Euskal Herriko Klima eta Landarediaren Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Klima

Klimaren osagaiak

  • Hodeiak eta intsolazioa: Hodeiak ugariak dira eta intsolazioa urria, probintzia zeharkatzen duten mendilerroetan iparraldeko itsas fluxuen hezetasuna kondentsatzen delako eta barruko kubetetan lainoak eratzen direlako.
  • Prezipitazioak: Ugariak dira, urtean 800 mm-tik gora egiten baitu euria, eta modu erregularrean banatzen dira.
  • Haizea: Kostan haize indartsuak dira ohikoenak. Barrualderantz, abiadurak behera egiten du. Udan iparraldeko haizeak dira nagusi eta neguan hegoaldekoak.
  • Tenperaturak: Kostan leunagoak eta bitarte termiko txikikoak dira; barrualdean, berriz, muturrekoagoak eta bitarte handikoak.

Klima motak

Klima ozeanikoa

Uren banalerroen iparraldeko lurrak hartzen ditu. Prezipitazioen bolumena oso ugaria da (800 mm-tik gora) eta erregularrak dira. Ez dago urtaro lehorrik, eta prezipitazio gehienak udazkenean eta neguan izaten dira. Batez besteko tenperatura moderatua da (12,5 ºC eta 15 ºC artean) eta tenperatura-bitartea txikia da (9 ºC eta 12 ºC artean). Neguak moderatuak dira itsasoaren eraginez (ez dira 6 ºC-tik jaisten) eta udak freskoak (batez beste 22 ºC baino gutxiago).

Trantsizioko klima ozeanikoa

Arabako erdiko sakonunea hartzen du, eta klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko klima da. Prezipitazioek behera egiten dute iparraldetik hegoalderantz joan ahala (600-900 mm artekoak). Gehienak udazkenean eta neguan izaten dira, eta gutxienak udan. Urteko batez besteko tenperatura freskoa da (10 ºC eta 12,5 ºC artean) eta neguak hotzak, izozte ugarirekin.

Klima mediterraneo kontinentalizatua

Ebroren sakonunean zabaltzen da, Arabako eta Nafarroako lurretan. Prezipitazioak urriak (300 eta 600 mm artean) eta irregularrak dira. Udan lehortea egoten da. Tenperaturak muturrekoak dira eta tenperatura-bitartea handia da (17 ºC eta 20 ºC artean), negua hotza delako, izozteak ugariak direlako eta uda freskoa edo beroa delako.

Mendiko klima

Mendi-inguruetan dago, 1.000 m-tik gora. Prezipitazioak oso ugariak dira (1.500 mm-tik gorakoak) eta neguan elurra egiten du. Batez besteko tenperatura txikia da (10 ºC-tik beherakoa). Neguak hotzak eta udak freskoak dira.

Landaredia

  • Klima ozeanikoa duen inguruetan, haritzen eta pagoen baso hostoerorkorra da nagusi. Hostoerorkorraren azalera murriztu egin da eta haren lekuan pinua edo eukaliptoa sartu dira. Sastrakadiak eta zakardiak ere ohikoak dira.
  • Trantsizioko klima ozeanikoa duen inguruan, pagoen, haritzen eta arteen baso mistoa da nagusi.
  • Pirinioetan, pinu gorria eta pagadia dira nagusi, izeien baso txikiekin batera.
  • Beste landare-formazio batzuk ibaiertzetakoak eta paduretakoak dira.

Entradas relacionadas: