Euskal Herriko Geologia eta Klima: Mendikateak eta Sakonuneak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

Hegoaldeko mendikate eta arroak (banalerroaren hegoaldean)

Mediterraneoko isurialdean kokatuta daude. Sare hidrografikoak Ebro ibaian du oin-maila eta, banalerroaren iparraldearekin alderatuz, hemen ibai-haran zabal eta irekiagoak sortu ziren.

Arabako Lautada

Barrualdeko sakonunearen jarraipena da eta Arakil ibaiaren korridorearen bidez egiten du bat Iruñea eta Irunberrirekin. Korridore horretatik doaz Gasteiz eta Iruñea arteko komunikazio bide nagusiak.

Mendebaldeko mendikateak edo mendilerroak

Badaia, Arkamo eta Salbada mendikateek ixten dute Arabako Lautada mendebaldetik. Multzo hau Goi Kretazioko kareharri eta margaz eratua da eta egitura monoklinala du. Badaia eta Arrato mendikateek Zadorra eta Baias ibaiak bereizten dituzte eta mendebaldetik ixten dute Lautada, aipatu denez.

Erdialdeko mendikateak

Arabako eta Nafarroako lurraldeen zehar hedatzen dira: Andia, Urbasa eta Gasteizko mendiak. Andia sinklinal esekia da eta modelatu karstikoa garatua du. Horrez gain, ur-azaleratze ugari ditu, hala nola Urederrakoa.

Hegoaldeko mendikateak

Toloño mendikateak bereizten ditu Trebiñuko arroa eta Arabako Errioxako eskualdea. Hegoaldeko mendikatea Toloñotik luzatzen da Kodes mendilerrora arte (Nafarroa eta Arabako mugan).

Ebroko Sakonunea

Arabako hegoaldean (Arabako Errioxa) eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean (Erribera eta Bardeak) kokatzen da sakonunea. Inguru horizontala da eta lautada zabalak ditu. Ebroko sakonunea Tertziarioko kubeta sedimentarioa da. Tertziarioaren amaieran Iberiar penintsula goratu zen eta Mediterraneoa hondoratu zen; horren ondorioz, gaur egungo Ebro ibaia itsasora iritsi zen.

Bardeak (Bardenas Reales)

Nafarroako hego-ekialdean daude eta bitan zatitzen dira: Bardea Beltza eta Bardea Zuria. Litologiari dagokionez, Bardeetan higadurarekiko erresistentzia maila desberdinetako material geruzak ageri dira: igeltsuak, igeltsu-margak, buztin gorriak eta hareharriak. Bardea Zuriak higadura nabaria eta bizia jasan du. Giza presioak higadura bizkortu zuen landare-estalduraren degradazioa bultzatuz. Horren ondorioz, Bardeek zuten babesik garrantzitsuena desagertu zen.

Euskal Herriko Unitate Geografiko eta Klimatiko Nagusiak

Euskal Herria hiru unitate geografiko nagusitan banatzen da:

  • Pirinioak:
    • Pirinio Axiala
    • Pirinioetako hego isuria:
      • Barrualdeko mendikateak
      • Barrualdeko sakonunea
      • Kanpoaldeko mendikateak
    • Pirinioetako ipar isuria
  • Euskal Mendiak:
    • Banalerroaren iparraldean:
      • Kostako mendikate tertziarioak
      • Kostaldeko iparraldeko antiklinala
      • Bizkaiko sinklinorioa
      • Bizkaiko antiklinala
    • Hegoaldeko mendikate eta arroak (banalerroaren hegoaldean):
      • Arabako Lautada
      • Mendebaldeko mendilerroak
      • Erdialdeko mendikateak
      • Hegoaldeko mendikateak
  • Ebroko Sakonunea

Klima eta Landaretza

Euskal Herriko klima eta landaretza aztertzeko, hainbat osagai eta elementu hartzen dira kontuan:

Klima osagaiak:

  • Hodeiak / Intsolazioa
  • Prezipitazioa
  • Haizea
  • Tenperatura

Klima motak:

  • Klima ozeanikoa
  • Trantsizioko klima ozeanikoa
  • Klima mediterraneo kontinentalizatua

Landare motak:

  • Klima ozeanikoaren landaretza
  • Beste landaretza mota batzuk

Klima elementuak:

  • Intsolazioa / Hodeitza
  • Airearen tenperatura
  • Hezetasuna / Lainoa / Gandua
  • Presioa / Haizea
  • Prezipitazioa
  • Lurrunketa / Ebapotranspirazioa / Idortasuna

Entradas relacionadas: