Euskal Herriko Historia Garaikidea: Karlismotik Diktadurara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,42 KB

Lehen Gerra Karlista (1833-1839)

1833an Lehen Gerra Karlista hasi zen, Hego Euskal Herrian eta Nafarroan izan zen gogorrena. Bi bando zeuden: alde batetik, liberalak, Isabel II.aren alde zeudenak eta liberalismoa bultzatzen zutenak; eta bestetik, karlistak, Erregimen Zaharra eta foruak mantentzea nahi zutenak. 1833an Zumalakarregi, lider karlista zena, armada eratu zuen eta Euskal Herriko probintzia eta Nafarroako lurralde gehienak kontrolatu zituen. Bilbo setiatzen saiatu zirenean, 1835ean porrota jasan zuten eta Zumalakarregiri tiro bat jo zioten hankan; horren ondorioz, hil egin zen Zegamara bidean. 1835 eta 1837 artean karlistak Espainia osotik saiatu ziren zabaltzen gerra eta 1837an Madril setiatzen saiatu ziren, baina berriro ere Bilbo setiatzen saiatu zirenean bezala, porrota jasan zuten. Bitartean, ejerzito liberala gero eta botere handiagoa lortzen ari zen. Madrilgo porrotaren ostean, karlisten artean bi bando sortu ziren: apostolikoak, gerrarekin jarraitzea nahi zutenak, eta transakzionistak, akordio batera iritsi nahi zutenak. Horren ondorioz, 1839an Marotok, jeneral karlistak, eta Esparterok, jeneral liberalak, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten. Horrela, karlistek Isabel II.a erreginatzat onartu behar zuten eta soldadu karlistak ahal ziren ejerzito liberalean sartu, ejerzito karlistan zuten karguekin.

Foruen Abolizioa eta Lege Paktuatua

Bergarako Hitzarmenaren arabera, euskal foruak Gorteen esku geratu ziren eta horiek 1839ko urriko legea egin zuten. Honen arabera, 1837ko konstituzioari egokitzeko foruetan aldaketak egin behar ziren, baina hori baino lehenago Gorteek euskal probintziei eta Nafarroari entzungo zioten. Hiru euskal probintziek esaten zuten foruak ez zirela aldatu beharko eta Nafarroak bere kabuz negoziatu zuen Gorteekin eta horrela, Lege Paktuatua adostu zuten. Moderatuek pronuntziamendu militarrak hasi zituzten egiten Espartero erregeordetzatik kentzeko eta orduan, Esparterok altxamenduak gogor zapaldu zituen eta 1841ean dekretu bat argitaratu zuen. Dekretu horretan foruak ezabatu eta aduanak kostaldera eramaten zirela jartzen zuen. Hamarraldi moderatuan foruak berreskuratu ziren zati batean, askatasun pixka bat lortu zuten politikan eta zergen kudeaketan, baina aduanak kostaldean geratu ziren eta guardia zibila euskal probintzietan geratu zen.

Bigarren Gerra Karlista (1872-1876)

Bigarren Gerra Karlista 1872an hasi zen, Seiurteko Iraultzailean. 1868ko Iraultzak Isabel II.ak tronua galtzea eragin zuen eta horrela, karlisten itxaropenak berpiztu ziren. 1869an hauteskundeak egin ziren, Amadeo Savoiakoak eskuratu zuenean koroa, karlistek tronua eskuratzeko itxaropen denak galdu zituzten. Azken batean, karlismoari katolikotasunaren defentsak eman zion indarra eta hazkundea. Egoera aprobetxatuz, Karlos VII.ak gerrarako deialdia egin zuen 1872ko apirilean. Euskal Herriko probintzia eta Nafarroako eremu zabalak karlisten esku gelditu ziren; hiriburuak, ordea, ez. Hiriburuak estatu gisa antolatu ziren. Hiriburuak eskuratu nahi horretan, Bilboko setioak porrot egin zuen. 1874an Martinez Camposek pronuntziamendua egin zuen; ondorioz, Alfontso XII.a errege aldarrikatu zen eta karlistek Errepublikaren beldur ziren hainbaten babesa galdu zuten. 1876an gerra bukatu zen eta Karlos VII.a erbesteratu egin zen. Alfontso XII.ak tronua eskuratu zuenean, euskal probintzietako foruak abolitu zituzten Gorteek 1876ko uztaileko dekretuaren bidez. Legeak bukaera eman zien pribilegioei eta derrigorrezko soldaduska ezarri zen, baina zenbait alderdi autogobernatzeko aukera eman zuen. Ondorioz, honek Kontzertu Ekonomikoen sorrera erraztu zuen bi urte geroago. Kontzertu Ekonomikoei dagokienez, probintzia bakoitzak Estatuari kupoa ordaindu behar zion. Diputazioa arduratzen zen dirua biltzeaz eta Estatuari kupoa ordaintzeaz, soberakinak administratuz. Kontzertua aldizka berritu beharra zegoen, Estatua eta Aldundien negoziazioaren ondoren. Honen ondorioz, hasteko, euskal probintziei autogobernu maila handia eman zien, hirietako burgesiaren esku zegoen. Bestalde, euskal probintziek zegokiena baino gutxiago ordaintzea erraztu zuen. Azkenik, Kontzertu Ekonomikoei esker euskal probintziek egonkortasuna lortu zuten.

Borboien Berrezarkuntza (1875-1923)

Alfontso XII.aren erregealdiarekin hasi zen Borboien Berrezarkuntza edo Berrezarkuntza garaia, Errepublikaren porrotaren ondoren. Erregimenak bi zutabe nagusi izan zituen: oinarri juridikoa eta oinarri politikoa. Lehen zutabea 1876ko Konstituzioa izan zen, 1845ekoaren antza zuena baina malguagoa. Ezaugarri nagusiak ziren subiranotasun partekatua Erregearen eta Gorteen artean, bi ganbarako sistema, Estatu konfesionala, eta askatasun eta eskubide mugatuak. Bigarren zutabea oinarri politikoa zen, Alderdi Bitasuna eta txandakatze sisteman oinarritua. Canovas del Castillok Alderdi Kontserbadorea gidatzen zuen eta Sagastak Alderdi Liberal kontserbadorearen ordezkaria zen. Txandakatzearen bidez, bi alderdiek txandaka gobernatzen zuten eta sistema horrek erradikalak baztertzen zituen. Hauteskunde iruzurra, kazikismoaren bidez, errealitate politiko ustel eta manipulatu bat sortzen zuen: lehenik, Erregeak Gorteak desegiten zituen; ondoren, gobernuburuaren aldeko diputatuak beti irabazten zuten. Kazikismoak hauteskunde iruzurra antolatzen zuen hiru elementurekin: oligarkia (dirudunak), kazikeak (iruzurraren antolatzaileak) eta gobernadore zibilak (kazike eta erregearen arteko bitartekariak). Sistema honek antolamendu faltsu eta ustel bat sortu zuen, hauteskundeen eta bipartidismoaren bidez.

Alfontso XII.aren eta Maria Kristinaren Erregeordetza

Alfontso XII.aren erregealdian (1875-1885), Canovas del Castilloren gobernu kontserbadoreak sistema zentralizatzaile eta moderatu bat ezarri zuen, gatazka armatuak amaituz eta politika zentralizatzailea sendotuz. Ondoren, Sagastaren gobernuak (1881-1884) sistema demokratikoago baten alde egin zuen, esaterako, exiliatuen itzulera eta katedra-askatasuna bultzatuz. 1885ean Alfontso XII.a hil ondoren, Maria Kristina erreginorde bihurtu zen, eta Pardoko Ituna sinatu zen Canovasek eta Sagastak botereari buruz ez borrokatzeko. Horrela, gobernuaren txandaketa sistema bat ezarri zen. Sagastaren eta Canovasen txandakatzeak sistemaren oinarriak ezarri zituen, nahiz eta kazikismoa nagusi izan. XX. mendearen hasieran, monarkia liberala bazegoen ere, ez zen demokratikoa, eta horrek zatiketa eta krisiak sortu zituen. Lider historikoen heriotzak alderdiak zatitu zituen, eta Alfontso XIII.aren esku-hartzeak tentsioa gehitu zuen. Gizartea ordezkatuta ez sentitzeak sistema demokratizatzeko eskaerak areagotu zituen. 1906an, Jurisdikzioen Legea onartu zen. Aldi berean, oposizioko taldeak, hala nola errepublikanoak eta langileen mugimenduak, indartzen ari ziren, Kataluniako nazionalismoa haziz eta CNT eta PSOE sortuz.

1898ko Krisia eta Erregenerazionismoa

1898an Espainiak Kuban, Puerto Ricon eta Filipinetan geratzen ziren azken koloniak galdu zituen. Hau guztia, independentziarako altxamenduek eta AEBen esku-hartze inperialistak eragin zuten. Gerran, Maine ontziaren leherketa AEBk Espainiaren aurkako gatazka areagotzeko baliatu zuen. Ondoren, Espainiako itsas-armadaren porrota eta Parisko Ituna iritsi ziren, azken koloniak galduz eta Sagasta politikan dimitituz. Alfontso XIII.ak 1902an erregetza hartu zuen. Kolonien galerak ondorio ekonomiko positiboak izan bazituen ere, gizarte desadostasunak azaleratu ziren, Erregenerazionismoaren ideiak sortuz eta J. Costak kritikatuak izan ziren. Marokoko gatazkak, Espainiako interes politiko eta ekonomikoengatik, espainiar oligarkiaren interesak islatu zituen eta tokiko independentismoarekin talka egin zuen. Espainiak bertako erresistentziari aurre egin zion eta 1909an Aste Tragikoak protesta sozialak piztu zituen Bartzelonan. Lehen Mundu Gerran Espainia neutro mantendu zen, eta horrek hazkunde ekonomikoa ekarri zuen, baina aldi berean gizarte-tentsioa. 1917an, krisi militarra, politikoa eta soziala bizi izan zen, eta hirurteko boltxebikea gertatu zen. Pistolerismoak eta Canadiense grebak Katalunian egoera larritu zuten. Annualeko hondamendian porrotak Espainiaren ahultasuna agerian utzi zuen. Azkenean, 1923an Miguel Primo de Riverak estatu-kolpe batekin diktadura ezarri zuen eta Alfontso XIII.ak onartu zuen.

Entradas relacionadas: