Euskal Hiztegia: Hiztegi Euskalduna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,04 KB
aieneka=intzirika, kexaka:Aieneka zegoen, gaixoa.
alproja=ganorabakoa, buruarina, ergela:Ordura arte isil-isilik egon ziren alproja haiek, ezin izan zioten barreari eutsi…
altzairu=metala, burdin-karbono aleazioa:Altzairua funditzen omen zuten automobil-industriarako.
arerio=etsaia, aurkaria:Satorra zen Leonen areriorik handiena.
bakan=eskasa, urria:Neskatan egiteko bizarra izan nahi, baina hiru ile bakan afeitatu behar.
barra-barra=bolo-bolo:Banekien albistea barra-barra hedatuko zela.
bereganatu=bere egin:Leonek Maria bereganatu zuen, nire arreba objektu bat balitz bezala.
berekoi=egoista:Berekoi hutsak direla. Euren buruan bakarrik pentsatzen dutela.
demaseko=itzelezkoa, izugarrizkoa:…batek baino gehiagok pentsatuko zuen demaseko putada dela neurea bezalako familia bat izatea.
desenkusatu=hutsegitea zuritu:—Dena ez, ia dena –desenkusatu nuen berriz ere Etxe.
deus ez=ezer ere ez:Ez dago erretratu bakar bat ere. Deus ez.
di-da batean=kolpean, ato batean, berehala:…zirriborroa motxilan sartu eta colacaoa di-da batean edan ostean etxetik atera nintzen.
erein=sortu, eragin:Malko artean ereindako patxoa.
errukitu=gupidatu, pena hartu:Neskarekin errukitu egin nintzen.
eten=gelditu:Batzuk Leonen alde, beste batzuk nire alde, Etxe borroka eteteko oihuka.
etsi=amore eman, errenditu:Baina Mariak ez zuen etsitzen.
garaikur=trofeoa:Berak eman zion garaikurra Leoni.
handiuste=harroputza:Harroak, handiusteak eta sinpleak direla.
haratago=urrunago:Baina haratago joateak… Horrek ikaratu egiten ninduen.
hartara=hala, modu hartan:Hartara, txateko neska zein den jakingo zuen.
herdoildu=ugertua, oxidatua:Zabor herdoildua bazter guztietan hedatzen zen.
higuingarri=nazkagarri:Kaka! Zornez beteriko grano higuingarria.
hurreratu=hurbildu, gerturatu:Gelara sartu orduko hurreratu zitzaizkigun Leon eta Ola.
irainduta=minduta:—Potroetaraino nago zure komentarioekin, Leon –esan zion, irainduta, Olak.
irrika=apeta, grina:Elenaren irrikak emozionatu egiten ninduen.
itaunean=galdezka:—Izan al duzu sekula neskarik? –jarraitu zuen, itaunean, Mariak.
itsukeria=egoskorkeria:Neure onetik ateratzen ninduen itsukeriak.
izterrondo=iztaia, iztartea:Uste dut berak izterrondoak depilatzeko erabiltzen duela tresna hori.
kitzikape= eszitazioa:Ez nuen nahi inork igartzerik nire kitzikapena.
kolokan=zalantzan:Eta ni haserre, nire arrebaren irudia “kolokan” jarri zuelako.
larru gorritan=biluzik:—…Zu larru gorritan ikusi zaituela eta, agian, gustuko izango zaituela pentsatzea?
litxarreria=txibizkeriak, gozokiak-eta:Litxarreria mordoa erosi eta sofan eseri ginen.
lizu=haragikoia, biziotsua:Jakingo balu Leonen pentsamendu lizunetako protagonista dela!
magal=altzoa, sabel aldea:Badaezpada ere, aulkian eseri eta karpeta jarri nuen magalean.
men egin=obeditu:…Eta arreba zaharrago bati men eginez.
murmurio=marmarra, zurrumurrua:Murmurioa zabaldu zen berriz ere gelan.
neure onetik atera=senetik atera, sumindu:Nire arreba oso ona zen ni neure onetik ateratzen.
norgehiagoka=lehia:Leon eta Satorraren arteko norgehiagoka.
ohartu=konturatu:Ohartu gabe iritsi ginen egoera hartara…
orro=marrua:—Eman lehoiari nire partez orro handi bat.
pauso=urratsa:Ematen nuen pauso bakoitzeko korapilo bat trabatzen zitzaidan txorkatilan.
pinporta=pikorra:Aurpegia lokatz pinportaz zikinduta zeukan.
piura=itxura:Nire piura barregarria zen.
sesio=istilua, zalaparta:Neska kontuez hitz egiten hasten garenean, sesioa izaten da.
sutsuki=kartsuki, biziki:Ikasleon eskubideak defendatzen nituen, sutsuki, helduek zer pentsatuko zuten batere axolarik gabe.
txindurri=inurria:Urduri. Sabela txindurriz beteta.
txorkatila=orkatila:Ematen nuen pauso bakoitzeko korapilo bat trabatzen zitzaidan txorkatilan.
txortan egin=amodioa egin, larrua jo:—La ostia izan behar du horrelako neska batekin txortan egitea!
xalo=apalki, xume, malezi gabe:—Pentsatu? Gaiaren inguruan? –nik, xalo.
xarmanta=erakargarria, glamour handikoa Une horretan atea ireki eta nire arreba “xarmanta” atera zen ilea zilarpaperean bilduta.
xaxatu=zirikat:—Ez dizkizu ahoan eman! –xaxatu zuen Olak.
xelebre=bitxia, txistosoa:Patricio da Lukasen bikotea, argentinarra. Majoa. Xelebre hitz egiten du.
zabar=baldarra, traketsa:Handia, ile kizkurra eta harroa du, eta izaeraz nahiko zabarra da.
zaharberritu berritu, berriztatu:—Eta berak zaharberritu al du?
zatar=itsusia:Eta lagunak engainatzea baino gauza zatarragorik ez da munduan.
zelatatu=espiatu:Bere asmoa zen etxe zelatatzea. Hau da, Etxeren atzetik joatea…
zirrara=emozioa, hunkipena:Arnasa hartzea ere kostatu egiten zitzaigun. Hura zirrara.
zirrikitu=zirriztua, tartea, bitartea:Makurtu egin ginen, baina bidoien zirrikituek uzten zuten neurrian begira jarraitu genuen.
zurrumurru=esamesa, txutxumutxua:Zurrumurruek zioten zaharragoren batekin enamoratuta ote zegoen…