Euskal Idazle Garaikideak: Unai Elorriaga eta Harkaitz Cano

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Unai Elorriaga Lopez de Letona: Ibilbidea eta Obrak

Unai Elorriaga Lopez de Letona Bilbon jaio zen 1973an. Deustun Filologia ikasketak egin zituen eta hainbat urte eman zituen Labayru Ikastegian askotariko lanetan: irakasle (Hizkuntza eta Literatura), zuzentzaile, ikertzaile eta itzultzaile. Urtebetez Giltza-Edebé argitaletxean testu-liburuak sortzen eta itzultzen aritu zen. 2002an Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen, eta 2003. urtetik aurrera idazle profesional gisa aritu zen, 2016an oposizio publiko bidez Bigarren Hezkuntzako plaza lortu zuen arte.

Bost nobela, umeentzako hiru narrazio, antzerki-lan bat, euskal literaturari buruzko testu-liburu bat eta hainbat ipuin eta artikulu argitaratu ditu aldizkari zein egunkarietan. Munduko hainbat unibertsitatetan eman izan ditu hitzaldiak, adibidez Oxforden. Bere liburuak hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira.

Argitalpen nagusiak:

Eleberriak:

  • SP-rako tranbia
  • Van’t Hoff-en ilea
  • Vredaman
  • Londres kartoizkoa da
  • Iazko hezurrak

Antzerkia:

  • Doministiku egin dute arrainek

Umeentzako literatura:

  • Matxinsaltoen belarriak
  • Zizili
  • 107 kiwi

Testu-liburuak:

  • Literatur ideia batzuk

Itzulpenak:

  • Nogueira doktorearen laborategia
  • Etorkizunik ez
  • Artzapezpikuaren bisita

Harkaitz Cano: Euskal literaturaren ahots polifazetikoa

Harkaitz Cano Donostian zuzenbide ikasketak burutu zituen, baina idaztea izan du beti ogibide. Birritan irabazi du Euskadi Saria eta beste bi aldiz Espainiako Kritikaren Saria. Nederlanderaz, galegoz, grezieraz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.

Telebista eta komiki gidoilari gisa ere aritua da, eta irudiaren munduarekiko bere kezkak Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008) saiakeran aletu zituen. Haur literatura ere idazten du tarteka. Diziplina ezberdinen arteko nahasketarako bere joeraren erakusle dira, bestalde, hainbat artista plastiko, musikari eta dantzarirekin elkarlanean burututako egitasmoak.

Ongi idazten du, eta bere istorio eta mundua irudikatzen ditu; gainera, narrazioaren erritmoa eta denbora kontrolatzen ditu. Harkaitz Canok berak bakarrik dakien ukitu bereziarekin idazten eta antolatzen ditu istorioak. Metaforak, erreferentziak eta sinboloak erabiltzen ditu. Pertsonaiak egoki eta zuzen eraiki ditu, irakurlearen grina piztuz. Esan dezakegu Harkaitz Canok estilo pertsonala aurkitu duela.

Harkaitz Canoren lan nagusiak:

Eleberriak:

  • Beluna jazz (1996)
  • Pasaia blues (1999)
  • Twist (2011)

Ipuin bildumak:

  • Belarraren ahoa (2004)
  • Neguko zirkua (2005)

Poesia:

  • Norbait dabil sute-eskaileran (2001)
  • Compro oro (2011) (gaztelaniaz)

Kronika:

  • Piano gainean gosaltzen (2000)

Saiakera:

  • Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008)

Entradas relacionadas: