Euskal Herriko eta Mediterraneoko lehen sektorea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,71 KB
Mediterraneoko paisaia beroa
Mediterraneoko itsasertzeko, Guadalquivirren haraneko eta Extremadurako hegoaldeko paisaia da.
Lehorreko nekazaritza eta nekazaritza ureztatua egiten dira. Lehorrekoa Guadalquivirreko haranean egiten da, eta bertan Mediterraneoko trilogia (garia, mahatsondoa eta olibondoa) lantzen da. Gainerakoa ureztatua da, eta oso ona da barazkiak eta frutak hazteko.
Euskadiko lehen sektorearen ezaugarriak
- Sektorea garrantzitsua da euskal ekonomiarako: ekoizten den kantitatea handia da, oso mekanizatuta dagoelako, eta kalitate handiko elikagaiak ekoizten dira, bertako kontsumorako.
- Hiru azpisektore nabarmentzen dira: nekazaritza, basogintza eta abeltzaintza.
Nekazaritza-jarduera handienekoa Araba da; abeltzaintzan gehien diharduena, Gipuzkoa; eta basogintza (baso-ustiapena) Bizkaian nabarmentzen da.
Nekazaritza eta basogintza
Paisaia mediterraneoa (Araba)
Araban lurra egokia da laborantzarako. Artoaren, azukre-erremolatxaren eta patataren ekoizpena nabarmendu behar da. Patataren ekoizpenak behera egin du azken urteotan, baina kalitatea hobetu egin da. Probintziaren hegoaldean, mahatsondoen monolaborantza-eremu handiak daude, eta haietako uzta Errioxa sor-markako ardoak egiteko erabiltzen da.
Paisaia atlantikoa (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldea)
Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabako iparraldeko haranetan eratzen da. Nekazaritza-ustiategiak, oro har, baserriaren inguruan antolatuta daude. Barazkiak kultibatzen dira, eta nabarmentzekoa da, halaber, fruten ekoizpena:
- Udarea
- Sagarra (ekoizpenaren zati bat sagardoa egiteko erabiltzen da)
Mendi-eremuak basogintzarako erabiltzen dira. Espezie horiek zuraren industrian erabiltzeko landatzen dira.
Abeltzaintza
- Mekanizazio-maila nahiko handia da, nekazaritzan bezala.
- Ekoizpenaren erdia behi-aziendakoa da. Azken urteotan, esnetarako behi-aziendak behera egin du, baina haragitarakoak gora egin du.
- Bizkaian eta Gipuzkoan, oso hedatuta dago ardi-azienda. Esnea gazta egiteko erabiltzen da.
Azken urteotan, hegazti-hazkuntza (abikultura) garatu da Araban, eta txerri-azienda, berriz, Bizkaian.
Arrantza
- Sektorea atzera egiten ari da apurka-apurka, eta jarduera hori mehatxupean dago, alturako arrantza batez ere. Harrapaketak murriztu eta arautu egin dira, eta horrek kalte handiak eragin dizkio arrantza-sektoreari.
- Euskal portuetan, itsasbazterreko arrantzarako ontzidia da nagusi. Arrantzatzen dituzten espezieak:
- Legatza, txitxarroa, berdela, sardina, txipiroia, hegaluzea eta antxoa.
- Arraste-arrantzari edo itsas zabaleko arrantzari dagokionez, Bizkaiko portuetan soilik ari dira jarduera horretan. Europako iparraldera, Amerikako hegoaldera eta Afrikako ekialdera joaten dira arrain bila. Harrapatzen dituzte:
- Legatza, bakailaoa eta hegaluzea batez ere.
Natura-baliabideak eta haien ustiapena
Baliabide esaten diegu gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalei. Besteak beste: mineralak, zorua, ur geza eta basoak.
Gaur egun, natura-baliabideen kontsumoa handitzen ari da, eskaria handitzen ari baita. Kontsumoa handiagoa da herrialde garatuetan, baina herrialde horiek ez dira ekoizle nagusiak.
Meatzaritza
Natura-baliabideen artean, mineralak daude. Meatoki esaten zaie mineral kantitate handiak dauden lekuei.
Meatzaritza deritzo meategietatik mineralak ateratzeko jardueren multzoari.
Bigarren sektorearekin lotuta dago, ezinbesteko iturri bat baita industriarako.