Euskal Herriko Industrializazioa: XIX. eta XX. Mendeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB
Euskal Herriko Industrializazioaren Hastapenak
XIX. mendearen amaieran Bizkaian eta Gipuzkoan industrializazioa hasi zen; Araban, berriz, XX. mendean. Dena den, benetako industrializazioa XIX. mendearen azken laurdenean hasi zen. Bizkaiko aldaketa modu azkar, bortitz eta traumatikoan gertatu zenez, benetako Industria Iraultzatzat har daitekeen gertaera bakarra da.
Industrializazioaren Faktore Bultzatzaileak
Foruen galerak estatuaren zentralismo politiko eta ekonomikoa ekarri zuen, eta horrek Espainiako barne-merkatua sortzea ahalbidetu zuen. Gainera, Cánovasek Kontzertu Ekonomikoak onartu zituen Euskal Herrian, eta horrek euskal ekonomiari lagundu zion kapitala metatzeko eta industrian inbertitzeko.
Industria modernizatzeko zenbait faktore garrantzitsu egon ziren:
Aduanen Lekualdatzea
Kostaldeko eta Frantziako mugara eraman zituzten, Euskadi Espainiako merkatuan sartu zuena eta barne- eta kanpo-merkataritza bultzatu zuena.
Kapitalaren Eskuragarritasuna
Kapitala merkataritzatik eta lurretik zetorren, eta horrek inbertsioak egiteko aukera eman zuen.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoako industrializazioak hiru ezaugarri nagusi zituen:
- Tamaina txikiko eta ertaineko enpresak izan ziren.
- Sektore desberdinetako fabrikak ziren: paper-fabrikak (adibidez, La Esperanza), ehun-fabrikak eta burdin-fabrikak ere bazeuden.
- Lurraldean sakabanatuta zeuden.
Bizkaiko Industrializazioa: Burdinaren Aroa
Bizkaian, metalurgia-fabrikak ezartzen hasi ziren. Geroago, burdinaren ugaritasuna, kalitatea eta ez-fosforikoa izateagatik, meatzaritzak garrantzia hartu zuen. Horregatik, ingelesek, 1855ean, Bessemer bihurgailua asmatu zuten, burdin ez-fosforikoa altzairu bihurtzeko makina.
Horrek Euskadi Espainiako barnealdearekin eta Frantziarekin lotuko zuen trenbide-sare bat eraikitzea eragin zuen, Madril-Irun trenbidea, esaterako. Trenbidea finantzatzeko, Bilboko Bankua sortu zuten.
Bizkaiko Industrializazioaren Gakoak
Bizkaiko industrializazioa Nerbioiaren ezkerraldeko itsasertzean nabarmendu zen. Iraultza bultzatu zuten faktoreak hauek izan ziren:
Burdin Mineralen Ugaritasuna
Ustiapen errazak, eskulan merkeak eta meategiak itsasotik gertu egoteak esportazioetarako prezio baxuak lortzen lagundu zuen. Gainera, bidaia aprobetxatuz ikatza ekartzen zuten.
Meategien Legea
Meategien Legearekin ustiapena liberalizatu zen, nahi adina burdina ateratzeko aukera emanez.
Bessemer Bihurgailua
1855ean altzairua ekoizteko Bessemer Bihurgailuaren asmakuntza funtsezkoa izan zen.
Kapitalaren Inbertsioa
Atzerriko eta bertako kapitalen interesa burdinaren ustiapenean.
Burdinaren Ustiapen Masiboa eta Siderurgia
1876tik aurrera, burdinaren ustiapen masiboa gertatu zen. Meategi gehienak hiru familiaren eskuetan zeuden: Ybarra Hermanos, Martínez Rivas eta Chávarri Hermanos. Horiek atzerriko enpresei ematen zizkieten meategien ustiapen-eskubideak, eta trukean kapital ingelesa lortzen zuten.
Burdinaren etekin guztiak siderurgian eta ontzigintzan inbertitu zituzten. Lau enpresa siderurgiko eraiki ziren: San Frantzisko, Bilboko Labe Garaiak, La Vizcaya eta La Iberia. Horiek batu eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituzten.