Euskal herriko estatutuari buruzko legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

1- XIX. Mendearen azken urteetan bi gertaerak bideratu zituzten euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin. Zeintzuk?Euskal lurraldeek 1876. Urtean foruak galdu zituzten, eta honek euskal lurraldeen pribilegioak galtzea ekarri zuen. Bestetik, industrializazioak eragin handia izan zuen euskararen mugimenduan, batzuek industrializazioarekin baserri munduaren heriotza etorriko zela pentsatu zuten. Horrek, abertzaletasuna areagotu zuen eta horrekin batera, Pizkunde Aroa eta Lore Jokoak hasi ziren.2- Zer ziren LORE JOKOAK? Zer egiten zen Lehiaketetan saritutako lan onenekin? Aipatu LORE JOKOetan saritutako hiru idazle.Pizkunde Aroaren hasieran, Anton Abadia zientzialari eta mezenasak Lore Jokoak sortu zituen 1853an Lapurdiko Urruñan euskal jai gisa. Beste jolas eta batzuen artean bertso sorta onenarentzat ere saria jarri zuen. Lehiaketa honetan Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek ere parte hartzen zuten. Abadiaren jai hauek hainbat herritan izan ziren, Urruña eta Sara esaterako, ondoren Hegoaldera ere iritsi ziren.Hasierako Lore Jokoetara bertsoak bakarrik aurkezten ziren. 1880tik aurrera Jose Manterolak eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat sariketa egin zituzten, eta haietara bertsoez gain, ipuin, saiakera laburrak eta antzerkitxoak bidal zitezkeen. Beraz, urteroko ospakizun hauek idazleak trebatzeko eskola eraginkorrak izan ziren. Saritutako lan onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten eta aldizkari hark iraun zuen bitartean aritu ziren Lore Jokoak ospatzen, beraz, 1918an bukatu zien.Sarituen artean Elizanburu, Felipe Arrese Beitia eta Gregorio Muxika daude. 3- ( 57.Or “neguko gau izugarri bat” ) nor da egilea? Azaldu nola ikusten duen egoera.Egilea, Arrese Beitia da eta Euskal Herria eta euskararen egoera nola ikusten duen azaltzen du. Gaua eta iluntasuna Euskal Herriaren egoerarekin konparatzen du, eskubideak eta legeak (foruak) galduta, hizkuntza ere ia galdurik. Egunsentiko oilarraren kukurrukuak itxaropena (hobetzeko aukera) ematen dio. Azkenik, euskarak iraun egingo duela dio.4- Noiz eta non sortu zen Eusko Ikaskuntza? Aipatu Eusko Ikaskuntzaren helburua eta kezkarik behinena eta horretan egindako ahalegin handiak.Eusko Ikaskuntza 1918an Oñatik sortu zuten pentsaera ezberdineko hainbat euskaltzalek, Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea izan zuen helburu nagusitzat. Bere kezkarik behinenekoa irakaskuntza zen eta horretarako, ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko udako ikastaroak eratu edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua egin zuten.5- Noiz eta non sortu zen Euskaltzaindia? Nor izan zen lehen euskaltzainburua? Eta gaurkoa?Euskarak erakunde baten falta zuenez, 1918ko Oñatiko biltzarrean, euskararen akademia bat eratzea erabaki zen, eta Euskaltzaindia izena jarri zioten. Lehen euskaltzainburua Resurreccion Maria de Azkue izan zen tea gaur egungoa Andres Urrutia da.6- Zein da Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuena? Eta noiz heldu zion xede horri? Zeintzuk dira Euskaltzaindiak izan dituen bi lan nagusi beraren hastapenetatik?Euskaltzaindiaren helburua euskararen batasuna zen. Euskara gordetzea, zabaltzea eta egoera onean, arauekin… egotea nahi zuten. Xede horri 1968an heldu zion. Euskaltzaindiaren hastapenen bi lan nagusi, Iker, hizkuntzaren azterketa, eta Jagon, hizkuntza zaintzea eta zabaltzea izan dira.7. Zer izan zen Euskaltzaleak elkartea? Aipatu Euskaltzaleetako bazkide borrokatuenaren ametsa.1926an Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen eguna sortu zurten Arrasaten. Bertara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Horrela sortu zen Euskaltzaleak elkartea. Aipatutako Euskararen Egunez gain, Olerti eta Antzerti Egunak ere ospatu zituzten. Gerrak hainbat asmo zapuztu zituen. Elebitasunaren arazoan aztertzen eta euskarazko kazetaritzarako bideak urratzen ere asko saiatu ziren erakunde honetako kideak. Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen Euskaltzaleak erakundeko bazkide borrokatuenetako baten ametsa, “Lizardi”rena.

Entradas relacionadas: