Euskal Herriko Hirien Hierarkia eta Hiri Sistema (2014)
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,28 KB
Euskal Herriko Hirien Hierarkia Mapa (2014)
Maparen Deskribapena eta Legenda
Aurrean dugun mapa irudi-mapa bat da, Euskal Herriko hierarkia mapa irudikatzen duena 2014. urtean. Legendak ematen digun informazioak hiri nagusien biztanleria kopurua adierazten digu milakotan. Horrez gain, Bilbo Handiko eremuan hiriak desberdintzeko legenda bat ere ageri da ezker aldean, izan ere hiri-pilaketa handia dago eremu horretan. Azkenik, eskala bat ere ageri da: zentimetro bakoitzeko 10 km.
Euskal Herriko Hiri Nagusiak
Maparen azterketari dagokionez, hiru hiri nagusi ageri dira 100.000 biztanle kopurua gainditzen dutenak. Hiru hiriburu horiek Euskal Herriko hiru probintzien hiriburuak dira, hain zuzen ere:
- Bilbo (Bizkaia)
- Donostia (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Bizkaia: Bilbo Handiaren Eragina
Bilbo Handiko eremuan hiri-aglomerazio izugarria dago; hiri horien artean Sestao, Astrabudua eta abar ageri dira. Eremu honek Euskadiko biztanleria handiena du, batez ere Bilbok. Horrez gain, Bizkaian ez dago beste hiri handirik; gehienak hiribilduak dira, alboko landa-eremuetan eragin handia dutenak, hala nola:
- Durango
- Gernika
- Bermeo
Gipuzkoa: Donostia eta Hiri Ertainak
Donostia Gipuzkoako hiri nagusi bezala ageri da, eta horren aldeetan zenbait hiri ertain egon arren, ez du zerikusirik Bilbo Handiko eremuarekin, biztanleria nabarmen txikiagoa baita. Gainontzeko lurraldean oso sakabanatuta daude hiribilduak, horien artean Irun, Azpeitia edo kostaldean dagoen Zarautz.
Araba: Vitoria-Gasteizen Nagusitasuna
Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldean Araba ageri da. Argi ikus daiteke hiriburuak, Vitoria-Gasteizek, duen eragina lurralde honengan. Izan ere, horren inguruan ez dago hiri ertainik; ia denak dira 5.000 biztanletik beherakoak. Hala ere, Vitoria-Gasteiztik pixka bat urrunago Laudio eta Amurrio ageri dira, hiri ertain bezala sailkatzeko modukoak, Arabako eskualdearen barruan.
Euskadiko Hiri Sistemaren Hierarkia
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek osatzen duten sisteman, horiek osatzen dituzten hirien ezaugarrietan oinarrituriko hierarkia nagusitzen da, baita horien artean zein Espainia edo Europako sistema hiritar batzuekin ezartzen diren harremanetan ere.
Hiriburuen Nukleo Anitzeko Sistema
Hierarkia horren gailurrean, Hiriburuen Euskadiko Nukleo Anitzeko Sistema dago. Horrek hauek hartzen ditu barne:
- Bilboko Eremu Metropolitarra (Bilbo Handia)
- Donostia
- Vitoria-Gasteiz
Bilboko Eremu Metropolitarra (Bilbo Handia)
Bilboko Eremu Metropolitarra Euskadiko aglomerazio demografiko handiena da. Garai bateko industriaren eta portuaren eremua desagertu ondoren, eginkizun gehienak hirugarren sektorean nabarmentzen dira. Industria, berriz, portuko eremu berrien inguruan mugitu da. Bilboko Eremu Metropolitarra erkidego osoan zehar hedatzen da eta estatuarekiko hainbat lotura ditu. Izan ere, Bilbo da Bizkaiko golkoko erlaizeko maila handiena duena eta Madrilen atzetik, bigarren lekuan dago bere eragin-eremuetan barne hartzen dituen hiriburu garrantzitsuen kopuruari dagokionez. Nazioartean ere harreman garrantzitsuak ditu portuan gauzatzen den salerosketa eta Loiuko aireportuko bidaiariak garraiatzeagatik.
Donostia: Eremu Metropolitar Txikiena
Donostia neurri txikiena duen eremu metropolitarraren erdigunea da. Eginkizun dibertsifikatuak ditu: industrialak, kulturalak, turistikoak eta komertzialak. Kokapen pribilegiatua du Nafarroa eta Ebroren haranera joateko komunikazioei dagokienez. Gainera, Frantziako mugatik hurbil egoteak Akitania eta Baionarekiko loturak eragiten ditu.
Vitoria-Gasteiz: Administrazio eta Industria Gunea
Vitoria-Gasteizek administrazio-eginkizunak ditu. Autonomiako hainbat erakunderen egoitza da, eta horrez gain, eginkizun industrialak, komertzialak, kulturalak eta turistikoak ere baditu. Lotura du Nafarroa eta Errioxarekin, eta estatuko eta nazioarteko loturak indartu egin dira Aireportuak salgaiak garraiatzeko duen eginkizunagatik.
Hiri Txiki eta Ertainak
Lurralde historikoetako hiriburuen azpitik, hainbat hiri txiki eta ertain daude (10.000-50.000 biztanle). Demografiaren neurria eskualde-esparruko administrazioan, industrian edo zerbitzuetan eginkizunak gauzatzeko nahikoa da.
Euskadiko Hiri Sistemaren Espazio Banaketa
Euskadiko hiri-sistemaren espazio-banaketa orekatua da, eta honako hauek bereizten dira:
- Itsasertzeko azpisistema
- Barnealdeko azpisistema
Itsasertzeko Azpisistema
Itsasertzeko azpisistemak alboko hiria osatzen du Bilboren eta Donostiaren artean. Hiri txikiek osatutako aglomerazio txikiek osatzen dute.
Bizkaiko Azpisistema
Bizkaian, hiri-sistema desorekatua da. Bilbo Handiko eremu metropolitarrean biltzen dira eginkizun nagusiak. Hurbilen dauden eremuetan ez dago eragin-eremuak zuzentzeko gai den hiribildurik, “xurgatze efektua” deritzona dela eta. Gainerako eremuetan hiriak/hiribilduak dira haranen erdiguneetan daudenak. Irisgarritasun handiko ardatzak dira eta eginkizun nagusiak gauzatzen dira, eragina sortuz biztanleria sakabanatuta dagoen landa-eremuetan (Bermeo, Gernika, Durango, etab.).
Gipuzkoako Azpisistema
Gipuzkoan, sistema orekatuagoa da. Donostiarekin batera, hainbat hiri industrial ertain daude lurraldean zehar nahiko era homogeneoan kokatuta (Beasain, Ordizia, etab.). Hala, biztanleria-gune ia guztietatik hurbil, babes gisa balio dien goi-ibar funtzionalen bat dute.
Barnealdeko Azpisistema (Araba)
Barnealdeko azpisistema Vitoria-Gasteizen inguruan dago. Sistema makrozefalikoa eta desorekatua da, eta hiriburuan pilatzen da lurralde historikoaren biztanleriaren %75. Hiriburutik kanpo Laudio eta Amurrio besterik ez dira aipatzeko modukoak, eta gainerako eremuetan ez dago hiri esanguratsurik. Agurainek besterik ez du Arabako azpizentro gisa jokatzen.
Horrez gain, beste zenbait ahulgune ditu, esaterako, eremu edo hiri batzuk lurralde historikotik kanpo dauden beste espazio batzuetan arreta jartzea (Bastidak Haron, esaterako). Horrez gain, Trebiñuko Konderriaren ingurua aipatu behar da, espazio horren plangintza eta kudeaketa zailtzen baitu.