Euskal Herriko Gerra Zibila: Historia eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB
36ko otsaileko hauteskundeetan Fronte Popularra garaile izan zen. Ondorioz, gizarteko kontserbatzailenek eta atzerakoienek indarraren bidez boterea hartzea erabaki zuten. Errepublikarrek gobernuaren boterearen hasieran liskar ugari izan ziren uztailaren 18an. Altxamendu militarraren garaipen partzialak areagotu egin zuen Espainiaren banaketa bi alderditan: Nazionalak (monarkikoak, karlistak, tradizionalistak, falangistak) eta errepublikarrak (komunistek eta anarkistek). Mendebaldeko potentziek ez zuten parte hartu sobietar batasuna izan ezik. Gatazkak 39 arte iraun zuen. 39an sistema liberal demokratikoa behin betiko desagertu zen. Horren ordez, diktadura ezarri zen Franco buru zela. Ia 40 urte iraun zuen eta gerraren ondorioak egoera politikoan, ez ezik, ekonomian, sozialean eta kulturalean ere izan zuten eragina. 1936ko uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan Errepublikaren aurka altxa zenean, harekin bat egin zuen Iruñean zegoen Mola jeneralak eta nafar erreketekarlistek. Bizkaia errepublikaren alde agertu zen eta Gipuzkoan zalantza uneak izan ziren hasiera batean. Horrela, laster Hego Euskal Herria bitan zatitu zen. Matxinoek EAJ beraien alde jartzea espero bazuten ere, alderdi kontserbadore eta kristaua baitzen, alderdi hau Errepublikaren alde azaldu zen. Hala ere, alderdiaren jarrera eztabaidan izan zen azken unera arte: Bizkaian eta Gipuzkoan zalantzarik gabe egin zuen legaltasunaren alde; Nafarroan eta Araban, berriz, elkarren aurkako jarrerak izan ziren alderdi barnean. Gerra zibilaren hasierak eta Gipuzkoa erortzeak EAJri errepublikaren gobernuan sartzeko aukera eman zioten. EAJ lehen euskal gobernu autonomoa zuzendu zuen Agirre lehendakaria zela eta Euskadiko herri auzitegia sortu zen matxinatuen delituak eta gerrarekin loturikoak aipatzeko. EHri autonomia jarduteko aukera eman eta txanpon propioa sortu, ertzaintza eta euskal armada ere. Gerran 3 etapa bereiztu ziren.a) Fronte Gipuzkoarra uztailetik-urrira 1936. Erreketeen erasoa: Nafarroatik Gipuzkoara: Irun, Tolosa eta Beasain. Beorlegi koronelaren gidaritzapean, Irun hartu zuten, eta Frantziarekin zuten muga itxi zuten. Errepublikaren defentsa ezkertiarren esku Defentsa Batzarraren ardurapean baina armak oso ahulak. Defentsa Batzarra EAJk, Fronte Popularrak eta CNTk osatzen zuten. Gerra antolatzeko eta lurraldea kontrolatzeko. Anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaida eta Fronte Gipuzkoarra desegin zen. Eta Mola jeneralaren esku geratu zen.
b) Legutianoren aurkako erasoa, Gerraren bigarren aldian, 1936 urritik 1937 martxoraino. Defentsa Batzarretatik Euskal gobernu edo Jaurlaritza, osatu berrira. Agirreren gobernuak kontseilaritza nagusiak bere gain hartu zuen. Arerioren tropek Bizkaia inguruan presio handia zuten. Legutiano Araba erasotzeko agindua eman zuen. Baina eustezko erasoak porrot egin zuen. Eta agerian geratu euskal armadaren gabezia eta matxinatuen nagusitasuna. Bizkaiaren konkista: Matxinoak, Donostia eta Irun bereganatu ondoren, Bizkaiarantz abiatu ziren 1937ko udaberrian. Molak, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko frontean atzera egin ondoren, gogor egin zion aurkariari. Lau errekete-brigada nafarrekin, 140 hegazkinekin eta artilleriako 7 kanoirekin agertu zen airea eta itsasoa bere alde zituelarik. Baina morala eta erresistentzia ahuldu nahian, inoiz erabili ez zen arma bat agertu zen: herria bonbardeatzea eta suntsitzea. Martxoaren 31n, Durango bonbardatu zuten eta 336 pertsona inguru hil zituzten. Durango eta Eibar ere faxisten esku geratu ziren eta bi egunetara, 1936ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatua izan zen. Aireko tropek egindako suntsiketaren ondoren, frankistak sartu ziren herrian, geratzen ziren erresistentzia gutxiekin guztiz amaitzeko. Herrian zutik geratu ziren zuhaitz gutxietako bat, oso garrantzitsua egin zen: Gernikako arbola.Ondorioak: Gerraren ondorioz 300.000 pertsona inguru hil ziren. Gerra bukatu zenean, 270.000 preso zeuden kartzeletan, kontzentrazio esparruetan gatibu zeudenak kontatu gabe. Horrez gainera, 300.000 pertsona erbesteratu ziren zapalkuntzari iheska. Gerra irabazi zuen erregimen frankistak 30.000 pertsona inguru hil zituen 1939. eta 1950. urteen artean, eta zapalkuntza politiko arrunt gogorra ezarri zuen. Pentsamendua eta ideologia zapaltzeko Eliza Katolikoaren laguntza izan zuen.Ondorio politikoak: Eusko Jaurlaritza erbestera joan eta handik lan egin zuen. Gainera, Frankok Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoreak izendatu zituen. Arabak eta Nafarroak, ordea, zenbait eskubide foral mantendu zituzten.