Euskal herriko mendikateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,13 KB

Euskal herriko hedadura txikia izan arren (20.587Km2), erliebeari begira lurralde konplexua da. Modu estrategikoan kokatuta dago eta lurralde bi masa handi lotzen ditu. Alde batetik Europa kontinentea eta Iberiar Penintsula.  iIparraldean, Bizkaiko Golkora doazen ibaiak daude, hegoaldean, Mediterraneo itsasora joaten direnak Ebro ibaiaren arrotik bideratuta.  

Euskal Herriko erliebearen forma,Aro tertziarioko orogenesi alpetarrean eratu zen. Orogenesi alpetarrean, plaka iberiarrak eta europarrak talka egin zuten Afrikako plakak bultzatuta eta horren ondorioz, sedimentazio guneko materialak altxatu, deformatu eta tolestu egin ziren fase ezberdinetan.  

Euskal Herriko erliebeko hiru unitate nagusiak hauek dira: Pirinioak ,Euskal mendiak Ebroren sakonunea

1.- PIRINIOAK Euskal Herri kontinentalean eta Nafarroako ipar-ekialdean hedatzen dira, eta Gipuzkoako lurraldean ere sartzen dira Pirinioak. 1.1. Pirinio axiala. Mazizo paleozoikoek osatzen dute: Bortziriak, Larrun, Urtzumendi, Aldudeak eta Iguntzekoa. Materialei begira hauek dira inportanteenak: eskistoak, kuartzitak, granitoak, kareharriak eta hareharriak. Mendien ezaugarriak: mendiak ez dira oso garaiak baina bai malda handikoen multzoa da. 

1.2. Pirinioen hego isurialdea.Iparraldetik hegoalderantz joanda honako hiru zonalde aurki ditzakegu:

Barrualdeko mendikateak: Euskal Herriko Pirinioetako sektorerik altueta eta hedadura handikoena dira barrualdeko mendikateak.
Adibideak: Orhi (2.021m.), Auñamendi (2.507m.) Orokorrean, kareharrizko jalkin-estalgarria da, orogenia alpetarrak tokestua eta lekuz aldatuta,
BArrualdeko sakonunea: sakonune handi bat da etba bere baitan beste sakonune txikiago batzuk agertzen dira. Irunberritik (Lumbier) Iruñeraino luzatzen da sakonune hau. Material tertziarioek eratzen duten ekialdetik mendebalderuntz lerrokatutako sakonunea da.Kanpoaldeko mendikateak: mendikate hauek orogenia alpetarrean tolestu ziren eta Mesozoikoko eta Aro Tertziarioko materialek eratzen dituzte. Adibideak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire.  1.3. Pirinioen ipar isurialdea.Mendi-oineko mendikateak altuera galduz doa ekialdetik mendebaldera joan ahala.Pirinioen oinean, Snepere eta Hazparneko erliebeak modelatu leun eta monotonoa du ezaugarri, muinoz, sakonune txikiez eta harán zabalez eratua.  2. EUSKAL MENDIAK Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean hedatzen dira. Gailurrak altuera txikikoak dira. Bi sektore ezberdin bereiz daitezke:  Euskal Herriko Mendiak (banalerroaren iparraldean) Hegoaldeko mendikateak eta arroak, banalerroen hegoaldean.  2.1. Euskal Herriko Mendiak (banalerroaren iparraldean) Kostaren paraleloan, Errobi ibaiaren arrotik Barbadun ibairaino hedatzen dira. Ez dira tontor oso garaiak beraz glaziarren aztarnak oso murritzak dira salbuespen batetik: Aralar. Modelatu karstikoak garapen handia dauka (adibideak: Gorbeia eta Aralar). Uren banalerroaren eta kostaren artean lau erliebe unitate ezberdin bereizten dira: ---a) Kostako mendikate tertziarioa. kostako iparraldeko antiklinorio. Bizkaiko sinklinorio. Bizkaiko antiklinorio. 

  1. Kostako mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturreraino heltzen da mendikatea. Honen barruan, erliebe unitate nabarmenena itsasbazterreko monoklinala da. Kostako ipar antiklinorioa: Bortzirietako mendikatearen eta Matxitxakoko lurmuturraren artean dago eta lerrokadura horretan Ernio, 

Arno eta Sollube daude. Egiturari begira, antiklinorioa sinplifikatu eta beheruntz doa mendebalderantz. Litologiari dagokionez, ugariak dira kareharriak eta modelatu karstikoa. Bizkaiko sinklinorioa: Punta Galeatik Bortzirietako eta Aldudeetako mazizo paleozoikoetaraino doa. Mendebaldetik ekialdera joan ahala gailurrak gero eta altuagoak dira: Unbe, Oiz eta Murumendi. Materialei begira, kareharriak, hareharriak eta margak dira nagusi. Bizkaiko antiklinorioa: Bortzirietako mazizotik Ordunteko mendietaraino heltzen den mendien lerrokadura dugu antiklinorio hau. Aralar, Aizkorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekogorta mendiek osatzen dute eta gora-behera handiko multzoa da altuerak ertainekoak izan arren (1.600m.Tik azpikoak)..  


Entradas relacionadas: