Euskal Herriko Mendiak eta Unitate Geografiko Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,47 KB
1. Euskal Mendiak
Pirinioetako luzapena dira zatirik handienean. Altuera ertainak (1.500 metro gehienez Gorbeian) dituzte. Kareharriz osatuta daude, Pirinioetako ardatzean izan ezik, non harri silizeoak agertzen baitira. Egituraren aldetik, Alpetar Orogeniak Tertziarioan sortutako tolestura mendikatea da. Honako unitateak bereiz daitezke:
Isurialde Kantauriarra
Bortzirietako Mendigunea
Pirinio axialaren jarraipena da. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dago eta material silizeoz osatuta dago. Gehienezko altuera 1.000 metrokoa du (Aiako Harriak 832 metro ditu).
Kostaldeko Mendikatea
Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiek osatzen dute: Jaizkibel (549 m.), Ulia, Urgull, Igeldo eta Mendizorrotz. Material tertziario sedimentarioz (hareharriak, flysch) osatuta daude eta altuera txikia dute.
Itsasbazterraren Aurreko Mendikatea
Mendi garaiagoak dira, non kareharria nagusi den eta karst paisaiaren modelatua ohikoena den. Unitateak:
- Gipuzkoan: Uzturre, Ernio, Pagoeta, Erlo eta Arno.
- Bizkaian: Bedartzandi, Iluntzar, Oiz, Sollube.
Ibaien Ibilguen Tarteko Mendiak eta Haranak
Uren banalerroaren magalean, eta ibaien haranen artean, material desberdinez osatutako mendiak daude, 1.000 metroko altuera gutxitan gainditzen dutenak:
- Gipuzkoan: Murumendi, Izazpi, Irimo eta Urko.
- Bizkaian: Ganekogorta eta Triano.
Isurialdeen Muga Osatzen duen Mendikatea (Uren Banaketa)
Pirinio-aurrearen barnealdeko mendizerren jarraipena da egituraren aldetik. Kostaldeko mendikatea eta aldamenekoekin batera, 100 bat kilometro ditu. Kareharriz osatuta daude eta modelatu karstikoa dute. Mendigune nagusiak:
- Ekialdean: Aralar (Gipuzkoa eta Nafarroa artean).
- Erdialdean: Aizkorri, Aratz, Urkila eta Elgea (Gipuzkoa eta Araba artean).
- Mendebaldean: Anboto, Gorbeia, Salbada-Gorobel (Bizkaia eta Araba artean).
Isurialde Mediterraneoa
Arabako Lautada
Pirinio-aurreko barne-sakonuneen jarraipena da. Zadorra ibaiak drainatzen du, mendiz inguratuta dago eta material buztintsuak ditu.
Arabako Erdiguneko Mendizerrak
Pirinio-aurrearen kanpoaldeko mendikateen jarraipena dira egituraren aldetik. Altuera txikikoak dira eta kareharriz osatuta daude: Urbasa-Entzia, Iturrieta, Gasteizko Mendiak eta Tuyo.
Mendebaldeko Mendizerrak eta Haranak
Arrato, Badaia eta Artzena mendizerretan kareharria da nagusi. Kuartango, Omecillo eta Valdegobiako haranetan, berriz, material buztintsuak.
Trebiñoko Arroa
Litologia anitza duen alde sedimentarioa da.
Hego-ekialdeko Mendizerrak eta Haranak (Arabako Mendialdea)
1.000 metro inguruko altuerak ditu (adibidez, Joar). Tartean Kanpezuko Santa Krutzeko sakonunea dago.
Toloño-Kantabria Mendizerra
Kareharriz osatuta dago. Palomares du gailurrik handiena (1461 m.). Bertatik hegora klima mediterraneo kontinentala hedatzen da.
2. Ebroko Sakonunea
Arabako Errioxa Tertziarioko eta Kuaternarioko material sedimentarioz osatuta dago: buztinak eta hareharriak. Bertako modelatua erliebe horizontal uhindua da.