Euskal herriko autonomía estatutua iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,99 KB

Konstituzioaren arabera, “Errepublika estatu bat da bere osotasunean, eta hori bateragarria da udalerrien eta eskualdeen autonomiarekin”. Hainbat probintzia eskualde autonomotan antola zitezkeen, baina gorteak onartuta.Altxamendu militarra eta gero (1936ko uztailaren 18) egoera Euskadin oso nahasia zen: erabakiak presaka eta oso azkar hartu behar izan ziren, eta egoera horretan EAJk zeregin handia izan zuen, alderdi nagusiena baitzen. Euskal nazionalistak nahiko epel azaldu ziren erregimen errepublikanoarekiko, erlijio-auziarengatik, eta erregimenak autonomia-estatutua ez onartzeagatik.1936ko urriaren 1ean Madrilgo Gorteek Euskal Autonomia Estatua onartu zuten, eta urriaren 7an Jose Antonio Aguirre Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria bihurtu zen, Gernikako Batzar Etxean zin egin ondoren.Prozesua 1917. Urtean hasi zen. Alfontso XIII. Aren erregealdiko krisiak, langile-grebak, manifestazioak, eta Primo de Riveraren diktadurak ezinezkoa egin zuten.II. Errepublikarekin, berriro jarri zen abian prozesua. 1931. Urtean Eusko Irakaskuntzak aurkeztutako proiektuan, Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra izenekoa, Euskadi izenaz biltzen ziren euskal probintziak eta Nafarroa.

Lizarrako Estatutua: (Euskadiko eta Nafarroako udalak bildu ziren) estatutu honek Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman diplomatikoak ezarri ahal izatea ahalbidetzen saiatu zen, baina eztabaida bizia sortu zuen, alderdi errepublikanoak horren kontra baitzeuden. Espainiako Gorteetan 1931eko abenduan aurkeztu zen, eta alderdi errepublikanoek baztertu zuten.1932. Urtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako ordezkari gehienek baiezkoa eman zuten, baina Nafarroako udalez ez. Estatutua hiru probintzietara mugatu.Hauteskunde orokorretan CEDA alderdia aukeratua izan eta gero, prozesua gelditu zen, ezetz esan baitzuen. Argudiatzen zuen Araban ez zegoela gehiengorik. Prozesua gelditu eta EAJren eta gobernu zentralaren harremanak tirabiratsu bihurtu ziren.

Agirrek Eusko Jaurlalaritza eratu zuenean, Araba eta Gipuzkoaren zatirik gehiena Frankisten esku zeuden. Orduan Bizkaian soilik izan ziren eraginkorrak Eusko Jaurlaritzaren erabakiak, frankisten erasoa hasi arte. Alderdi politiko guztiek izan zuten ordezkaritza gobernuan anarkistak izan ezik.nazionalisten esku zeuden sail garrantzitsuenak: Ogasuna eta Defentsa. Estatutua garatu zenean, egoera hain berezia izan zenez, onartutako jurisdikzioa gainditu egin zuen Eusko Jaurlaritzak, eta ia estatu independiente bihurtu zen.Eusko Jaurlaritzak iraun zuen bederatzi hilabeteetan, EAJk jarrera moderatua izan zuen, kleroari ez zioten ia batere jazarri, erlijo-askatasuna onartu zen, ordena publikoa mantendu zen, armada eratu zen, polizia taldea: Ertzaña sortu zen ordena horri eusteko. Giro lasaia egon zen, eta ez zen grebarik eta protestarik izan. 1937ko apirilean Mola jeneralaren erasoa hasi zenean, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna lurraldea defendatzea izan zen. Borrokak oso latzak izan ziren, baina tropa frankistek Bizkaia konkistatzea lortu zuten.Eusko Jaurlaritzaren eta 1936ko abendutik eremu horretan aritu zen Iparraldeko Armadako jeneralaren arteko tirabirak egon ziren. Helburua: Frankisten defentsak haustea eta Gasteizeraino iristea zen.Baina Aurkariek erresistentzia handia egin zuten, horregatik porrot egin zuten. Martxoaren 31n, Mola jeneralak, erasoari ekin zion. Zibilen aurkako bonbardaketak hasi ziren, Durangon eta apirilaren 26an Gernikan.Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Armada Erregularra eratu zuen. Frankistek erasoka jarraitzen zuten, eta borroka gogorrak izan ostean. Derio okupatu zuten, Bilboko zubiak lehertzeko agindu zuten, frankistak geldiarazteko, baina ez zuten lortu. → Francoren tropek hiriburuan sartzea lortu zuten, ekainean.

ONDORIOAK


Lurraldea erabat suntsituta geratu zen, bi armaden arteko borroken ondorioz. Bilbo salbuespena izan zen, Eusko Jaularitzak industria nagusiak suntsitzea debekatu baitzuen. Teknikari frankistek fabrika horiek armagintzarako erabili. Milaka borrokalari eta politiko atxilotu. Milaka pertsona erbesteratu. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra (provincias traidoras): Bilbo konkistatu eta bi egunetara Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen Frankok.

Entradas relacionadas: