Euskal Idazle eta Bertsolariak (XVIII. eta XIX. mendeak)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Joan Ignazio Iztueta (1767-1845)

Bizitza

  • Zaldibian jaio eta hil zen.
  • Lehen ezkontzatik 5 seme-alaba izan zituen.
  • Dantzari arina zen.
  • Arlo askotan nabarmendu zen.

Obrak

  • Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historia idatzi zuen bi liburukitan.
  • Euskal dantzen deskribapena egin zuen.
  • Bere emazteari, Kontxesiri, bertsoa idatzi zion.

Estiloa eta Iritzia

Iztuetak garrantzi handia ematen die errimari (edo puntuari) eta erritmoari. Haren eskuetan errima ustekabean sortzen da. Iztuetak, eta geroago Bilintxek, doinu berriak erabili zituzten.

Piarres Topet Etxahun (1782-1862)

Bizitza

Badakigu ez zuela bizimodu erraza izan. Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak Etxahunen bizitziaren khantoria izeneko bertsoan kontatzen digunez, gurasoek ez zuten maite izan, "edertasunez pobre nintzalako sortu" baitzen. Etxahun bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen.

Obrak

  • Olerki autobiografikoak: Urxapal bat, Etxahunen bizitziaren khantoria...
  • Olerki satirikoak: Besteak bezain onak edo hobeagoak: Maria Solt eta Kastero, Bi ahizpak...
  • Zirkunstantzia-olerkiak: Norbaiten omenez edo ezkontzaren batean jarriak.

Estiloa eta Iritzia

Etxahun eskola gutxikoa zen, baina haren ziri-bertsoetan eta olerkietan badira inongo olerkari eskolatuenak bezain onak, gihartsuak, burutsuak eta irudimenez jantziak. Satirikoak edo ziri-bertsoak espresuki goraipatzekoak dira. Olerki autobiografikoak indar eta sentimenduz beteak dira.

Jose Maria Iparragirre (1820-1881)

Bizitza

Urretxun jaio zen. 13 urte baino ez zituenean, gurasoek Madrilera aldatu zuten bizilekua. Euskal Herrira itzuli zen eta karlisten aldeko borroketan sartu zen, euskal foruen aldeko lehian. Artzain eta tabernari izan zen.

Bertso eta Kantuak

  • Abertzaleak: Euskal Herria gai dutenak. Autobiografikoak ere hemen sar daitezke.
  • Amodiozkoak: Maitea ikusi nahia, bihotzeko mina, alde egin beharra eta maitearen bikaintasuna dira ideia erabilienak honako bertso sailetan.
  • Umorezkoak: Gaur bai jana eta edana, glu glu glu, Ezkongaietan.
  • Dedikatuak
  • Kritikazkoak
  • Kontatzaileak: Aloñamendi sortan, hogeita bost kopla dira.

Estiloa eta Iritzia

Neurria eta errimak baldar samar erabiltzen ditu sarritan. Ez da bertso-jartzaile teknikoa: ez du puntu aberatserako joerarik, ez kontrasterik, ezta ironiarik ere. Olerkari baino, musikari eta abeslari hobea dela esan daiteke. Iparragirre ere bizitzako gorabeherek egin zuten kantari eta olerkari.

Indalezio Bizkarrondo Bilintx (1831-1876)

Bizitza

Donostian jaio zen. Sufrimenduz eta zoritxarrez jositako bizitza izan zuen, eta ez du hori olerkietan ezkutatzen. Umetan izandako istripu batek aurpegia desitxuratu zion. San Sebastian egunean Donostia setiatzen zuten karlistek botatako lehergailu batek larri zauritu zuen, eta haren ondorioz hil zen Bilintx.

Obra

Maitasuna du gai nagusia. Poeta gogokoenak Campoamor, Trueba eta Aguilera zituen. Jainkoaren eta izadiaren aipamenak ere maitasunaren zerbitzutan egiten ditu. Satirazko zorroztasuna, umorea eta gupidarik eza ere nabarmenak dira (adibidez, Zaldi baten bizitza).

Estiloa eta Iritzia

Ez zen lan antzua izan, gerora etorri diren bertsolariei sinesten badiegu, behintzat. Denek aitortzen dute Bilintxekin duten zorra neurriaren zehaztasunean, errimaren aberastasunean, erritmoaren musikaltasunean eta bertsoaren trinkotasunean. Bilintxen bertsoetan ugari dira konparaketak eta irudiak.

Entradas relacionadas: