Euskal Herriko Industrializazioa eta Langile Mugimendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB
Gizarte Ondorioak eta Eraldaketak
Hazkunde demografikoa: XIX. mendearen erdialdetik aurrera, euskal bilakaera demografikoa industrializazioaren ondorioz gertatu zen. Biztanleria azkar hazi zen Bizkaian eta Gipuzkoan bereiziki; Bizkaiko hazkundea Bilbon eta Nerbioi itsasadarrean ezkerraldean kontzentratu zen eta Gipuzkoan, berriz, sakabanatuta zegoen. Immigrazioa, hazkunde demografikoaren oinarria izan zen; hau da, inguruko lurraldeetako biztanleak lanera etortzen baitziren.
Gizarte eraldaketak: Industrializazioak eragindako aldaketa ekonomikoen ondorioz gizarte talde berriak sortu ziren: negozio-burgesia, klase-ertaina eta langile-klasea, immigrantez osatuta batik bat. Langileen bizi- eta lan-baldintzak penagarriak ziren:
- Lanaldi luzeak zituzten.
- Nagusiak eraikitako barrakoietan bizi ziren.
- Higiene txarra zuten.
- Elikadura eskasa.
- Jabeen kantinetan baino ezin zuten erosi.
Istripuak oso ugariak zirenez, Gallartako meategien aldean ospitale handi bat eraiki zuten. Trianoko ospitalea deitzen zen eta Dr. Areilza zen zuzendaria. Industrializazioa aurrera joan ahala elkarte politiko eta sindikalak sortu ziren. Egoera oso aproposa zen ideia sozialistak langileen artean hedatzeko. Orduan, Facundo Perezagua, Madriletik iritsi zen Bizkaiara joera erradikaleko ideologia sozialista zabaltzeko asmoarekin eta Bizkaiko Federazio Sozialista sortu zuen. Ondorioz, meatzariek lan-baldintza txarrenak zituztenak zirenez 1890ko maiatzean, greba orokorra antolatu zuten. Grebaren helburuak lortu zituzten, hala nola:
- 10 orduko lanaldia.
- Kantinetan erosteko beharra kendu.
- Barrakoietan bizitzeko beharra amaitu.
Lorpen horiekin sozialistek nagusitasun sindikala lortu zuten eta hauteskundeetan parte hartzen hasi ziren. Horrela, lehenengo ordezkari politikoak lortu zituzten Bilbon eta meatzaritza eremuetan. Horregatik, sozialismoa meategietan eta gero industrian nagusitzen joan ziren. Hala, gizarte eraldaketak familia tradizionalaren ideia aldatzea egin zuten. Familia nuklearraren ideia zabaldu egin zen; hau da, bakarrik gurasoak eta seme-alabak etxean elkarrekin.
Langile Mugimendua eta Sozialismoaren Hedapena
Langile mugimendua: Berrezarkuntzan, Bigarren Karlistaldia ondoren eta foruak abolitu ondoren gizarte eta ekonomia-aldaketako prozesua abiatu zen Bizkaian eta Gipuzkoan, lehen Kontzertu ekonomikoa onarpenarekin batera. Industrializazioak eta immigrante ugarien etorrerak Euskal probintzietako sozio ekonomikoa guztiz aldatu zuten eta industria aurreko garaian langileen eta ugazaben artean egondako harremanak aldatu ziren. Hala ere, langileek denbora behar izan zuten antolatzeko eta egoera berri horri irtenbidea emateko.
Sozialismoa: Bizkaiko industria XIX. mendeko azken laurdenean garatu zen. Lan postu asko sortu zirenez, Espainiako iparraldeko nekazaritza-inguruetatik iritsietako eskulana handia zen, eta Nerbioi arroko meatzaritza eta burdingintzako guneak handitu ziren. 1879an Madrilgo imprimategiko langile batek, Pablo Iglesias, PSOE sorrera sustatu zuten. 1910 urtean diputatua aukeratu zuten Pablo Iglesias. Bizkaian Facundo Perezagua Madriletik etorri zen lehen elkarte sozialista sortzeko helburuarekin. Perezaguak 1886an Bilboko elkarte sozialista sortu zuen eta 1900.ean Bizkaiko Federazio Sozialista sortu zuen. Ideologia sozialistarekin, UGT sindikatua ere sortu zuen.
