Euskal Herriko Industrializazioa: Gakoak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Euskal Herriko Industrializazioa (1839-1872)

1839 eta 1872 bitartean, inoiz ez bezalako garapen ekonomikoa gertatu zen Euskal Probintzietan. Industrializazio-prozesu nabarmena izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan.

Cánovasek proposatutako ekonomia- eta gizarte-sistema eta antolaketa politikoen oinarria industrializazioa izan zen. Estatuaren bultzada ekonomikoaren laguntzaz, kanpoaldeko Espainia moderno eta kapitalista bihurtu nahian (trenbide-sarea, burdinbideak zabalduz...), Bizkaia, Santander eta Asturias nagusi izango dira burdingintza-industrian.

Euskal Industrializazioaren Aurrebaldintzak

Euskal Herriko ekonomiak Berrezarkuntzaren garaian bizi izan zuen garapen-prozesu biziak aurreko mendeetan zuen jatorria, eta hainbat faktoreren ondorioa izan zen:

  • Kokapen geografikoa: Bizkaiko golkoaren ertzean eta Frantziako mugaren ondoan kokatuta dago, Andaluziako portuetatik Europako iparraldekoetara zihoan Atlantiko europarreko merkataritza-bidean bertan.
  • Natur baliabideak: Euskadik bi lehengai garrantzitsu ditu: ur ugaria (Atlantikoko aldean, gutxienez), energia-iturri gisa erabiltzeko, eta burdina, Bizkaian erraz erauzi daitekeena.
  • Burgesia merkatari eta enpresaria: Teknika kapitalistetan ohitua zegoen (burdingintza tradizionalean, ontzigintzan, eta abarretan).
  • Aduanen lekualdatzea: Aduanak kostaldera eta mugara eraman ziren, 1841eko urriaren 29ko Dekretuak xedatuta. Horren ondorioz, Euskal Probintziak Espainiako merkatuan sartu ziren.

Industrializazioaren Ezaugarri Orokorrak

Araba eta Nafarroako lurraldeak industrializazio-prozesutik kanpo geratu ziren, eta nekazaritzari lotuta iraun zuten. Bilboko itsasadarraren industrializazio-prozesua azkarra eta hazkunde-maila handikoa izan zen; Gipuzkoan, berriz, industrializazio-prozesua motelagoa izan zen, eta era askotako jarduerak ezarri ziren.

Industrializazioaren ezaugarri orokorrak hauek izan ziren:

  1. Prozesu berantiarra (Europarekin alderatuta): Araban, Nafarroan eta Iparraldean (1950-1960), Bizkaian (1880az geroztik), Gipuzkoan (XX. mende hasierako hamarkadetan).
  2. Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoa: Aberastasun gehien izan duen lurraldea da, eta industrializazio-garaian Euskal Herriko ekonomiaren pisu gehien izan duena.
  3. Burdingintzaren nagusitasuna: Burdinaren eta altzairuaren ekoizpena izan dira industriako sektore garrantzitsuenak.
  4. Espainiako merkatuarekiko dependentzia: Burdin-produktu eta -ondasunak, batez ere, Espainiako merkatuan saldu izan dira.
  5. Kanpoko eskulanaren erabilera: Bizkaian XIX. mende bukaeran hasi zen immigrazio iraunkorra, eta horrek ekonomiaren bilakaeran izugarrizko eragina izan zuen. Gipuzkoan, berriz, XX. mende hasieran (1910-20) hasi ziren poliki-poliki etorkinak agertzen.
  6. Bi industrializazio-eredu izatea: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa.

Entradas relacionadas: