Euskal Herriko Erliebea eta Iberiar Penintsulako Ur-Isurialdeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB
EAEko Erliebea
EAEko Erliebe Unitate Nagusiak
Euskal Mendiak eta Ebroko Sakonunea dira EAEko erliebe-unitate nagusiak.
Euskal Mendiak: Hedapena eta Unitate Nagusiak
Euskal Mendiak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroaren mendebaldean zehar hedatzen dira, Kantabriar Mendikatearen eta Pirineoen artean. Unitate nagusiak honako hauek dira:
- Ekialdeko Mendilerro Banatzailea
- Ipar edo Kantauri Isurialdea
- Hego edo Ebroren Isurialdea
Erdialdeko Mendilerro Banatzailea: Kokapena eta Norabidea
Lurraldearen erdialdean kokatzen da, mendebaldetik ekialderantz hedatuz.
Tontorrik Garaienak
- Ganekogorta
- Gorbea
- Anboto
- Elgea
- Aizkorri
- Aralar
Erdialdeko Mendilerroaren Eragina Euskal Mendietako Erliebean
Bizkar edo ardatz gisa jokatzen du, ur-banatzaile nagusi bezala, bi isurialde banatuz.
Kantauri Isurialdearen Hedapena
Bizkaia eta Gipuzkoan zehar hedatzen da.
Kantauri Isurialdeko Paisaiaren Modelatua
Isurialde honetako paisaia mendigune txikiz eta haran estuz osatzen da.
Kantauri Isurialdeko Tontor Garaienak
Kostako Mendikatea
- Jaizkibel
- Ulia
Kosta Ondoko Mendilerroa
- Sollube
- Illuntzar
- Izarraitz
- Hernio
Barruko Mendilerroa
- Bizkargi
- Oiz
- Murumendi
- Izazpi
Ebro Isurialdearen Hedapena eta Paisaiaren Modelatua
Araba eta Nafarroa mendebaldean zehar hedatzen da. Paisaiaren modelatua mendigune ertainez eta lautadaz osatzen da.
Ebro Isurialdeko Azpiunitateak eta Mendiak
- Arabako Lautada eta Arakil Ibaiaren Korridorea
- Erdialdeko Mendilerroa: Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta, Gasteiz, Badaia
- Trebiño-Mirandako Arroa
- Hegoaldeko Mendilerroak: Kantabriar Mendilerroak (Toloño), Kodes (Joar)
Ebroko Sakonunearen Hedapena eta Paisaiaren Modelatua
Euskal Autonomia Erkidegoan Arabar Errioxan zehar hedatzen da. Paisaiaren modelatua laua eta uhindua da.
Ur-Isurialdeak Iberiar Penintsulan
Penintsulako ibaiak hiru isurialdetan banatzen dira: Bizkaiko Golkoko isurialdea, Ozeano Atlantikoko isurialdea eta Mediterraneoko itsasoko isurialdea.
Bizkaiko Golkoko Isurialdea
Ibai Garrantzitsuenak
- Bidasoa (Gipuzkoa)
- Nerbioi (Bizkaia)
- Saja eta Pas (Kantabria)
- Sella, Narcea, Nalon eta Navia (Asturias)
Ezaugarriak
- Luzera: Ibai laburrak dira, beren sorburuko mendiak kostatik hurbil daudelako.
- Profila: Malda handia dute eta, ondorioz, uren abiadura handia da.
- Emaria: Klima ozeaniko euritsuarekin emari handia eta erregularra dute urtean zehar.
- Uholdeskotasuna: Malda handia eta euri ugarirekin sarritan egiten dute gainezka.