Euskal Herriko Historia Garaikidea: Karlistaldiak eta Nazionalismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB
Zumalakarregiren heriotza eta Madrilgo espedizioa
Bitartean, gobernu liberal moderatuak gerra lehenbailehen amaitzeko borondateari eusten zion, baina karlistek baldintzak jarri zituzten:
- Gobernuak ez zezan foru-legea kentzeko saiorik egin.
- Buruzagi karlistak erosi ahal izateko dirua, bake bide hori ziurtatzearren. Bigarren eskari honetarako gobernuak ez zuen eragozpenik; bai, ordea, lehen baldintzarako.
1837an konstituzio berria aldarrikatu zen eta urte bereko irailean Madrilgo atarian zen armada karlista. Hala eta guztiz ere, ez zen erasotzeko agindua eman. Bitartean, Karlosekin elkartzeko asmoak izan bazituen ere, Maria Kristinak gobernu liberala bere kontrolpean edukitzea lortu zuen arian-arian.
Nazioartean ere karlismoaren porrot militarra onartzen hasi zen.
Bergarako Besarkada
Madrilgo porrotaren ostean etsipena nagusitu zen karlisten artean eta beraien arteko tirabirak nabarmendu ziren: Apostolikoentzat Karlos erregegaiaren dinastia-eskubideek lehentasuna zuten. Beste batzuentzat (foralistentzat), akordio batera iristeko ordua zen.
Maroto jeneral karlista (foralista) hautatu zuten buruzagi 1839ko otsailean. Gerrari amaiera emateko egin zituen proposamenek hiru oinarri zituzten:
- Karlosen oinordekoaren eta Isabel II.aren arteko ezkontza.
- Euskal Foruen mantentzea.
- Militar karlistak armadan sartzeko eskubidea.
Liberalek ez zuten lehenengo baldintza onartu eta Marotoren aurka altxatu ziren Nafarroako zenbait batailoi karlista (apostolikoak).
Maroto negoziazioak bertan behera uzteko prest zegoenean, Bizkaia eta Gipuzkoako buruzagi militar karlistak bere proposamenaren alde agertu ziren: nahikotzat jo zuten azken bi baldintzak betetzeari. Halaber, Marotok bere aurka zeuden jeneral karlistak (apostolikoak) fusilatzeko agindua eman zuen.
Horrela, Bergarako Hitzarmena sinatu zen 1839an. Arabarrek, Nafarrek eta Gaztelauek ez zuten Bergarako Hitzarmena onartu, baina kontrolari eusteko gai ez zirenez, atzerrira jo zuten.
Armada biren bakea izan zen eta, arazo militarrez gain, Foruen ezagutza gomendatuko zuela adierazi zuen Esparterok lehen artikuluan. Trukean, erregina izateko eskubidea aitortzen zitzaion Isabel II.ari. Laguntza militarrik gabe, Don Karlosek Espainiatik alde egin beharra izan zuen.
Sabino Aranaren abertzaletasunaren oinarriak
Sabino Aranaren abertzaletasuna Jainkoan, Lege Zaharrean, independentzian, arrazan, euskaran eta nekazarien bizimoduan oinarritzen zen.
- Jainkoa: Erlijioa eta Jainkoa Estatuaren gainean zeuden. Euskal Herria betidanik katolikoa izan zen eta Espainiatik zetozen eragin kaltegarrietatik babestu behar zen. Eusko abertzaleen leloa "Jainkoa eta Lege Zaharra" zen.
- "Lege Zaharra": Aranak foru guztiak berriro indarrean jartzeko eskatzen zuen, independentzia lortu eta, ondoren, herrialde berri bat eratzeko.
- Independentzia: Herri "desberdina" zenez, foruak osorik berreskuratzea erabateko burujabetza berreskuratzea zen, independentzia alegia. Bizkaia litzateke independentzia eskuratuko zuen lehena; geroago beste sei probintziak elkartuko lirateke Euskal Herria sortzeko, estatu federazio gisa eratuz. Nazio berria paradisu moduko bat izango zen, gizarte bakea nagusi izango zuena, euskaldun huts-hutsek osatua, inmigranteek (maketoek) kutsatu gabea, haiek erlijioa eta morala zikintzen omen zituzten.
- Arraza eta euskara: Euskal naziotasuna arrazan, hizkuntzan eta usadioetan oinarritzen zuten. Aranak uste zuen Bizkaiak independentzia lortuz gero, odol atzerritarra kanporatu beharko zela. Hala ere, arraza hizkuntzaren gainetik kokatzen zuen. "Hobe euskara ezagutzen ez zuen atzerritarra, ezagutzen zuena baino, izan ere, azken hau onartezina litzateke."
- Nekazarien bizimodua: Bizimodu tradizionala kapitalismoak eta industrializazioak kaltetu zuten. Sabinok industrializazioak ekarritako etorkinak euskal gizarte tradizionalaren etsaitzat zituen.