Euskal Herriko Industrializazioa eta Nazionalismoa XIX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,51 KB

Iruzkina: Industrializazioa eta Protekzionismoa Bizkaian

Testuaren kokapena eta sailkapena

Lekua: Bilbo, Bizkaiko industrializazioaren goren aldian, Berrezarkuntza garaian.

Testu mota: Narratiboa, politikoa eta ekonomikoa.

Testuinguruan kokatzea

  • Industrializazioa Euskal Herrian:
    • Berrezarkuntzak eta Kontzertu Ekonomikoek industrializazioa erraztu zuten.
    • Bizkaiko burdingintza:
      • Somorrostroko meategien hematitearen garrantzia.
      • Bessemer bihurgailua eta itsas garraioaren erraztasunak.
    • Industria siderurgiko eta enpresarien garapena:
      • San Francisco de Mudela, Vizcaya, eta Altos Hornos de Bilbao.
      • Lotutako sektoreen garapena: ontzigintza, garraioa, bankuak.
  • Protekzionismoaren garrantzia:
    • Atzerriko produktuekin lehiatzeko zailtasunak.
    • Muga-Zergen Legea 1891ean: Barne ekoizpenaren babesa.

Testuaren garrantzia

  • Euskal industriaren defentsa.
  • Ligaren sorkuntza.

XIX. mendearen bigarren erdialdean, Euskal Herrian industrializazio prozesua garatu zen, bereziki Bizkaian. Berrezarkuntzako egonkortasunak eta 1878ko Kontzertu Ekonomikoek prozesua erraztu zuten, eta Somorrostroko burdin meategiak oinarri izan ziren industria siderurgikoarentzat. Bertako burgesiak meatzaritzan lortutako kapitala sektore berrietan inbertitu zuen, Bilboko itsasadarrean enpresa siderurgiko handiak sortuz (Altos Hornos de Vizcaya, esaterako). Siderurgia, ontzigintza, trenbideak eta bankuak ere garatu ziren.

Hala ere, Europan industria siderurgikoa garatua zegoenez, Bizkaiko enpresek atzerriko produktuekin lehiatzeko zailtasunak zituzten. 1891ko Muga-Zergen Lege protekzionistak tokiko produktuak babestu zituen, atzerriko inportazioak garestituz. Lege honek Bizkaiko industriari onura handiak ekarri zizkion.

Gobernuak merkataritza-hitzarmen librekanbistak negoziatzen hasi zenean, enpresariek protekzionismoa mantentzea eskatu zuten, kalte ekonomikoak saihesteko. Federico Echevarriaren 1893ko hitzaldian, Bizkaiko industriaren (altzairugintza, labe garaiak) arriskuak eta protekzionismoaren garrantzia azpimarratu ziren.

Iruzkina: Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Zabalkundea

Kokapena

Testu mota: Sozio-kulturala eta politikoa. Euskal nazionalismoaren zabalkundearen testuinguruan (1894).

Testuingurua

  • Euskal nazionalismoaren garapena:
    • XIX. mende amaieran indartzea.
    • Sabino Aranak independentzia eta foruen berreskurapena defendatu zuen.
  • Industrializazioa eta foruak:
    • 1876ko foruen abolizioak bi erreakzio: foruen aldekoak vs. industrializazio prozesua.
  • EAJren sorrera:
    • 1895ean Sabino Aranak sortua, antiespainiarra eta tradizio juridikoaren aldekoa.
    • Barne tentsioak: independentzia osoa vs. Espainiaren barnean jarraitzea.

Garrantzia

  • Batzokiaren rola:
    • Sabino Aranaren abertzaletasunaren oinarriak onartzen zituztenen elkargunea.
    • Aisialdi gune eta doktrina nazionalistaren hedatzaile.
  • Zabalkundea eta eragina:
    • Batzokiek euskal nazionalismoaren zabalkundeari lagundu zioten.
    • Euskal ideologiaren garrantzi politiko eta kulturalaren sinboloak.

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran indartu zen. Hasiera batean, Bizkaiarekin lotutako alderdia izan zen, baina gerora euskal biztanleria zuen probintzia guztietara hedatu zen. Nazionalismo honen sustatzailea eta EAJ alderdiaren sortzailea Sabino Arana izan zen. Bere ustez, independentziak euskal gizartea mundu modernoaren gaitzez babestuko zuen. Arana ikuspegi foruzale tradizionaletik abiatuz, euskal gizartean hedatuta zeuden ideia guzti hauek jaso eta diskurtso berri batean bildu zituen.

1876ko foruen abolizioak bi erreakzio eragin zituen. Batzuk, galera horri etekina ateratzen jakin zioten. Beste batzuk berriz, Gerra Karlistan galtzaile atera zirenak, Foruak berrezartzea defendatu zuten eta hiritartze eta industrializazio prozesuaren aurka azaldu ziren. 1895eko uztailaren 31n EAJ sortu zen. Antiespainiarra zen eta ordena juridiko tradizionala berrezartzeko borondatea zuen. Aranaren lehen jarraitzaileak bilbotar burgesia tradizionalistako kideak izan ziren, baina alderdiak ez zuen arrakasta handirik izango burgesia moderno eta industrialeko kideak erakartzea lortu zuen arte. Momentu honetan barne tentsioak sortu ziren, batzuk Euskal Herriko erabateko independentzia defendatzen zuten eta beste batzuk espainiar estatuaren barnean jarraitzea nahi zuten.

Euskalerria elkartetik irtendako kideak alderdian sartu ziren eta Sabino Aranaren nazionalismo etnizista eta ruralistari aurkaritza erakutsi zioten. Euskalerriakoak ez zetozen bat liberalismoa erasotzearekin. Horrela gertatu zen 1919ko hauteskundeak galdu zituztenean, krisiaren ondorioz, Comunión Nacionalista Vasca sortu zen.

Iruzkina: Langile Mugimendua eta Sozialismoaren Gorakada

Espainiako industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean gertatu zen, Europako beste herrialdeekin alderatuta motela eta oztopoz betea. Kataluniak ehungintzan nabarmendu zen, eta Bizkaia burdingintzan eta siderurgian. Bizkaiko burdin meategiek kalitate handiko mea eskaintzen zuten, erraz ustiatzeko modukoa eta garraiatzeko kokapen ezin hobean zegoena, itsasotik gertu. Horrek garapen ekonomikoa eta immigrazioa ekarri zituen, Gaztela bezalako lekuetatik etorritako langileekin.

Hala ere, immigrazioak bizi baldintza gogorrak aurkitu zituen: lanaldi amaiezinak, soldata baxuak eta bizi-itxaropen laburra. Langileak ugazaben barrakoietan lo egitera behartuta zeuden, eta haien dendetan erosi behar zituzten produktuak. Egoera honen aurrean, langile mugimendua sortu zen, PSOE (1879) eta UGT (1888) bezalako alderdi eta sindikatu sozialistekin. Facundo Perezagua bezalako liderren eskutik, Bizkaian langileen borroka areagotu zen.

Protesta nabarmen bat 1890eko Bilboko Greba Handia izan zen, non 30.000 langilek lanaldi laburragoak eta bizileku eta kantina duinak eskatu zituzten. Arrakastarik eza patronalaren konpromiso faltagatik grebak eta mobilizazioak ugaritu zituen, pixkanaka bizi baldintzak hobetzen joan baziren ere. Sozialismoa indartu zen Bizkaian, eta 1915etik aurrera, Indalecio Prietoren buruzagitzapean, moderazioa nagusitu zen, nahiz eta krisi puntualak izan, hala nola 1917ko krisia edo Errusiako iraultzaren eragina.

Entradas relacionadas: