Euskal Herriko Ibaiak: Ezaugarriak eta Isurialdeak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Ibaien erregimena baldintzatzen duten faktoreen artean, kokapen orografikoa eta faktore atmosferikoak nabarmentzen dira. Ibai-erregimenen azterketan kontuan hartu beharreko elementuak hauek dira:

  • Emaria
  • Aldakuntza estazionalak
  • Uholdeak
  • Uren etorriera
  • Arrastaketak

Euskal Herriko Isurialdeak

Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira: atlantikoan eta mediterraneoan. Isurialdeen artean alde handiak daude, isurialde atlantikoko banalerroa kostatik hurbil dagoelako eta isurialde mediterraneoko ibaiek Ebroren arrokoak direlako.

Isurialde Atlantikoa

Euskal isurialdea Espainiako isurialde kantauriarrean kokatzen da, eta Espainia osoko ibairik erregularrenak izateagatik nabarmentzen da. Izan ere, ibai hauek prezipitazio oso ugariak (1.000 mm baino gehiagokoak) eta oso erregularrak jasotzen dituzte. Ibai horien artean, Bidasoa eta Nerbioia aipatu behar dira.

Isurialde atlantikoko ibaiek ez dute agorraldirik jasaten, prezipitazio faltarik ez dutelako eta prezipitazioak ugariagoak eta urtean zehar banatuagoak direlako. Ur-goraldiek ez dira oso ugariak, eragiten dituzten fenomeno meteorologikoak klima ozeanikoaren ohikoak direlako.

Bestalde, ibai hauek ur-etorri handiagokoak dira, eta horregatik tamaina desberdineko uholdeak sortzeko faktoreak ematen dira. Arrazoietako bat topografia da, desnibel handiak kilometro gutxitan gainditzen dituelako, eta bestea, giza kokalekuak uharte inguruan kokatuta egotea da. Eraikinak ibar naturalak murrizten joan dira, eta ibaiaren emaria handitzen denean uholdeak sor daitezke. Uholde hauek neguan izaten dira normalean, prezipitazio gehiago izaten denean.

Ibai hauek, ur-emari handikoak izanik, erosio indar handia izaten dute. Ibai hauen erregimena euri-ozeanikoa eta euri-elur ozeanikoa da. Euskal mendien eta itsasertzaren arteko distantzia txikiak ibai motzak sortzen ditu; ibai batzuetan, desnibelak eragina du. Ibarrean behera, klima hezeak eta prezipitazioen ugaritasunak zona euritsuen adierazgarri den erregimen plubiala sortzen dute. Ibai motzak direla esan daiteke, eta luzeenek, Nerbioi izan ezik, ez dituzte 60 km baino gehiago. Bidasoa eta Oria ur-emari handikoak eta klimagatik erregularitate handikoak dira.

Isurialde Mediterraneoa

Isurialde mediterraneokoak luzeagoak dira, Ebroraino joaten baitira eta haran zabalagoak eratzen dituzte. Zenbat eta ekialderago joan, beren emariak handiagoak dira, beren iturburua Pirinioetan baitute. Hango ibaien erregimenak desberdinak dira:

  • Baia, Zadorra eta Aiuda ibaiek barnealdeko euri-erregimen ozeanikoa dute.
  • Egak euri-elur erregimen ozeanikoa du.
  • Arga eta Aragoik euri-elur erregimena dute.

Ibai horien artean, Aragoi, Arga eta Ega nabarmendu behar dira. Ibai hauek aprobetxamendu desberdinak dituzte, nekazaritzaren ureztapenerako eta energia elektrikoa sortzeko, besteak beste.

Entradas relacionadas: