Euskal Herriko Nekazaritza Paisaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,01 KB

KOSTALDEKO BASERRI-PAISAIA MEDITERRANEOA

Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta kostalde-aurrea, Guadalquivir harana eta Balear uharteak hartzen ditu. Zona horretako inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du Mediterraneo itsasoaren kostaldean. Klima itsas eragineko mediterraneoa da eta udan prezipitazio oso urriak izaten dira.

A) Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:

  • Biztanleria oso ugaria izan da tradizioz, baina gaur egun asko murriztu da, nekazari-exodoaren eraginez. Populatze sakabanatuak pilatzeko joera du, kostako baratzeetan izan ezik.
  • Ustiategiak hainbat tamainakoak dira. Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi. Lehorreko lurretan, ustiategiak txikiak eta ertainak dira Valentzian eta Murtzian, ertainak Katalunian eta handiak mendebaldeko Andaluzian.
  • Lurzorua, batez ere nekazaritzarko erabiltzen da.

B) Nekazaritzak alde argiak ditu lehorreko lurrak eta ureztatuen artean:

  • Lehorreko laborantzak Guadalquivir haraneko landazabaletan. Lur horietan zerealak, mahatsondoa eta olibondoa lantzen dira.
  • Laborantza ureztatua, Baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean, baratzezaintza goiztiarra plastikoaren azpian, frutikultura mediterraneoa (zitrikoak) eta fruitu tropikalak (txirimoia, ahuakatea).

C) Behien eta txerrien abeltzaintza Katalunian nagusi da, hiriko eskariak bultzatuta; ardiena lehorreko lurretan.

D) Baso-ustiapenak garrantzi txikia du, Huelvan izan ezik, bertan eukalipto-azalera handiak daude.

MENDIALDEKO BASERRI-PAISAIA

Bere inguru fisikoak altitude eta malda handiko erliebea du, klima hotza prezipitazio askorekin.

A) Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:

  • Biztanleriak dentsitate oso txikiak eta emigratzeko joera handia ditu. Populatzea sakabanatua zen tradizioz, gaur egun herri hangiagoetan pilatzen da.
  • Ustiategiek kontraste handiak dituzte, lur pribatuak eta komunalak tartekatutak.
  • Lurzoruaren erabilerak askotarikoak, eta klima aldaketen arabera mailakatzen dira: baso-ustiapena maldetako basoetan; eta abeltzaintza tontorretako sastrakadietan eta larreetan.

B) Nekazaritza, Iberiar penintsulako iparraldeko mendietan, haranen beheko aldean egiten da, eta baratzeko laborantzetan espezializatuta dago.

C) Abeltzaintza estentsiboa da. Iberiar penintsularen iparraldeko mendietan behiak eta ardiak hazten dira.

D) Baso-ustiapena iparraldeko mendietan handiagoa da. Eukaliptoaren, gaztainondoaren eta pinuaren zura aprobetxatzen da.

KANARIETAKO BASERRI-PAISAIA

Inguru fisikoa, erliebe bolkaniko gorabeheratsua eta klima beroa dago urte osoan. Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira.

A) Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:

  • Biztanleria atzera egiten ari da, hirugarren sektoreko jarduerek erakarrita, hala nola turismoak. Populatzea sakabanatu lasaia da
  • Ustiategiek kontraste handiak dituzte, erdiko eta goiko inguruetako ustiategi txikien eta kostako ureztatutako ustiategi handien artean.
  • Lurzoruaren nekazaritza-erabilerak urriak dira eta batez ere, nekazaritza praktikatzen da.

B) Nekazaritzak kontraste handiak ditu:

  • Kostako inguru ureztatuetan monolaborantza da nagusi, esportaziora bideratuta (banana, tomatea, patata), laborantza plastiko azpian (pepinoa, piperra, loreak) eta laborantza tropikal berriak (papaia, mangoa, anana, ahuakatea)
  • Uharteen barrualdeko erdiko eta goiko inguruetan lehorreko nekazaritza tradizionala da nagusi, batez ere barruko kontsumora bideratuta eta mahatsondoaren eta patataren laborantzan oinarrituta.

C) Ardien eta ahuntzen abeltzaintza urria da

D) Baso-ustiapenak pinudien eta txilardien eta laurisilvaren zura aprobetxatu du ikatza egiteko eta eraikuntzarako.

LATIFUNDIO: Latifundio nekazaritza ustiategi handia da. Esplotazio latifundista bat kontsideratzeko behar den hedadura testuinguruaren araberakoa da: Europan latifundio batek ehunka hektarea izan ditzake. Latinoamerikan 10 mila baino gehiago izan daitezke. Espainiako Penintsularen hegoaldean ematen dira gehien eta errekonkistaren emaitza dela, oso gutxik daukate azalera gehiena.

MINIFUNDIO: Minifundioa nekazaritza-finka bat da, oso hedadura txikikoa, ustiatzea zailtzen duena. Lurzatiaren kontzeptuarekin edo nekazaritza-jabetzarekin baino gehiago, nekazaritza-ustiapenarekin du zerikusia. Errendimendu gutxi ateratzen da eta autokontsumorako erabiltzen da. Penintsulako iparraldean kokatzen dira gehienak.

PARTZELA KONTZENTRAZIOA: Partzelen kontzentrazioa nekazaritza ingeniaritza zibilaren eremuan kokatutako jarduera bat da, jabe baten partzelak ahalik eta gutxien taldekatzean datzana. Helburuak: makinak sartu ahal dira, errendimendua handiagoa da, denbora eta dirua aurrezten da.

LUGORRIA: Lugorria laborantza-teknika bat da, laborantza-lurra ziklo begetatibo batean edo batzuetan erein gabe uzten duena. Txandakatze sistema erabiltzen da, horrela zati bat usten da erein gabe indarra hartzeko. Orain sistema tradizional honek garrantzi handia hartzen ari da. Klitate hobea dutelako.

TRILOGIA MEDITERRANEOA: Mediterraneoko trilogia edo triada mediterraneoa Mediterraneoko nekazaritzaren oinarrizko hiru produktuei (garia, mahatsondoa eta olibondoa) izena emateko modua da: ogia, ardoa eta oliba olioa.

LABORE TRANSGENIKOAK: Elikagai transgenikoak ingeniaritza genetikoaren bidez eraldatutako organismo batetik sortutakoak dira, eta beste organismo baten geneak gehitu zaizkio, nahi diren ezaugarriak sortzeko.

SISTEMA INTENSIBOA: Nekazaritza intentsiboa lan edo kapital (azpiegiturak, teknologia, ...) ekoizpen-faktoreak neurri handian, nekazal jarduera garatzen den lur-eremuen aldean, baliatzen dituen nekazal-jarduera bat da. Gehienetan, langile kopuru handiagoak eskatzen dituen nezakaritza mota bat da, ongarriak eta ekoizpena gehitzeko bestelako gai kimikoak erabili eta instalakuntza eta makineria konplexuak (negutegiak, adibidez) behar dituena, betiere ekoizpena maximotzeari begira.

SISTEMA ESTENSIBOA: Nekazaritza estentsiboa lan eta teknologia gutxi erabiliz egiten den nekazaritza mota da. Lurra da nekazaritza mota horretan ekoizpen-faktore nagusia, eta horrela nekazaritza ekoizpena lur sailaren berezko emankortasunaren eta bertako klimaren mende dago neurri handi batean.

NPBren HELBURUAK:

  • Nekazariei laguntzea eta nekazaritzako produktibitatea hobetzea, elikagai eskuragarrien hornidura egonkorra ziurtatuz;
  • Europar Batasuneko nekazariei arrazoizko bizi-maila bermatzea;
  • Klima-aldaketaren aurkako borrokan eta natura-baliabideen kudeaketa iraunkorrean laguntzea;
  • EB osoko paisaiak eta landa-eremuak kontserbatzea;
  • Landa-ekonomia bizirik mantentzea, nekazaritzan, nekazaritzako elikagaien industrietan eta lotutako sektoreetan enplegua sustatuz.
  • Aberekiko tratu duina bermatu
  • Elikagaiak seguru eta kalitatezkoak bermatu

MONOLABORANTZAK: Nekazaritzan, monolaborantza landare-espezie bakar baten laborantzari deritzo, gehienetan lur eremu zabal bati buruz. Horrela, gariaren monolaborantza dagoela esaten da lur eremu batean garia bakarrik lantzen denean. Polilaborantza jardueraren aurkakoa da.

POLILABORANTZA: Polilaborantza lur sail berean landare mota ezberdinak hazten dituen nekazaritza sistema da, gehienetan nekazaritza tradizionalarekin loturik, elkarri onura ekartzen dioten ekosistemak sortuz: espezie begetal batzuek beste batzuengan eragiten duten intsektu izurriak uxatzen dituzte eta landatutako landare bakoitzak mantenugai ezberdinak hartzen ditu substratutik edo lurra aberasten laguntzen duten beste batzuk ematen dizkio hari.

LEHORREKO LABORANTZA: Lehorreko nezakaritza tokiko euri ur eskas soilaz, bestelako ureztatzerik gabe, burutzen den nekazaritza mota da. Zehatzago lehorreko nekazaritza urteko euri-prezipitazioa 300-500 mm bitartekoa den tokietarako burutzen da.

LANALDI PARTZIALEKO BASERRI-JARDUERA: Nekazaritzako edo abeltzaintzako lanak uztartzen dira industria, eraikuntzan edo zerbitzutan lan egitearekin. Espainako baserri-zuzenbidearen arabera, ustiategi horietako titularrek beren lan denboraren %20 eman beharko dute gutxienez baserri jardueretan, eta %50 gutxienez. Fenomeno hori oso hedatuta dago, ustiategi txikietan batez ere. Horrelakoak, batzuetan, zaletasun edo entretenimendu giza lantzen dira, eta beste batzuetan errenta osagarriak lortzeko. Zenbaitetan, tarteko etapa izan daiteke, baserri jarduerari uzteko asmoa egonez gero, baina beste batzuetan, egonkortasun handikoa izaten da; esaterako, mediterraneoko nekazaritzan.

ARRANTZA KUOTA SISTEMA: Harrapaketen guztizko onargarriak (TAC=Totales Admisibles de Capturas) edo arrantza-aukerak merkataritza-intereseko arrain-populazio gehienentzat ezartzen diren harrapaketa-mugak dira (tonatan edo kopurutan).

AKUIKULTURA/PISZIFAKTORIAK: Akuikultura uretan animaliak, landareak eta alga hazteko jardueren multzoa da, horretarako teknika eta ezaguerekin batera. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da. Piszikultura (arrain-hazkuntza), moluskuen hazkuntza, hala nola ostreikultura edo ostren hazkuntza, krustazeoen hazkuntza eta algokultura barne hartzen ditu.

EUSKADI-KANTABRIAKO PAISAIA

Lur hauek hartzen ditu barne: Bizkaiko golkoko isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren banalerroko iparraldeko lurrak.

A) Nekazaritza-egituran, ezaugarri hauek bereizten dira:

  • Landa-inguruan, biztanle gutxi daude, biztanle askok alde egin baitzuten hiriguneetara eta industria-inguruetara. Baserrietan, biztanleak sakabanatuta daude.
  • Nekazaritza-ustiategia baserri inguruan antolatuta dago.
  • Teknikei dagokienez, hainbat zailtasun egoten dira mekanizatzeko, topografia korapilatsua delako, eta ustiategiak txikiak izaten direlako. Ekoizpen-sistema areagotu egin da, eta baratzeko ekoizpèna eta esne-industria espezializatzera bideratuta dago.

B) Landa-inguruko erabileretan, bilakaera handia egon da 1960ko hamarkadatik aurrera.

/-Nekazaritza-jarduera haranen barrualdean pilatzen da, eta gaur egun lan hauek egiten dira batez ere: bazka(artoa), fruta-arbolak eta barazkigintza./-Larre ugariak abeltzaintzarako aprobetxatzen dira. Behi-azienda nagusi, erregimen intentsiboan, eta esnetarako edo haragitarako erabiltzen dira./-Baso-ustiaketa erliebe malkartsuagoetan egiten da, eta jarduera horrek gora egin du denbora partzialeko nekazaritza zabaldu egin delako, horretarako langile gutxiago behar direlako.1.2.EUSKADI-MEDITERRANEOKO LANDA-INGURUKO PAISAIA

/Lur hauek hartzen ditu barne: isurialde atlantiko eta mediterraneoaren banalerroko hegoaldeko lurrak./Inguru fisikoan, hauek esartzen dira: laborantza egiteko errazagoak diren erliebe-eremuak.Klima iparraldetik hegoaldera doa: trantsizioko klima mediterraneotik kontinenteko klima mediterraneora./A) Nekazaritza-egituran, ezaugarri hauek dira nagusi:/-Landa inguruko biztanleria ugariagoa da. Biztanleria gehiena pilatuta dago, eta elkarren artean banatutako hainbat herri handik osatzen dute./-Ustiategien batez besteko neurria handitu egin da./-Teknikak ere nabarmen modernizatu dira, eta produkzio-sistema laborantza espezializatzera bideratuta dago./B) Landa-inguruak batez ere nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen dira./-Nekazaritza espezializatu egin da, ureztatzeak dauden edo ez aintzat hartuta./Lehorreko lurretan, zerealak eta mahastiak dira nagusi.Zerealak Arabako Lautadako eskualdeetan eta hango haranetan hedatzen dira. Mahastiak Arabako Errioxan dira nagusi. Inguru horretan egiten den ia laborantza bakarra da gaur egun, eta izugarri zabaldu da./Ureztaketan oinarritutako nekazaritza Ebroren eta bere ibaiadarren lautada alubialetan egiten da, baita arroetan ura duten eremuetan eta barruko haranetan ere./-Baso-ustiaketa gehiena Arabako mendilerroetan egiten da, eta radiata pinua zerratzeko, txikitzeko edo eraldatzeko erabiltzen da batez ere.

Entradas relacionadas: