Euskal Hizkuntzaren Didaktika eta Unibertsitatearen Erreferentzia Markoa Euskal Herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB
Euskal Hizkuntzaren Didaktika eta Unibertsitatearen Erreferentzia Markoa Euskal Herrian (Egoera Soziolinguistikoa)
Definizioa: Hizkuntza eta euskara irakasleak prestatzeko beharrezko guneak. Euskarak bere lekua egin du munduko beste unibertsitateetan (Madrilen, adibidez).
Aitzindariak:
- Iratxeko Unibertsitatea (1569)
- Oñatiko Unibertsitatea (1540)
- Bergarako Apaizetxea (XVIII. mendea)
Unibertsitate publiko euskaldun eta laiko bat sortu nahi zen. Euskal unibertsitatearen proiektua martxan jarri zen.
Nafarroako Aldundiak EHU eratzeko proiektua aurkeztu zuen. Asmoak asmo, porrota.
Gipuzkoan eta Araban ere porrota. Zeuden proiektu guztiak gelditu ziren (Araban, Gasteizko Literatura Unibertsitatea, adibidez).
Deustuko Unibertsitatea
"La Enseñanza Católica" elkarteak Bilbon goi mailako ikastegia sortzeko oinarriak ezarri zituen.
1931n, Euskal Unibertsitaterako deia egin zen (Diktadurak hauek itzali zituen. Berriz piztu ziren Bilbon egin zen batzar orokorragatik). Eusko Jaurlaritzak 1936an lehen dekretua argitaratu zuen: unibertsitatearen funtzionamendurako oinarriak.
1936: Euskal Unibertsitatea
Euskarak bere unibertsitatea lortu zuen.
Ospitalean Euskal Unibertsitateari hasiera eman zitzaion (Bilbon). Gerra Zibilean Bilbo erori eta proiektua iraungi zen.
Universidad de Pamplona
Karlistek proposatu zuten: kultura katolikoa eta patriotikoa hedatzeko. Unibertsitate publiko eta laikoaren ametsa guztiz zapuztu zen.
1968: Bilboko Unibertsitatea
Hainbat fakultaterekin sortu zen.
Gipuzkoan unibertsitatea sortzeko saiakerak egin ziren; irakasle eta enpresariak eskola honetan klaseak ematera onartu zituzten.
1975: Errege Dekretua
Hizkuntzak ofizialki aitortu ziren. Euskarak oraindik ez zuen estatusik.
Nafarroako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Euskal Ikasketak eta Hizkuntza Didaktika Euskaraz
1975ean, Nafarroako Magisteritza Eskolan euskara eta literatura, eta Hizkuntza Didaktika irakasgai gisa onartu ziren. Zaragozan zegoen unibertsitateari eskaini beharra zegoen; honek katedra ezarri zuen Nafarroako irakasleen unibertsitatean. Euskara curriculumeko irakasgai bezala ezarri zen. Denek euskara ikasteko aukera izan zuten. Urte batzuk geroago, Haur Hezkuntzan ere bai.
EHUren sorrera
1977an, Gipuzkoan eta Araban EHU sortu zen. Unibertsitario ospetsuenak ekarri zituzten.
1987: NUP sortu zen
Zaragozako eta EHUrekin batera egin zuen lan. Elebitasuna helburu zen. Karrera osoa euskaraz ikasteko aukera zegoen. Zaragozako Unibertsitateak babespen osoa eman zien ikasketa hauei.
Foru Dekretuak irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen erabilera arautu zuen: A, B, D eta G ereduak.
Euskal lerroaren deuseztatzea Nafarroan
Zaragozako Unibertsitateak Nafarroan zituen ikastetxeak bereganatu zituen. Euskal lerroa deuseztatu zen (unibertsitatearen ustez, unibertsitatearen lana ez da hizkuntzak irakastea).
Erabaki honen aurka, irakasle eta ikasle euskaldunek agiriak sinatu zituzten. Mobilizazioak antolatu ziren. Hauen ondoren, 1991n euskara berrezarri zen. 1995ean, oposizioko taldeak postu guztiak lortu zituen: euskara kolokan jarri zen; egoera txarra.
Euskararen aldeko borroka
Manifestaldiak egin ziren euskara unibertsitatera itzultzeko. Hala ere, hizkuntza-plangintza ukatu zen. Hizkuntzaren lerro bat kendu nahi zen, eta euskarak murrizketak jasan zituen.
Itxialdiengatik, atxilotuak egon ziren (2001ean).
2008: Euskararen Plan Estrategikoa
Euskarazko irakasgaien eskaintza lortzeko helburua zuen. Titulazio batzuetan helburua lortu zen, gaur arte.