Euskal Herriko Eguraldia, Klima eta Erliebea: Definizioak eta Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,4 KB

Definizioak

Eguraldia: atmosferaren egoera leku batean eta une jakin batean da. Beraz, eguraldiak aldakortasun handia du eta zuzenean egindako behaketen bidez zehazten da. Eguraldia aztertzen duen zientzia metereologia da.

Klima: leku bateko atmosferaren batez besteko egoera da. Batez besteko egoera hori leku horretan urte osoan gertatzen diren eguraldi moten ohiko segidak eragiten du. Klimak eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu eta modu estadistikoan zehazten dira. Balioak fidagarriak izateko, gutxienez 30 urteko behaketa egiten da. Klima aztertzen duen zientzia klimatologia da.

Zirkulazio atmosferikoa: Jet korrontea edo jet stream: zirkulazio atmosferikoa altueran jet korronteak edo jet stream izenekoak zuzentzen du. Aire-korronte indartsua da, hodi-egiturakoa, eta, mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da 9-11km bitarteko altitudean, tropopausa polarrean eta tropikalaren artean dagoen altuera-aldean. Poloaren gainean dauden behe-presioak eta goi-presio tropikalak bereizten ditu.

Ekintza-zentroak eta Presio Atmosferikoa

Ekintza-zentroak: goi- eta behe-presioko inguruak dira.

Presio atmosferikoa

Presio atmosferikoa: aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen presioa da. Milibaretan (mb) neurtzen da. Eguraldi mapetan isobara izeneko lerroen bidez irudikatzen da. Isobarak lerroka irudikatzen dira eta presio normala 1016 mb-retara biribiltzen da.

Goi-presioa eta Behe-presioa

Goi-presioa: edo antizikloia goi-presioen zona da (+1016mb) eta inguruan presio txikiagoko beste zona batzuk izaten ditu. Haizeak horren inguruan mugitzen dira, erlojuko orratzen noranzkoan. Eguraldi egonkorra sortzen du.

Behe-presioa: depresioa, borraska edo zikloia behe-presioen ingurua da (-1016mb) eta inguruan presio handiagoko beste alde batzuk izaten ditu. Haizeak horren inguruan mugitzen dira, erlojuko orratzen kontrako noranzkoan. Eguraldi ezegonkorra sortzen du, askotan euritsua.

Ekintza-zentro Termikoak eta Dinamikoak

Ekintza-zentro termikoak: airea hoztearen edo berotzearen eraginez sortzen dira. Antizikloi termikoa aire-masa bat hozten denean sortzen da: aire hotzak pisu handiagoa du, behera egiten du, eta goi-presioa eragiten du. Depresio termikoa airea berotzen sortzen da: aire beroak pisu txikiagoa du, gora egiten du eta behe-presioa eragiten du.

Ekintza-zentro dinamikoak: jet korronteko gailurretatik eta asketatik sortzen dira, eta horiek lurrazalean islatzen dira: gailurrek antizikloiak sortzen dituzte, eta askek borraskak.

Tenperatura-bitartea eta Hezetasuna

Tenperatura-bitartea: edo bitarte termikoa hilabeterik beroena eta hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperaturen arteko aldea da. Espainian bitarterik txikiena Kanarietan eta kostetan daude eta handienak Iberiar penintsularen barrualdean. Airearen tenperaturaren analisia egiteko erabiltzen da.

Hezetasuna: airearen hezetasuna aireak duen ur-lurrunaren kantitatea da. Itsasora dagoen hurbiltasuna eta tenperaturaren araberakoa da; tenperaturak gora egiten duenean gutxitu egiten da. Espainian, urteko batez bestekoaren %70 gainditzen dute kostek eta ipar goi-ordokiek.

Idortasuna

Idortasuna: lurzoruan eta atmosferan behar besteko ura ez egotea da. Prezipitazioaren eta tenperaturaren artean dagoen loturaren araberakoa da. Modu horretan, prezipitazioaren bolumena zenbat eta txikiagoa izan eta tenperatura zenbat eta handiagoa izan, idortasuna handiagoa da. Kalkulatzeko bi indize daude: Gaussen metodoa (hileko idortasuna) eta De Martonne-ren indizea (idortasun orokorra).

Euskal Herriko Erliebea

1- Zokaloak: Aro primarioan edo Paleozoikoan eratutako ordokiak edo goi-ordokiak dira, aro horretako orogenesietan (mendien sorrera) sortutako mendikateen higaduraren ondorioz. Material paleozoikoak harri silizeoak dira: frantzia, arbela, kuartzita eta eskistoak. Gaur egun, zokaloak erliebe horizontalak dira batez ere, eta inguru zabalak hartzen dituzte penintsularen mendebaldeko erdian.

2- Mendigune zaharrak: aro tertziarioan sortutako mendiak dira. Gaur egun, mendigune horiek itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte, higadura handiko inguruak dira. Penintsulan, goi-lautadaren barrualdeko mendilerroak (Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak), Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia.

3- Tolestura-mendikateak: aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte, izan ere, gazteak direnez, higadurak oraindik ez ditu leundu. Tolestura-mendikateak bi motatakoak dira: bitarteko mendikateak eta alpetar mendikateak.

4- Arro sedimentarioak edo sakonuneak: aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun, erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira. Arro sedimentarioak bi motatakoak dira:

  • Duero, Tajo eta Guadianako goi-lautadako sakonuneak.
  • Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak.

5- Lurmuturrak/Golkoak: Lurmuturrak itsasoan barneratzen diren kostaren irtengune sakonak dira, aipagarriena Finisterre da. Golkoak kostan barrena itsasoak egiten dituen sargune zabalak dira, adibidetzat Bizkaiko Golkoa daukagu.

7- Itsasadarrak: kostako sargune estuak dira, ibai-haranen azken zatia itsasoak inbaditzearen ondorioz sortutakoak. Itsasoaren mailak gora egin duelako, edo azal kontinentalak behera egin duelako sor daitezke.

8- Albuferak: kostako aintzira gaziak dira, eta itsasotik badia bat ixten duen hareazko kordoi baten bidez bananduta egoten dira. Azkenean, padura bihurtzen dira, eta lehorreko erakarpenen eraginez lohiz betetzen dira.

9- Deltak: kostaren irtenguneak dira eta sedimentuz beterik daude, ibaiak ekarritako sedimentuak itsasoak bana ditzakeenak baino gehiago direnean sortzen dira, itsasoa ur masa lasaia, korronte indartsurik eta olatu gehiegirik gabekoa delako.

8- Erliebea: Lurraren gainazalak dituen formen multzoa da. Multzo handitan edo unitate morfoestrukturaletan antolatzen da.

Klima motak Euskadin

a) Klima ozeanikoa: uren iparraldeko lurrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldeko haranak. Prezipitazioak ugariak dira (800mm-tik gorakoak) eta erregularrak. Ez dago urtaro lehorrik, udazkenean eta neguan izaten dute gehiengoa. Horren arrazoia, borrasken joan-etorria eta itsasoko haize hezeak dira. Batez besteko tenperatura moderatua da (12,5ºC eta 15ºC artean) eta tenperatura-bitartea txikia da, neguak moderatuak. Udak freskoak dira.

b) Trantsizioko klima ozeanikoa: erdiko sakonuneak hartzen ditu. Klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko klima. Iparraldetik ixten dituzten uren banalerroko mendiek eragin ozeanikoak modu partzialean. Urteko prezipitazioak apurka-apurka behera egiten dute, eta 900 eta 600mm bitartekoak izaten dira. Gehiengoa udazkenean eta neguan izaten dute eta gutxiengoa, udan. Urteko batez besteko tenperatura freskoa da (10º eta 12,5ºC bitartekoa).

c) Klima mediterraneo kontinentalizatua: Ebroren sakonuneko Arabako lurretan hedatzen da. Ez dago itsasoren eraginik. Prezipitazioak urriak dira (300-600mm bitartekoak) eta irregularrak. Udan lehortea egoten da, eta gehienekoa, ekinozioetan. Tenperaturak muturrekoak dira, eta tenp-bitarte handia da (17ºC eta 20ºC bitartean), negua hotza eta uda freskoa.

d) Mendiko klima: banalerroko mendietan dago, 1000m-tik gora. Prezipitazioak oso ugariak dira (1500mm-tik eta 1800mm-tik gorakoak) eta neguan elur eran erortzen dira. Tenperatura hotza da (10ºC-tik beherakoa), neguak hotzak eta udak freskoak.

Euskadiko Erliebea

Euskal Autonomia Erkidegoko erliebeak bi unitate nagusi ditu:

a) Euskal mendiak: Pirineoen eta Kantabriar mendikatearen artean daude. Kareharriz osatuta dago, alpetar orogenesian sedimentuak tolestuak eta okertuak zeuden, eta Bizkaiko golkoaren paraleloak dira. Euskal mendien barruan, hainbat unitate paralelo daude iparraldeik hegoaldera.

  • Ipar mendilerroak: Pirinioaurrean barruko mendilerrotan zehar hedatzen dira, kareharrizko materialez osatuta dago, eta mendi aipagarrienak; Jata, Sollube, Arno, Oiz…
  • Banalerro atlantiko-mediterraneoko mendietan: Gorbeiako mendigunea, Aizkorri eta Aralarko mendilerroak.
  • Hegoaldeko arroak eta mendilerroak:
    1. Piriniar sakonunearen luzapena da. Kuaternarioko materialek osatu eta Zadorra eta Baia zeharkatzen dute.
    2. Hegoaldeko mendilerroak (Villarcayo, Miranda eta Trebiño) Ebroren sakonunearekin lotzen den beste bat Toloño.

b) Ebroren sakonuneak: Aro tertziario eta kuaternarioko materialak ditu (margak, igeltsuak eta kareharriak) eta erliebe uhindu samarra dauka. Tokia: ibai terrazak Ebroren ertzetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko kostako erliebea, harritsu eta labartsua da. Itsasadarrak (Irun, Pasaia, Oria, Deba eta Gernika).

Entradas relacionadas: