Euskal Herriko Langile Mugimenduaren Historia eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB

Sozialismo Iraultzailea Euskal Herrian

Facundo Perezagua izan zen Euskal Herriko sozialismo iraultzailearen gidari nagusia 1886 eta 1915 artean. Haren zuzendaritzapean, lehenengo elkarte sozialistak sortu ziren Bizkaian, 1886an (Bilbon). Elkarte horiek meategi-eremuetara zabaltzen hasi ziren.

1890ean, Bizkaian lehenengo greba modernoa eman zen. 1890-1910 bitartean, bost greba orokor burutu ziren, eta horien ondorioz fenomeno berri batzuk agertu ziren:

  • Gizartean zeuden arazoak bistan geratu ziren.
  • Langile-mugimendu egonkor bat sortu zen.
  • Sozialismo antolatu bat nagusitu zen.
  • Estatuari presioa egiteko grebak erabiltzen hasi ziren.

Perezagua buru zela, Indalecio Prietoren joera (sozialdemokrazia) eratuz joan zen, eta azken honek Perezagua PSOEtik botatzea lortu zuen 1915ean. Euskal Herriko sozialismoaren oinarrietan kanpoko jendea zegoen nagusiki, nahiz eta euskaldunak ere bazeuden.

Sozialdemokrazia eta Indalecio Prieto

Euskal Herrian, Indalecio Prieto izan zen sozialdemokraziaren buru. Honek langileen askatasuna eta boterea lortzeko sufragioa eta bide demokratikoa erabili zituen. 1914-1923/30 bitartean, sozialismoaren garai berri bat hasi zen.

Lehen Mundu Gerraren ondorio ekonomikoek Bizkaiko bi sektoretan eragin zuten batez ere: meatzaritzan eta industria metalurgikoan. Meategi batzuk itxi egin ziren mineralen esportazioak txikitu zirelako. Metalurgiari dagokionez, egoera hobetu zen produktu siderometalurgikoen esportazioak igo zirelako.

Gerraren ondorengo mobilizazioen ondorioz, Bilboko langile asko PSOEn eta UGTn sartzen hasi ziren 1918an. Gipuzkoan, sozialismoa 1914-1923 bitartean finkatu zen, bereziki Eibarko langileak UGTn sartu zirelako.

Anarkismoa: Klase Gabeko Gizartea

Anarkistek klase gabeko gizarte bat nahi zuten. Honako hau eskatzen zuten: nekazariak eta langileak beren kabuz antolatzea eta edozein zapalkuntzaren aurrean iraultza egitea. Anarkistek ez zuten gobernurik onartzen eta ez ziren hauteskundeetara aurkezten. 1910ean CNT sortu zen, baina Euskal Herrian ez zuen indar handirik izan.

Sindikalismo Kristaua: SOV-ELA

Eliza ingurukoek langileen elkarteak sortu zituzten, langileen arteko lankidetza bultzatzeko. 1911n, Euskal Herrian sindikatu katoliko, nazionalista eta euskaldun bat sortu zen: SOV-ELA (Eusko Langileen Alkartasuna). Sindikatuaren helburuak honako hauek ziren:

  • Euskal langileen arteko batasuna eta anaitasuna lortzea.
  • Abertzaletasuna eta Elizaren gizarte-irakaskuntza oinarri hartzea.

Joera Komunista eta Zatiketa

Joera komunista sozialismo iraultzailearen garapen bat izan zen, sozialdemokraten eta sozial-iraultzaileen arteko eztabaiden ondorioz sortua. 1919an Hirugarren Internazionala sortu zenean (langile-mugimendua antolatzeko bilera), PSOEk ez zuen bat egin. Horren ondorioz, PSOEn zeuden militante batzuek alderdia utzi eta alderdi komunista berri bat sortu zuten.

Entradas relacionadas: