Euskal Herriko eta Kanarietako Klima eta Landaretza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB
Estepako Klima Mediterraneoa
Landaretza: Estepa. Lehorteek ez diete zuhaitzei hazten uzten eta garriga degradatua dago gizakiaren jarduera dela medio. Behe-belarrek osatzen dute, eta horiekin batera, zuhaixka arantzatsuak, korapilatsuak, txikiak… Espezierik ohikoenak: palmondo nanoa, ezkaia, ezpartzudia…
Mendiko Klima
Landaretza: Altuera arabera sailkatzen da, estai edo maila ezberdinetan (kliserrak).
Inguru Hezea
1) Estai subalpetarra: Behe-aldean, baso mixtoa dugu, baina goraka joan ahala, konifera-basoa nagusitzen da.
2) Estai alpetarra: Hotz handia denez, zuhaitzak desagertu eta belardia da nagusi.
3) Elur-estaia: Baldintze klimatikoak oso gogorrak direnez, ez dago ia landaretza-rik, bakarrik eta oso leku zehatzetan, likenak eta goroldioak.
Inguru Mediterranearra
1) 1500m-arte: hosto iraunkorreko basoa da nagusi; tarteka, ameztiak ere azaltzen dira.
2) 1500-1900m-artean: ametzekin batera eta hezetasun gehiago dagoela aprobetxatuz, pagadi-hondarrak. Altuera gehiagoko tokietan, pinu gorria agertzen da.
3) 1900-2200/2300m-artean, belardi alpinoa eta sastrakadiak. Gredosen, isastiak.
4) 2200m-tik gora, landaretza urria da, bakarrik hotzera egokitutako landareren bat.
Iberiar penintsulako gainerako mendietan ez dago estai azpialpetarrik:
-) Oinaldeko estaia: klima bakoitzeko basoak hartzen du: inguru atlantikoan, hosto erorkorrak; eta mediterraneoan, hosto iraunkorrak beheko inguruan eta pinudiak altitude handian.
-) Basoz gaindiko estaian, zuhaixka txikiak egoten dira: inguru atlantikoan, txilarra eta elorri-triska; eta inguru mediterraneoan, zuhaixka eta sastraka arantzatsuak.
-) Tontorrean, berlardiak dira nagusi inguru atlantikoan, eta sastrakak inguru mediterraneoan.
Kanarietako Klima
Landaretza: Kanariar uharteak eskualde makaronesikoan sartzen dira, eta landare-aberastasun izugarria gordetzen dute bere latitudeari, uhartetasunari eta menditsuak izateari esker.
Estaiak
1) Oineko estaian, 0 eta 400 bitartean, hareatzetako landaretza agertzen da, eta astalar-sailak eta tabaiba izenekoak bere onean izaten dira.
2) Estai mediterraneoan, 400 eta 1.500m artean, prezipitazio orografiko eta horizontalei esker, laurisilva basoa izaten da. Horrek hezetasun atmosferiko handia behar du, eta beraz, ipar isurialdean bakarrik agertu ohi da. Ia 20 espeziez osatua da, eta laurazeoak dira nagusi. Baso sarria da, eta gandu-tantak hostoetan biltzen dira lurzorura erori aurretik. Bestalde, baso barruan intsolazioa ahula denez, lurrinketa ere ez da handia izaten. Baso hori Tenerife, Gomera, eta La Palma uharteetan ageri da.
3) Pinu kanariarrezko basoa da uharteotan zabalduena; laurisilva ordezkatzen du estai menditarreko hego isurialdeetan, eta 2.000m-ko garaireraino iristen da.
4) 2000m-tik gora, basoaren arrasto guztiak desagertu eta isats-sasitza azaltzen da bakarrik.