Euskal Herriko Industrializazioa eta Gizarte Aldaketak

Enviado por Jony y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Bizkaia: Industrializazioaren Gunea

Euskal Herria ez zegoen oso populatua industrializazioa baino lehen. Bi teoria nagusi daude prozesu honen inguruan:

  • Gertaera politikoen ondorioz: 1841ean mugak Euskal Herrian ezarri zirenean, euskal produktuak Espainiako merkatura esportatzen hasi ziren. 1842an sortu zen lehen fabrika, "La Esperanza" izenekoa. Mugen aldaketak eta aldaketa sozial eta politikoek industrializazioa bultzatu zuten.
  • Kanpoko kapitalaren erakarpena: Teoria nagusiaren arabera, kanpoko herrialde industrializatuek mea egokia behar zuten, eta horrek kapitala hona erakartzen lagundu zuen. H. Bessemerrek fosfororik gabeko burdina erabil zitekeen bihurgailu bat sortu zuen. Burdin mota hori Bizkaian eta Suedian aurkitzen zen. Abantaila handiak zituen: ugaria zen, garraiatzeko erraza eta harrobietan aurkitzen zen.

Atzerriko Enpresen Ekarpena

Atzerriko enpresa batzuk etorri ziren, besteak beste: The Orconera Iron Ore Co. Ltd., The Bilbao River and Cantabrian Railway, Franco Belge des Mines de Somorrostro eta Luchana Mining Co. Ltd. Bizkaiko burdinaren ekoizpena hirukoiztu egin zen:

  • 1861-1865: Espainiako ekoizpenaren %40
  • 1876-1880: Espainiako ekoizpenaren %67
  • 1881-1885: Espainiako ekoizpenaren %80

Euskal Enpresen Sorrera

Enpresen kapitala mistoa zen. 1880an, Francisco Martínez Rivasek "San Francisco de Mudela" labe garaia sortu zuen. 1882an, Chávarri familiak "La Vizcaya" enpresa sortu zuen Sestaon. Ibarra familiak, berriz, "Sociedad de Altos Hornos de Bilbao" sortu zuen Barakaldon. Teknologia berriak ezarri ziren, eta produkzio gehiena estatu barruan geratzen zen.

Ontzigintza eta Gizarte Eragina

Ontzigintza ere garatu zen, honako enpresa hauekin:

  • Astilleros del Nervión (1888)
  • Euskalduna (1900)
  • Sociedad de Construcción Naval (1908)

Gaur egun, Sociedad de Construcción Naval izan ezik, gainerako guztiak itxita daude. Industrializazioaren ondorioz, etorkin asko etorri ziren, batez ere Barakaldora (%81) eta Sestaora (%96). Auzo marjinalak eta barrakoi kolektiboak sortu ziren, batez ere Ezkerraldean.

Gipuzkoa: Sektore Aniztasuna

Gipuzkoan, sektore guztiek izan zuten garrantzi handia industrializazioan. Kapital apalagoa zen, eta fabrikak askoz txikiagoak ziren.

Papergintza

Kronologikoki, sektore liderra papergintza izan zen (Tolosa). 1841ean sortu zen lehen fabrika modernoa, teknologia berrikuntzak aplikatuz.

Ehungintza

Ehungintza ere garrantzitsua izan zen (Lasarte). Kataluniako teknologia ekarri zen, eta fabrika gehiago sortu ziren. Bakeroak ere ekoizten ziren.

Metalurgia

Metalurgia izan zen sektore garrantzitsuena, nahiz eta hasieran burdinolak teknologia aldetik atzeratuak egon. Ondorioz, teknologia berriak bilatu ziren: labe garaiak eta harri ikatza. Burdinbide, bagoi eta tren inguruko osagai guztiak ekoizten zituzten.

Armagintza

Armagintzan ere tradizio handia zegoen (Eibar). O'Donnell jeneralak baimenaren legea kendu zuen, eta horregatik sortu ziren hainbeste fabrika.

Araba eta Nafarroa: Industrializazio Berantiarra

Bi lurralde hauetan ia industrializaziorik ez zen egon XIX. mendean. 1960ra arte ez ziren burdinolak indarrean jarri. Industrializazioa erakunde publikoen ondorioz etorri zen.

Arabako Kasua

Araban, Gasteizko Udalak kapitala jarri zuen. Ez zegoen lehengairik burdina lantzeko. Gasteizko fabrikarik garrantzitsuena "Heraclio Fournier" izan zen, kartak ekoizten zituena. Arrakasta industriala nekazaritza munduari loturiko fabrikek izan zuten. 1898an Kuba eta Filipinak galdu ondoren, erremolatxa lantzen hasi ziren.

Nafarroako Kasua

Nafarroan, Nafarroako Foru Aldundiak kapitala jarri zuen. Iparraldean metalgintzak garrantzia izan zuen, eta Iruñean, harakin industria garatu zen.

Kontzertu Ekonomikoak: Jatorria eta Bilakaera

Kontzertu Ekonomikoei hitzarmen ekonomikoak ere deitzen zaie, pluralean beti, kontzertu ekonomiko bat baino gehiago egon zirelako. Lurralde bakoitzean bat zegoen, bakoitza bere legearekin. Jatorria 1841ean kokatzen da.

Ondorengotza Gerra eta Foruak

Hainbat eskualdek foruak zituzten (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa). Ondorengotza Gerra piztu zen Karlos II.a erregeak seme-alabarik ez zuelako, eta Europan borroka piztu zen koroa eskuratzeko. Azkenean, Borboiek irabazi eta estatu zentralista inposatu zuten. Espainian zeuden foruak kendu zituzten, Euskal Herria izan ezik. 1841era arte aduanak Euskal Herriaren inguruan zeuden, baina geroztik, aduanak Kantauri itsasoan kokatu ziren.

Karlistaldiak eta Bergarako Hitzarmena

XIX. mendean, Espainiako lurralde asko foruen kontra agertu ziren. Lehen Karlistaldiaren ondoren, Bergarako Hitzarmena sinatu zen. Hitzarmen honetan, lau lurraldeei foruen eskubidea aitortzen zitzaien. Nafarroan "Lege Paktuatua" (Ley Paccionaria) aldarrikatu zen. Hortik aurrera, Nafarroa ez zen erresuma izango, probintzia bat baizik. 1876ra arte, betiko egoeran geratu ziren lau lurraldeak.

1876ko Foruen Abolizioa eta Lehen Kontzertua

Bigarren Karlistaldian, Foruak karlismoarekin lotu ziren. 1876an, Cánovas del Castillo agintean zegoen eta foruak aztertu zituen. Soldaduskaren derrigortasuna inposatu zuen, zergak ordaintzen hasi ziren, prentsa zentsuratu zezakeen eta "salbuespen egoera" (estado de excepción) deklaratu zezakeen. Cánovasek lehen Kontzertu Ekonomikoa sortu zuen 1878an. Lurralde bakoitzak bere kupo propioa ordaintzeko eta ahalmen administratiboa kudeatzeko dekretu bat egin zuen. Zortzi urte iraun behar zituen, baina beste zortzi urte gehiagoz luzatzea adostu zen. Ondoren, 1887an, 1894an, 1906an eta 1925ean berritu zen. Gerra Zibilean ez zen onartu, eta Frankok deuseztatu zuen, 1981era arte.

Euskal Herriko Sozialismoaren Sorrera

Kapitalismoaren Hedapena eta Langile Mugimendua

Industrializazioaren ondorioz, kapitalismoa asko hedatu zen. Lehen Mundu Gerran Espainia neutrala izan zen. Bizkaian eta Gipuzkoan hedatu zen kapitalismoa, klase proletarioa indartuz. Europan bi korronte nagusi zeuden: sozialismoa (Karl Marx) eta anarkismoa (Mikhail Bakunin).

Sozialismoaren Oinarriak

Marxek eta Engelsek klaseen arteko borroka salatu zuten: klaseak betirako deuseztatzeko, langileek kapitalismoarekin amaitu behar dutela diote.

Euskal Herriko Lehen Elkarte Sozialista

Euskal Herriko lehen elkarte sozialista Bilbon sortu zuen Francisco Pérezaguak 1886an.

Nazioarteko Langile Mugimendua

1889an, sozialistak Parisen bildu ziren sozialismoa hobetzeko asmoz. Hiru ideia nagusi zituzten:

  1. Asteko lan-jarduna zortzi ordura murriztea.
  2. Nazioarteko legeria langileen aldekoa izatea, eskubideak bermatzeko.
  3. Nazioarteko langileen elkartea sortzea, Internazionala.

1890eko maiatzaren 1ean, Langilearen Eguna sortu zen. Lehen Greba Orokorra 1890ean egin zen. Gehienetan, aldarrikapen hauek armadak isildu zituen.

Alderdi Sozialistaren Bilakaera

Alderdi sozialista sindikatu gisa mobilizatu zen, eta buruzagi nagusia Indalecio Prieto izan zen. Botere handia lortu zuen Bizkaian. "Herriko Etxe" (Casa del Pueblo) asko sortu ziren Euskal Herrian. Alderdi sozialistak 1920ko hamarkadan haustura izan zuen, eta komunismoa sortu zen (PCE, 1920). Sozialista asko komunista bihurtu ziren.

Entradas relacionadas: