Euskal herriko industrializazioa txuleta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,24 KB

Lehenengoa, Langileen egoeraren azalpena

eta salaketa da. Ezkerraldeko meatzarien bizi

baldintza txarrak azaltzen dira eta Loma Ituna

betetzen ez dela salatzen delarik. 1890eko “Greba

Handia”-ren ostean Loma Itunean meatzariek

lortutako kontzesioak enpresariek (“erregetxo”ek testuan)

nahi zuten bezala aplikatzea salatzen da. Izan ere giza

duintasunaren aurkakoak ziren “kuartel” (barrakoiak)

eta “dendak” (Kantinak) mantenduko ziren.

Bigarrena, Gobernuari luzatzen zaion eskaera da,

Loma ituna betearaztea, Enpresaburuen despotismoari

eta aseezintasunari muga jarriz.

Azkenik, mobilizaziorako deia egiten zitzaien

langileei. Horretarako, 1890ko greban zerbait lortu

bazen, langileek eragindako presioagatik izan zela

Gogorarazten zaie



Euskal Herrian industrializazioa garatzean, Bizkaian

meatzaritza sektorea nagusitu zen. Bizkaiko burdina,

fosfororik gabekoa, ustiatzen zen, Bessemer

bihurgailurako egokia baitzen. Gainera, aire

zabaleko meategiak zabaldu ziren, ustiatzeko

errazak eta, espezializaziorik gabeko lana zenez,

eskulana merkea zen, beraz, kostuak txikiak ziren.

Bestalde, meategi horiek itsasadarretik hurbil zeuden,

garraio kostuak murriztuz eta azpiegituren eraikuntza

bultzatuz. Burgesiak kapitala metatu zuen eta atzerriko

konpainiek zein Bizkaiko oligarkiak etekin handiak

Banatu zituzten


Industrializazioak langile klasean eragin zuen egoera

ordea, oso desberdina izan zen. Langile klasea, batez

ere etorkinez osatua, hasieratik egon zen zapaldua

giza duintasunaren aurkako lan eta bizi baldintzak

jasanez: barrakoietan bizitzera




Entradas relacionadas: