Euskal Herriko Geografia eta Geologia Terminoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

Geografia eta Geologia Terminoen Azalpena

Autonomia Erkidegoa

Autonomia Erkidegoa: 1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera, Espainiako lurraldetasuna antolatzen duen autogobernu erregimena gauzatzen deneko probintzia bakarreko edo askotariko eskualdea da. Legegintza autonomia, Justizia Auzitegia eta betearazle ahalmenak dituena, eta bere ordezkaritza bidez bere burua administratzeko gai dena. Probintzietan eta udalerrietan banatzen dira; probintziak buru diputazio edo aldundiak izaten ditu.

Kartografia eta Koordenatuak

Sestra-kurbak

Sestra-kurbak: Mapa topografiko batean erliebea adierazteko, altuera beran dauden tokiak lotzen dituzten lerroak dira. Zenbat eta hurbilago egon, aldapa handiagoa izango da.

Latitudea eta Longitudea

Latitudea-Longitudea: Lurreko puntu bat kokatzeko laguntzen duten erreferentzia espaziala da (koordenatu geografikoa).

  • Latitudea: Gainazaleko puntu batetik Ekuatorera dagoen angelu-distantzia da (Iparraldeko edo Hegoaldeko, Ip edo Hg.).
  • Longitudea: Lurraren gainazaleko puntu batetik oinarrizko meridienera (Greenwich) dagoen angelu-distantzia da (Ekialdeko edo Mendebaldeko, Ek edo M).

Mapa eta Zientziak

Mapa: Lurreko gainazalaren edo zati baten irudikapen grafiko laua da. Proiekzio-sistema, neurria murrizteko eskala bat eta errealitatea modu sinplifikatuan azaltzeko ikur, kolore eta sinboloak erabiltzen dira.

  • Kartografia: Mapak lantzeaz, diseinatzeaz eta egiteaz arduratzen den zientzia.
  • Topografia: Lurraren irudikapen grafikoa eta horren irudikapen prozedura aztertzen duen zientzia. Lur-eremu txikietan erabiltzen da; lur eremu handietan, berriz, geodesia. Hiru dimentsiotako koordenatu-sistema erabiltzen da puntuak kokatzeko.

Erliebearen Formazioak

Erliebea

Erliebea: Lurrazalak dituen ezaugarri geomorfologikoen multzoa. Lurrazak leku jakin batean hartzen duen forma edo egitura. Lurraren barruko indarrek sortutako egitura geologikoen eta kanpoko eragileek egindako modelaketaren emaitzak dira. Geomorfologiak aztertzen du.

Antiklinala eta Sinklinala

Antiklinal/Sinklinal: Estratuak tolestuta daudenean, erliebe jurasikoa eman daiteke, hau mendikate gazteetan sortzen da. Tolesdura ganbilak (antiklinal) edo ahurrak (sinklinalak) txandakatuta sortzen ditu. Higadurak antiklinalen estratu gogorra zulatzen duenean hustuketa gertatu eta haran bihurtzen dira, beraien tartean antzinako haran sinklinalak utziz (erliebearen alderantzikatzea). Sinklinala bi antiklinalen artean kokatzen da.

Meseta

Meseta: Penintsulako erliebearen unitate nagusia da. Antzinako zokalo palezoikoa da, kanpoaldean mendikateak eta barnealdean sakonuneak bereiz daitezke. Penintsularen goi-ordokia da, erdialdean kokatzen da eta ia lurralde osoa betetzen du. Paleozoikoko Mendigune Hesperikoan du sorrera; higaduraren eraginez goi-ordoki bihurtu zen. Batez beste, 600 m-tik gora.

Erliebe Karstikoa

Modelatu Karstikoa

Modelatu karstikoa: Eskuarki kareharriz osatutako eskualdeetan eratzen diren forma berezien multzoa da. Urek kaltzio karbonatoa disolbatzearen ondorioz eratzen da (dolinak, estalaktitak, estalagmitak, leizeak, lapiazak...). Higaduraren eraginez eratzen den paisaia konplexua.

Dolina

Dolina: Jatorri karstikoko (kareharrizko) erliebe formazioa. Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak dira. Askotariko formak eta alboan dauden beste batzuekin lotuz, ubala izena duen bilbe konplexuko barrunbeak sortzen dira.

Lapiaz

Lapiaz: Trenkada zorrotzez bereizitako ildaxka sakon eta zulo irregularrez osatutako forma karstikoa. Erliebe karstikoko formazioa, kareharriaren pitzaduretan ura sartu eta disolbatzearen ondorioz sortutako ildo edo kanoi sareak.

Mendiak eta Orogeniak

Mendia

Mendia: Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur zatia, bakartua edo beste batzuekin (mendilerroa) lotua.

Orogenia Alpinoa

Orogenia alpinoa: Hirugarren aroan edo tertziarioan izandako mugimendu orogenikoa. Penintsulako toleste mendikatea, jalkitze-arroak eta mendigune zaharrak sortu zituen.

Antzinako Mendiunea

Antzinako mendigunea: Lehen Aroko mendien hondarrak, edo Hirugarren Aroko alpetar orogenesiaren mugimenduen eraginez, zokalo batean altxatutako blokeek eraturiko mendiak.

Jalkitze-arroa

Jalkitze-arroa: Sakonune natural zabala, aldi geologiko jakin baten barruan sedimentuz bete zena. Hirugarren aroan, alpetar orogenesiaren ondorioz, hondoratu eta sedimentuz bete ziren guneak. Jalkitze zokalo batean hondoratu ziren blokeek sortuak edo alpetar orogenesia baino lehen zeuden eratutakoak, erliebe horizontalak dira, malda pixka batekin.

Kostaldeko Formazioak

Itsasadarra

Itsasadarra: Kostako sarguneak dira, itsasoak inai-haran baten azken tartea hartzerakoan sortzen direnak, itsasoaren maila gora egin duelako edo azal kontinentala behera egin duelako. Kostalde menditsuetan itsasoak bereganatu dituen haranak luze eta estuak dira.

Ibai-terraza

Ibai-terraza: Ibai baten ertzetan kokatutako zerrenda lau eta garaiak dira. Kuaternarioko klima-txandaketen eraginez sortu ziren. Hotz glaziarreko aldietan, ibaiaren emaria urria zen, ura izoztuta zegoen eta higadura-indarra behera egin zuen, bitartean ibilguan alubioiak edo materialak jalkitu zituen. Glaziazioa akitzerakoan ibaiaren emariak gora egin zuen eta ibilgua sakondu zen, jalkitako alubioiak ibai ertzetan utziz, terrazak eratuz.

Entradas relacionadas: