Euskal Herriko Politika eta Gerra Zibila (1931-1937)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,56 KB
Alderdi Politikoak Bigarren Errepublikan
Alderdi Nazionalistak
EAJ alderdiak indar gehiena zuen. Katolikoa eta kontserbadorea zen, eta bere indarra hauteskundeetan lortzen zuen babesetik eta gizarteko sektore guztietan zuen presentziagatik zetorkion. Hainbat erakunde kontrolatzen zituen.
Beste indar bat Eusko Ekintza Abertzalea (EEA) zen, alderdi txikia eta EAJren banaketa batetik sortua. Alderdi abertzalea, akonfesionala eta aurrerakoiagoa zen, Errepublikaren aldekoa, eta 1931n koalizio errepublikarrean bat egin zuen.
Alderdi Errepublikazaleak
Txikiak ziren, oso zatituak eta hiri handienetatik kanpo eragin eskasa zuten. EAJrekin aurrez aurre egon ziren auzi erlijiosoa zela eta.
Langile Alderdiak
Langile alderdi garrantzitsuenak hauek izan ziren:
- PSOE eta UGT: Biak Bilbo inguruetako meatzetan eta gune industrialetan izan zuten indarra, baita Gipuzkoan ere (Donostia, Eibar, Irun bezalakoetan). Zuzendari ezagunena Indalecio Prieto izan zen. Bere bilakaera espainiar sozialismoaren antzekoa izan zen: moderatua Errepublikako lehen bi urteetan, eta erradikalagoa eskuindarrak boterean egon zirenean. 1934ko Iraultzaren ondoren, Gipuzkoan eta Bizkaian indarra lortzeaz gain, komunistengana hurbildu ziren.
- PCE: Indar gehien Bizkaiko industria eta meatzetan izan zuen. Hasieran sozialisten aurkakoa bazen ere, gero hurbildu egin ziren. Estatutua defendatzen zuen eta abertzaleak barne hartuko zituen fronte antifaxista bat osatzea proposatu zuen.
- CNT: Ez zuen indar handirik lortu Euskal Herrian, eta Errepublikaren aurka proposatu zituen altxamendu deialdiek ez zuten inolako oihartzunik izan.
Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila
Eusko Jaurlaritza osatu zenerako gerra lehertuta zegoen. Eusko Jaurlaritzaren (Lehenengoaren) eskumenak, nahiz eta hori guztia Estatutuan idatzita ez egon, hauek izango ziren:
- Txanpona jaulkitzea.
- Posta kudeatzea.
- Beste herrialde batzuekiko harremanak izatea.
Bi gobernuen arteko harremanak ez ziren beti onak izan: eusko gudarosteak jarrera independentea izan zuelako, eta ez zelako inoiz integratu Ipar Fronteko operazioetan. Errepublikanoen arabera, euskaldunak kexu ziren laguntza gutxi jasotzen zutelako aginte errepublikarretik.
Ordena publikoa mantentzeko Ertzaintza sortu zen. Ekonomia alorrean nazionalizazioak ez ziren egon, baina bankuetako zuzendaritzak aldatu ziren, eta billeteak kaleratu ziren txanpon pilaketarik egon ez zedin. Euskal Unibertsitatea eta Euskadiko Kultura Kontseilu Nagusia sortu ziren Euskararen hobekuntzarako.
Gerra Zibilaren Etapak Euskal Herrian
- 1936ko uztailetik urrira: Gerra batez ere Gipuzkoara mugatu zen. Gaizki antolatu eta hornitutako milizia bat saiatu zen nafar erreketei aurre egiten. Hiriburua itsasoz bonbardeatu zuten eta irailean erori zen, baina erasoa Bizkaia eta Gipuzkoako mugetaraino iritsi zen.
- Jaurlaritza osatu ondoren: Euskal tropek Araban izugarrizko porrota jasan zuten, eta mesfidantza giroa sortu zen.
- Bizkaiaren erasoa (Apirila): Nazionalek Bizkaia erasotzen dutenean hasiko da. Gernikak eta Durangok eraso oso gogorrak jasan zituzten Kondor Legioaren bitartez. Ondorioz, batailoi nazionalistak Santoñan bildu ziren, italiarren esku atxilotuak izan ziren, eta Francok baldintzarik gabeko errendizioa besterik ez zuen onartu. Tropa nazionalek irabazi zuten, kopuruz eta materialetan nagusiagoak zirelako.