kazetarien biografiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,44 KB
Jules Moulier “OXOBI” (1888-1958), Iparraldekoa.
Lapurdi eta Nafarroa Behereko hainbat parrokiatan apaizgintzan jardundako idazle eta kazetari honek bertsoz moldatutako liburu mordoska bat taxutu zuen : antzerki tankera daukan Nola gauden eskualdun deituriko pastoralaz gain, Boz-oihu, deiadar, nigar
“OLERKARIEN” BELAUNALDIA.-
1926an jaiotako Euskaltzaleak elkarteak bide berriak urratzeari ekin zion. Jose Ariztimuño “AITZOL” (1896-1936) izan zen 1930etik aurrera elkarte honen eragilerik sutsuenetarikoa.
Beste zenbait euskaltzaleen laguntzaz, Aitzolek eratu zituen ekintzen artetik OLERTI EGUNAK nabarmenduko genituzke. Jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki baitzitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan
“LIZARDI” Jose Maria Agirre (1896-1933) zarauztarra.
Tolosan igaro zuen bizimodurik gehiena. Legegizona zen.
Hainbat aldizkari eta egunkarik eduki zuten lankidetzat, euskaraz nahiz erdaraz. Bere gairik kuttunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak izaten ziren. Luma dotorea zuen Lizardik prosaz, Itz-lauz (1934) antologian edota Kazetari-lanak (1986) bilduman froga daitekeenez. Antzerkian ere egin zituen saioak.. Bizi zela, Biotz-begietan (1932) poema liburua soilik inprimatu zuen. Hil eta hurrengo urtean, Umezurtz olerkiak (1934) publikatu zioten.
“EUSKALTZALEAK” elkartekoek Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan.