Euskal Herriko Industrializazioa, Sozialismoa eta Nazionalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Aurrekariak

Garapenaren arrazoi nagusiak:

  • Industria tradizionalak egotea.
  • Kokapen estrategikoak kostaldean.
  • Lehengai garrantzitsu bat: Burdin mea. Ibaizabal inguruan kalitate handiko meatzeak zeuden eta portuak bertan.
  • 1841ean aduanak kostaldera eramatean, Euskadi estatu liberal berrian integratu zen.
  • Barne eskaerari erantzuteko sortu ziren lehenengo labe-garaiak: Bouetako Santa Ana (1841) edo Nuestra Señora de la Mercedes-ekoa (1848).
  • Merkataritzan aditua zen burgesia.
  • Bertako bankuak oso lagungarriak izan ziren industriaren inbertsioetan.
  • Langile kualifikatuak egotea.

Sozialismoa Euskal Herrian

  1. Facundo Perezaguak sortu zuen 1886an. Gero, Sestaokoa eta La Arboledakoa etorri ziren.
  2. 1890ean lehen greba garrantzitsua izan zen. Meatzariek hasi zuten, baina siderurgia eta ontzigintzakoek ere parte hartu zuten. 30.000 langilek parte hartu eta 9 egun iraun zuen. Eskaera: 10 orduko lanaldia. Arrakasta handia izan zuen, eta ondorioz, sozialisten indarra handitu zen (4 zinegotzi sozialista sortu ziren).
  3. 1894an La Lucha de Clases astekaria sortu zen, Tomas Meabe sozialistak sortua.
  4. 1915etik aurrera, Indalecio Prieto moderatuak Bizkaiko sozialismoaren buruzagitza hartu zuen, Perezagua erretiratu egin zelako.
  5. XIX. mendeko sozialismoa Bizkaian zentratu zen, industriaguneetan. Gipuzkoan, berriz, Eibarren zentratu zen; bestela, sozialismoak indar gutxi zuen Gipuzkoan.

Sindikalismo Katoliko eta Abertzalea (ELA/STV)

  • Sabino Aranarentzat sindikalismoa "ateo eta maketoen ideologia" zen.
  • 1911n, SOV (Solidaridad de Obreros Vascos) sortu zen.
  • 1933an ELA/STV (Solidaridad de Trabajadores Vascos) sortu zen, sindikatu abertzale eta katolikoa.
  • Policarpo Larrañaga ELAren sortzaileetako bat izan zen. Hasieran Bizkaian jarri zen, baina gutxira Gipuzkoara hedatu zen. Araba eta Nafarroan II. Errepublikara arte ez zen ezarri.

Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Euskal Nazionalismoaren agerpenean, foruen galerak eta industrializazioak Bizkaira ekarri zituzten aldaketek eragin zuten.

A) Nazionalismoaren Aurrekariak

Ideologia nazionalistaren sortzailea Sabino Arana izan zen.

  • Larramendismoa: Foruen aldeko mugimendua sortu zen. Kataluniako foruak galdu zirenean, Euskal foruak galtzeko beldurrez, foruen defentsarako mugimendu bat sortu zen.
  • Karlismoa: Euskal Herriko biztanle gehienak Don Karlosen eskubide dinastikoen alde borrokatzera bultzatu zituen arrazoi nagusia foruen defentsa izan zen.
  • Foruzaletasuna:
    • Bizkaian: Euskalerria Elkartea sortu zen, Sagarminagak zuzendua. 1876ko Konstituzioa kentzea zen helburu nagusia. Hori lortzeko lau herrialdeen batasuna planteatu zen.
    • Nafarroan: Arturo Kanpionek zuzendua. Foruak berrezartzeko lau probintziak elkartu ziren.

B) Nazionalismoaren Sorrera: Sabino Arana

  • Ideologia: Sabino Aranak independentziaren ideia defendatzen zuen. Bizkaia nazio bat zen, independente izateko eskubidea zuena. Planteamendu hori gero Euskal Herrira zabaldu zen.
  • 1892an Sabinok bere lehen obra idatzi zuen: Bizcaya por su independencia.
  • Bere nazioaren kontzeptua teoria alemanean oinarritua zegoen, eta erlijio katolikoarekin lotzen zuen.

Entradas relacionadas: