Euskal Herriko Erlievea: Pirinioak, Mendiak, Ebro

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Euskal Herriko erliebea bi isurialdetan banatua dago: atlantikoa eta mediterraneoa. Bien arteko muga Pirinioek, Gorbeiak, Aralarrek eta Aizkorrik egiten dute. Paisaia desberdintasun handia dago.

Ipar isurialdean Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroako iparraldeko bailarak daude. Hego isurialdean, berriz, Araba eta Nafarroa sartzen dira.

Euskal Herrian hiru erliebe mota bereizten dira nagusiki: Pirinioa, Euskal Mendiak eta Ebroko Sakonunea.

Pirinioa

Euskal Herriko ekialdean kokatua, Larrundik Hiru Errege Mahairaino hedatzen da. Mendi altuenak hemen daude: Arlas, Hiru Errege Mahaia, Txamantxoia, Orhi, etab. Mendikate konplexua da, tolestura alpetarrak altxatu zuen tertziarioan eta ondoren higadurak bere itxura aldatu du.

  • Ipar Isurialdea: Bertako orografia sinpleagoa da, mendikateak altuera segituan galtzen duelako Frantziako lautadarantz.
  • Hego Isurialdea: Hiru zati ditu:
    • Barne Mendikatea: Kareharrizkoak eta horma bertikalak, karsta aztertzeko leku interesgarriak daude. Euskal Herriko mendi altuenak daude bertan: Orhi, Hiru Errege Mahaia eta Auñamendi.
    • Kanpo Mendikatea: Alaitz, Leire, Erreniaga dira mendikate aipagarrienak. Mendebaldera Urbasa, Andia eta Toloño dira bere jarraipen geologikoa.
    • Barne Sakonunea: Irunberritik Iruñera luzatzen den korridorea. Bere jarraipena Sakanatik Arabara aldera doakio. Tertziarioko materialez osatua. Zintzur ikusgarriak bertan.

Euskal Mendiak

Ipar eta Hego isurialdeen banalerroa eratzen dute. Hauek dira ekialdetik mendebaldera banalerroa osatzen duten mendiak: Aralar, Aizkorri, Gorbeia eta Salbada. Kareharrizkoak dira denak, tolestura alpetarrean sortuak. Modelatu karstiko ikasgarria dago.

Mendikate hauek euskal lurraldea bi eremutan bereizten dute:

  • Iparraldean: Ura Kantauri itsasora doa, klima ozeanikoa da, euskararen erabilpena orokorra izan da, bailarak motzak dira.
  • Hegoaldean: Ura Mediterraneo itsasora doa Ebroren bidez, klima lehorragoa da, bailara zabalak dira, euskararen erabilpena ia desagertua da.

Gipuzkoako kostaldean mendikate tertziarioa dugu, Jaizkibeletik Getariara doana. Material nagusia hareharria eta flyscha dira.

Ebroko Sakonunea

Arabar Errioxatik Nafarroako Erriberatik pasatuz Aragoiraino luzatzen den lurralde emankorra dugu. Araban paisaia aldapatsua da, terrazatan antolatua ibairaino jaisten da. Lurra mahatsentzat ezin hobea da.

Erribera Nafarroako lautada zabala da. Material bigunez osatua, barazkiak dira nagusi bertan. Hego-ekialdean Bardeak daude. Klima lehorregia da eta euriak higadura handia sortzen du bertako material bigunari. Material gogorrak goian gelditzen dira bigunak higatzen diren bitartean, oso erliebe espektakularra sortuz: badlands eta tximiniak.

Definizioak

Zokalo Paleozoikoa: Lehen aroan sortutako lur zatia, Gaztela eta Galizia inguruan azaleratu zena eta granitoz eginikoa; horrenbestez, harri igneoa eta plutonikoa da.

Horts: Bi failen artean sortutako blokea. Goian gelditzen da bloke hori.

Badlands: Landaretza gutxiko tokitan errekak sortzen dituen lurrak. Adibidez: Bardeak.

Erliebe Karstikoa: Kareharriak sortzen duen erliebea da. Urak higatu egiten du eta kobazuloak eta galeriak sortzen ditu.

Entradas relacionadas: