Euskal Herriko Karlistaldiak: Gatazka eta Foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876)

Hirugarren Gerra Karlistak Euskal Herria izan zuen eszenatoki, eta 1872an hasi zen. 1872ko apirilaren 21ean, Karlos VII.ak, karlisten tronurako hautagaiak, bere dinastiaren zilegitasunaren defentsan, matxinada militarrerako deia egin zuen.

Santa Kruz apaiza izan zen matxino guztien artean ospetsuena eta erradikalena. Gerrillen planteamendu berriari esker, karlistek okupatutako lurraldeetan benetako estatuaren enbrioi bat garatu zen Lizarran, bere administrazioarekin (oinarrizko erakundeak Diputazioak ziren eta subiranotasun-funtzio guztiak betetzen zituen), zergekin, diruarekin, Agiri Ofizialarekin eta abarrekin. Lehen Karlistadan gertatu zen bezala, nahiz eta nekazal guneak nagusiki karlistak izan, biztanle-gune garrantzitsuenak (hiriburuak) liberal mantendu ziren. Garaipen militar ugari izan arren, karlistek Bilboren setioa utzi behar izan zuten, eta, aldi berean, Irun, Donostia, Iruñea eta Gasteiz blokeatzeko ahaleginak porrot egin zuen.

Hirugarren Gerra Karlista honetan, foruen defentsa, erlijioaren eta jabetzaren defentsarekin batera, karlismoaren ideia-indar nagusi bihurtu zen. Liberalak ohartu ziren Lehen Gerra Karlistatik foralismoa indarra hartzen ari zela etsaiaren diskurtso politikoan, eta kontzeptu foralista eta kontzeptu dinastiko karlista bereizten ahalegindu ziren. Gobernu liberalak prozedura hau erabili zuen gerra irabazteko.

1874an Alfontso XII.ak hartu zuen tronua, eta errege berriak bakea eskaini zien Karlos VII.aren jarraitzaileei, barkamena eta foru erakundeen aurreko errespetua ere ziurtatuz. Estatu osoan bakea lehenbailehen ezartzea komeni zen, indar guztiak Kubako gerrara bideratu ahal izateko. Orduan, Amorebietako Ituna sinatu behar izan zuten, karlisten porrot militarrarekin amaitu zena, eta Karlos VII.a erregegaiak Frantziako muga igaro zuen. Cánovas del Castillok sustatu zuen ordutik aurrera euskal foruei buruzko eztabaida.

Karlistek gerran jarraitzeko arrazoia izan zen liberalek foruak baliorik gabe utzi nahi zituztela, mundu tradizionalaren aurka baitzeuden. Antonio Cánovas del Castillok Foruak kentzeak beste gerra bat ekar zezakeela bazekien, baina garrantzi handiagoa eman zion behingoz euskal lurraldeak beste lurraldeekin berdintzeari. Zerga eta kinta sistemaren alorreko berdintasuna ezin zitekeen eztabaidatu. Hori onartuz gero, prest zegoen foruen aplikazioaz hitz egiteko.

Lehen Gerra Karlista (1833-1840)

1832an hainbat altxamendu gertatu ziren. Horietako batzuk Bilbo inguruan gertatu ziren. Karlistak ondo antolatuta zeuden eta klub bat zuten Bilbon; bertan konspirazioak antolatzen zituzten etengabe, Bizkaiko indar armatuak kontrolpean edukitzeko. Gerraren bilakaeran ondoko aldiak bereizten dira:

  • 1833ko urritik abendura arteko aldia

    1833ko urriaren 3an erregea zendu zela jakin ostean, Bilboko Ohorezko Guardia izeneko talde erregezaleak, Bizkaiko beste talde armatu batzuen laguntzarekin, Diputazioa indarrez hartu zuen. Bilbo berehala izan zuten kontrolpean.

    Azaroan, liberalak Bilbon sartu ziren ia oztoporik gabe. Karlista matxinatuak sakabanatu egin ziren eta, Etxarrin bildu ondoren, Zumalakarregi izendatu zuten matxinatutako indarren buruzagi.

    Abenduan, errebolta kontrolpean zegoela zirudien. Euskal Herria militarren kontrolpean zegoen, eta mendi-mutilen talde txiki batzuk han-hemenka zebiltzan barreiatuta. Ez ziren oso indartsuak, baina haziz joan ziren pixkanaka-pixkanaka.

  • 1833ko abendutik 1835eko ekainera arte (Zumalakarregiren heriotza)

    Maria Kristinaren gobernuak bakea lortu nahi zuen kosta ahala kosta, kontserbadorea baitzen bera ere. Irunberrin bildu zen karlistekin, honako hauek eskainiz: bakea, armen itzultzea eta foruak. Baina Zumalakarregik eta bere ofizial karlistek muzin egin zioten eskaintzari eta "Don Karlos ala hil" erantzun zioten.

    Mendi-mutilen taldeak armada konbentzional bihurtu zituen, eta hiriak izan ezik, bere armada karlistaren menpean hartu zuen Euskal Herria. Karlos erregegaiak Euskal Herrira etorri zen atzerritik.

    Atzerriko estatu absolutistek, beren aldetik, erdibidean mantendu ziren, erreginaren eskubideak ezagutu gabe. Madrilgo gobernua behartuta zegoen nazioarteko hitzarmena liberalekin sinatzera. Erradikalismo liberalak muturreraino jo zuen.

    Zumalakarregik Madrilgo hiria hartzea proposatu zuen, baina Karlos erregegaiak lehenik Bilbo konkistatzearen aldekoa zen. Bilboko setioan, Begoñan zegoela, tiro batez zauritu zuten Zumalakarregi, eta egun gutxiren buruan hil zen.

Entradas relacionadas: