Euskal Herriko Industrializazioa (XIX-XX. mendeak)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB
Industrializazioaren Hasiera
Espainian industria siderurgikoa ezartzeko zalantzen ondoren, berrikuntza teknologikoei esker, erabaki zen industria mota hori behin betiko non kokatu. Bessemer labeen prozedura ekartzearen ondorioz, industria teknologia hori erabiltzeko moduko burdina zegoen tokian ezarri behar izan zuten (Ibaizabal ibarrean, Bizkaian). Geroago, Siemens-Martin labeak ezartzean, sektorea finkatu ez ezik, bultzada handia hartu zuen. Hala ere, Bigarren Gerra Karlistaldiaren ondoren, industria ekoizpena etengabe garatzen hasi zen.
Hego Euskal Herriko ekonomiak aldaketa sakonerako lehen urratsak eman zituen, politikaren eta ekonomiaren zenbait faktorek bultzatuta. Eraginik nabarmenena Gipuzkoa eta Bizkaiko industrian gertatutako eraldaketa sakona izan zen.
Industrializazioaren Faktoreak
Espainiako gobernuak 1842an ezarritako agindua (aduanak kostaldera eta mugara behin betiko eramatea) izan zen prozesu honen abiapuntua:
- Merkatarien eta enpresaburuen burgesia hezia, kapitalismo komertzial eta finantzarioaren arauen jakituna.
- Eskulangile oso kualifikatuak, ohiko burdinoletan trebatuak.
- Euskal Herriaren kokaleku geografiko estrategikoa, Espainia barnera zein Europarantz komunikabide errazekin.
- Itsas garraioko azpiegiturak eta kanpoko burdin eskari etengabea.
Azkenik, aipatzekoak dira ekonomia kapitalistaren hedapena, industriak Gipuzkoan eta Bizkaian izateak Espainiako barne-merkaturako lortzen zuen abantaila-egoera eta kontzertu ekonomikoek euskal burgesiari ematen zizkioten abantailak.
Bizkaiko Industrializazioa
Bigarren Karlistada amaitzean teknologia aurreratua baliatuz industria handia sortzeko aukera izan zen Bizkaian. Alde batetik, altzairua fabrikatzeko, Bessemer prozesua erabiltzeko fosfororik gabeko minerala erabili behar zen, oso ugaria zena Bizkaian. Gainera, meatzeak azalekoak zirenez, kostu txikia zuten, eta Ibaizabaletik gertu egoteak garraioa merkea izatea ahalbidetzen zuen. Elementu hauek elkartzeak mozkin handiak segurtatu zituen, atzerriko zein espainiar kapitala erakarriz.
1890era arte ekoizpenak eta esportazioak handitu ziren, itsasontziak zituzten enpresen hedapena bultzatuz. Esportazio nagusienak Britainia Handira egiten ziren.
Barne Merkatuari Begira (1890etik)
Urte horretan, kanpoko eskaria jaitsi eta horren ondorioz, Bizkaiko burdingintza Espainiako barne-merkatuari begira jarri zen. Horrela, Bizkaiko burdingintza munduko merkatuan txertatzeak eta Espainiako merkatua monopolizatzeak, Bizkaiko ereduaren sorrera ekarri zuen. Bere ezaugarriak ziren:
- Oinarrizko industria astuna.
- Puntako enpresek inbertsio, enplegu eta espazio handia eskatzen zuten.
- Bilbo inguruan eta Ezkerraldean industria-pilaketa.
Bizkaiko Siderurgia Handia
Azkenik, siderurgiari dagokionez, Ibaizabalgo ezkerraldeko enpresa handiak eratu zituzten, 1902an fusionatu eta Sociedad Altos Hornos de Vizcaya (AHV) eratuz. Enpresa hau espainiar eta euskal siderurgiaren enpresa nagusia zen.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoak industria garatzeko kokaera eta komunikabide egokiak, manufaktura tradizio handia, merkatu ondo finkatuak, beharretara ondo egokituriko langileak eta hura garatzen inbertitzeko kapital ugariak izan zituen.
Gipuzkoako prozesua sakabanaturik zegoen Bizkaia ez bezala. Aipatutako kapitalak jatorri gipuzkoarra, bizkaitarra, espainiarra eta atzerritarra zuen. Gainera, prozesu hau burgesia ertainak bultzatuta gauzatu zen eta langileria bertakoa zen (etorkin gutxi). Industrializazio prozesua astiro gertatu zen. Hala ere, bere unerik onena Lehen Mundu Gerran izan zen, Gipuzkoak lorpen handiak izan baitzituen.
Gipuzkoako Industria Sektoreak
Horretaz gain, Gipuzkoako industria multisektoriala izan zen:
- Ehungintza (Bergaran).
- Papergintza (Tolosan).
- Armagintza (Deba ibarrean).
- Siderometalurgia (Beasainen).
Gipuzkoako emaitzak Bizkaikoak baino apalagoak izan ziren.
Bankaren Zeregina
Industriaren garapena bankuarekin eta finantza erakundeekin oso harreman estuan egon zen. Banco de Bilbao erakunde dekanoa izan zen eta horren ondoren, Banco de Comercio (1891), Banco Guipuzcoano (1900), Banco de Vitoria (1900), Banco de Vizcaya (1901), Crédito de la Unión Minera, eta abar sortu ziren. Erakunde hauek guztiek bultzada handia eman zioten industrializazioari, honek finantzazio oinarria behar baitzuen. Euskal bankuek beraz, gero eta garrantzia handiagoa lortu zuten espainiar bankuaren merkatuan.