Langileen Bizi Baldintzak eta Sozialismoaren Gorakada
Garai honetan, langileen bizi moduak eta lan baldintzak oso txarrak ziren. Hasieran, meatze-konpaniek barrakoien sistema eta kantina sistema sortu zuten, non enpresek soldaten zati bat bonoetan ordaintzen zituzten. Langileek, bono hauek jabeek zituzten kantinetan gastatu behar zituzten. Ondorioz, soldatak berriro haien eskuetara itzultzen ziren. Lana gehiegizkoa eta oso arriskutsua zen, istripu asko zeuden; etxebizitzak gutxi zeuden eta janariak oso urriak, horren eraginez, gaixotasun eta izurri asko zeuden, eta, beraz, hilkortasun oso handia zen. Giro honetan sozialismoa azkar hedatu zen Nerbioi ibaiaren ezkerraldean eta Bilboko langile-auzoetan. Ortuella eta Sestao 1888 urtean Zugaztietako lehenengo elkarte sozialistak ziren. Euskadiko lehenengo sozialismoa klerikalismoaren, abertzaletasunaren eta militarismoaren aurkako jarrera izan zen. Sozialismoaren indarra nabarituko da 1890eko lehenengo meatze greba orokorrak izandako arrakastan. Hori maiatzaren 1.a ospatzearen ondorioa izan zen. Greba bortitza izan, baina meatzariek eskakizunak lortu zituzten eta arrakasta honek sozialistei nagusitasun sindikala eman zien. Dena den, jabeek ez zituzten akordioak bete eta beste lau greba antolatu ziren. Bizkaiko langileak 1899an, 1903an eta berriro 1910ean, eskaerak antzekoak ziren. Greba hauek bortitzak eta erradikalak izan ziren eta haietan militante sozialistek zeregin nabaria izan zutenez meategietako zona eta gero industria-zona nagusitu ziren.
Sozialismoaren Barneko Joerak eta Bilakaera
XX. mendearen hasieran Bizkaiko sozialismoan bi joera azaldu ziren, bata erradikala, Facundo Perezaguarena eta beste moderatuagoa, Indalecio Prietorena. Perezaguaren etaparen ezaugarriak sozialisten erradikaltasuna eta ugazaben eta langileen arteko harremanak txarrak izan ziren. Bizkaia, Asturiasekin batera, Espainiako langile mugimenduaren abangoardia bihurtu zen. 1914an Indalecio Prietok sozialismo buruzagitza hartu zuen, Perezaguak PSOEik alde egin zuen. Prietorekin euskal sozialismoaren bigarren etapa hasten da; jabeen kontrako aurrez aurreko borrokaren ordez, langileen antolamendua eta negoziazio-politika erabiltzen enpresaburu eta langileen arteko gatazketan. Politikoki errepublikazaleekin batasuna garatu zen Espainiako lehen tokia non bi talde batuketak eman zen 1907an. Honi esker Prieto Espainiako kongresuan diputatu hautatu zuten. Euskadiko sozialismoa hazi eta finkatu egin zen Lehen Mundu Gerran. 1918. urteaz aurrera PSOEren indar politikoa asko handitu zen Bilbo eta itsasadarretako inguruetan. 1918-1920 urteetan, inflazioak, boltxebikeen garaipenak eta Europan zegoen giro iraultzaileak langileen sindikatuen garapen ikusgarria ekarri zuten. Gipuzkoan, sozialismoaren zabalkuntza Bizkaian baina motelagoa izan zen. Enpresa txikiagoak ziren, etorkinak eskasagoak, eta lan baldintzan Bizkaian baino hobeagoak. Sindikalismo sozialista Donostian, Tolosan eta Eibarren batez ere indarra hartzen hasi zen.